option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

GOI-MAILAKO TEKNIKARI INFORMATIKOA osakidetza OPE 2026

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
GOI-MAILAKO TEKNIKARI INFORMATIKOA osakidetza OPE 2026

Descripción:
OPE 23 24 25 (ESPECIFICO) A

Fecha de Creación: 2026/10/27

Categoría: Oposiciones

Número Preguntas: 103

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

5.- Honako protokolo hauetatik zein kokatuko zenuke TCP/IP ereduaren sareartegeruzan?. a) IP. b) DSL. c) Ethernet. d) DNS.

15.- TCP/IP komunikazio-ingurune batean zerbitzu bat adierabakarrean identifikatzeko zer behar da?. a) IP helbide bat, protokolo bat (TCP edo UDP) eta ataka bat. b) Soilik IP helbide bat behar da. c) Soilik ataka bat behar da. d) Soilik protokolo (TCP edo UDP) bat adierazi behar da.

19.- TCP/IP-n deskribatutako enkapsulazio-prozesuan, aplikazio batetik datuak bidaltzeko ordena zuzena hau da: a) Datuak, segmentuak, paketeak, tramak. b) Datuak, segmentuak, tramak, paketeak. c) Datuak, tramak, segmentuak, paketeak. d) Segmentuak, datuak, tramak, paketeak.

32.- Zein baieztapen da zuzena MAC helbideei buruz?. a) Fabrikatzaileak esleitutako 48 biteko identifikadore bakarrak dira. b) Lau zortzikotez osatuta daude. c) Bakarrik Ethernet trametan erabiltzen dira. d) Ekipo baten kokapenari buruzko informazio geografikoa ematen dute.

37.- Zein euskarri fisikoren bidez funtziona dezakete Ethernet sareek (802.3)?. a) Beheko erantzun guztiak zuzenak dira. b) Kable bihurrituaren bidez. c) Zuntz optikoaren bidez. d) Kable ardazkidearen bidez.

41.- CSMA/CD erabiltzen duen ohiko Ethernet sare batean, noiz detektatzen da talka bat?. a) Bi ekipok aldi berean bitarteko partekatu berean transmititzen dutenean. b) Switch-ak pakete bat baztertzen duenean. c) Tramaren tamaina maximoa gainditzen denean. d) CRC okerra denean.

48.- Zein protokolo erabiltzen da normalean LAN Ethernet sare batean euskarri partekatura sartzeko?. a) CSMA/CD. b) ARP. c) OSPF. d) TCP.

52.- Zein OSI geruzatan jarduten du router batek bi sistema interkonektatzeko?. a) Fisikoa, lotura eta sarea. b) Lotura, sarea eta garraioa. c) Sarea, garraioa eta saioa. d) Fisikoa, sarea eta garraioa.

56.- A ordenagailuak 192.168.2.12/24 IP du eta bere LANeko P atebide lehenetsia 192.168.2.1 da. A-k IP datagrama bat bidaltzen dio B ordenagailuari, eta azken horrek 192.168.3.18 IP du. Zein baieztapen da zuzena?. a) A-k ARP erabiltzen du P pasabidearen helbide fisikoa jakiteko, eta gero P-ri datagrama duen trama bat bidaltzen dio LAN-aren bidez. b) A-k ARP erabiltzen du B eta P-ren helbide fisikoak jakiteko, eta P-ri datagrama bidaltzen dio, B-ri birbidaltzeko aginduarekin. c) A-k B-ri ezin dio IP datagramarik bidali LAN desberdinetan daudelako. d) A-k ARP erabiltzen du B-ren helbide fisikoa jakiteko, eta gero B-ri datagrama duen trama bat bidaltzen dio LAN-aren bidez.

59.- Zein da Interneteko sistema autonomo (AS) baten definizio egokia?. a) IP sare-talde bat da, bideratze-politika propioa eta independentea duena. Zenbaki batekin identifikatzen da, eta beste AS batzuetara router eta BGP protokoloen bidez konektatzen da. b) Ekipoen multzo bat da, zeinak azpisare-helbide bera partekatzen baitute, eta helbideak esleitzeko erakunde nazional batek administratzen baititu. c) Interneten (TCP/IP) protokolo berak erabiltzen dituen baina Internetera konektatu gabe dagoen sare bat da. d) Etxeko sare bat da, zeinaren ekipoek NAT teknikaren bidezko IP helbide bakarra partekatzen baitute.

64.- Zein da bideratze-protokolo bat?. a) OSPF. b) DHCP. c) DNS. d) IPSec.

73.- Entitate/erlazio (E/R) diagraman, nola irudikatzen dira entitate multzoak?. a) Laukizuzenak. b) Erromboak. c) Elipse edo Obaloak. d) Karratuak.

76.- Entitate/erlazio (E/R) eredu baten diseinuan, baieztapen hauetatik zeinek definitzen du hobeto zer den gako hautagaia?. a) Atributu bat edo atributu multzo minimo bat da, entitate baten instantzia bakoitza modu bakarrean identifikatzen duena. b) Entitate baten gako nagusiaren parte den edozein atributu da. c) Diseinatzaileak nahitaez hautatzen duen atributua, entitate bat beste batekin lotzeko (gako arrotza). d) Balio nuluak izan ditzakeen identifikatzaile bat, betiere balio horiek errepikatzen ez badira.

79.- Datu-base erlazional bat modelatzeko orduan, fakultate batek irakasgai jakin batean matrikulatu aurretik hainbat irakasgai egitea gomendatzen du eta horiek erregistratu nahi dira. Irakasgai batentzat N irakasgai gomendatu ditzakete, eta, era berean, irakasgai bera irakasgai bat baino gehiagoren irakasgai gomendatuen zerrendan egon daiteke. Nola deitzen zaio interrelazio mota horri?. a) Erreflexiboa edo errekurtsiboa. b) Inflexiboa. c) Inklusiboa. d) Erlatiboa.

97.- SAP-eko modulu hauen arteko zeinek ematen du aukera gobernuak ezarritako finantza-arauak betetzearekin lotutako jarduerak egiteko?. a) Finantzak (SAP ERP Financials). b) Giza Baliabideak (SAP ERP Human Capital Management). c) Zerbitzu korporatiboak (SAP ERP Corporate Services). d) Web kanalaren esperientziaren kudeaketa (SAP Web Channel Experience Management).

102.- SAP S/4HANA-k zein datu-base kudeatzeko sistema onartzen du?. a) SAP HANA soilik. b) Oracle soilik. c) PostgreSQL soilik. d) Hiru horietatik edozein.

103.- SAP S/4HANA sisteman, nola deitzen da HTTP/S konexioen bidez SAP sistemetarako sarbide-puntu gisa jarduten duen softwarea?. a) SAP Web Dispatcher. b) SAP Fiori. c) SAP Gateway. d) Application Engine.

104.- SAP S/4HANA-n, zer osagai ematen du aplikazioetan oinarritutako erabiltzaileinterfazeak?. a) SAP Fiori. b) SAP Solution Manager. c) SAProuter. d) SAP NetWeaver Gateway.

113.- Ondorengo aukeretatik zeinek deskribatzen du HANAtizazio prozesua bat SAP S/4HANArako bihurketa batean?. a) SAP HANA datu-base batean ABAP kodea exekutatzeko beharrezkoak diren egokitzapen derrigorrezkoak. b) ABAP kodea erabat berridatzi SQL adierazpen guztiak kentzeko. c) SELECT sententzia guztiak RFC deialdiengatik ordezkatu. d) ABAP kernela SAP S/4HANA-n oinarritutako exekuzio-motor batengatik ordezkatu.

117.- Zein aukera gomendatzen da S/4HANA zabaltzeko, core-ko aldaketak minimizatuz?. a) In-app eta side-by-side hedagarritasuna. b) Taula estandarrak zuzenean aldatzea. c) Baimen-kontrolak ezabatzea. d) Eguneratzeak desaktibatzea.

125.- SCRUM metodologian, zer izen ematen zaio proiektu batean garatuko diren lan eta atazen zerrendari?. a) Product Backlog. b) Planning Poker. c) Sprint Planning. d) Sprint Backlog.

135.- Zein da Agile praktikak jarraitzen dituen proiektu baten ezaugarri garrantzitsuenetako bat?. a) Iterazio bakoitzaren amaieran produktu funtzional bat eduki behar da, alderdi interesdunei erakusteko modukoa. b) Proiektua amaitu arte itxaron behar da alderdi interesdunei azken produktua bukatuta erakusteko. c) Garapen-taldeari askatasuna ematen dio produktuaren bertsio funtzional bat noiz sortu erabakitzeko, eta, hala, iterazio bat amaitu dezake, nahiz eta produktua oraindik ez izan. d) Produktuaren lehen bertsio funtzionala proiektuaren erdian sortzen da, bai eta zeremonia berezi bat prestatu ere alderdi interesdunei erakusteko.

136.- Zenbat printzipiotan oinarritzen da Agile Manifestua?. a) 12. b) 20. c) 25. d) 30.

143.- Sprint Planning-ean, zein dira Scrum Taldeak erantzun behar dituen hiru galderak?. a) Zergatik da baliotsua Sprint hau? Zer egin daiteke? Nola egingo da lana?. b) Zer egin nuen atzo? Zer egingo dut gaur? Zein oztopori aurre egin behar diet?. c) Nor da arduraduna? Zenbat kostatuko da? Noiz amaituko dugu?. d) Zer joan da gaizki? Zer joan da ondo? Zer hobetu dezakegu?.

146.- Nola deitzen zaie sistemak eman behar dituen zerbitzuak atzematen dituzten betekizunei, sistemak nola erantzun behar die sarrera partikularrei eta nola jokatu behar du egoera espezifikoetan?. a) Eskakizun Funtzionalak. b) Eskakizun EZ Funtzionalak. c) Kanpoko eskakizunak. d) Erakundearen eskakizunak.

148.- Nola deitzen zaio programaren osagaiak probatzeko prozesuari, hala nola metodoak edo objektu-motak?. a) Unitate-probak. b) Osagai-probak. c) Sistema-probak. d) Bertsio-probak.

153.- Softwarea garatzeko prozesuan, zein fasetan sortu behar da erabilpen-kasu baten sekuentzia-diagrama?. a) Diseinua. b) Analisia. c) Probak. d) Inplementazioa.

154.- Honako prozesu, metodologia edo framework hauetatik zeinek ezartzen ditu proiektu bat denboran zehar banatzeko lau faseak (hastapena edo hasiera, elaborazioa, eraikuntza eta trantsizioa)?. a) Prozesu Bateratua. b) Agile. c) Scrum. d) Waterfall (teilakatua).

158.- Softwarearen bizi-zikloaren zein fasetan sortzen da softwarearen eskakizunen dokumentua?. a) Analisia. b) Diseinua. c) Kodetzea. d) Integrazioa.

160.- “Detektatutako arazoari buruzko informazioa, hartutako konponbidearen deskribapena eta sisteman egindako aldaketak”. Softwarearen bizi-zikloaren faseen testuinguruan, zein dokumentuk du egitura hori?. a) Aldaketen dokumentuak. b) Eskakizunen dokumentuak. c) Diseinuaren dokumentuak. d) Arazoen dokumentuak.

162.- UML-n, zein diagrama erabiltzen da sistemaren domeinu-eredua modelatzeko?. a) Klase diagrama. b) Datu diagrama. c) Informazio diagrama. d) Egoera diagrama.

164.- Zein diseinu-teknikak murrizten du akoplamendua eta handitzen du kohesioa?. a) Demeter legeak. b) Aldagai globalek. c) Dependentzi zirkularrek. d) Herentzia anitzak.

169.- Ondorengoetako zein ez da elementu bat proiektu baten definizioan?. a) Proiektuaren egoera. b) Eskakizunak. c) Proiektuaren irismena. d) Arriskuak.

175.- Proiektu baten bizi-zikloaren zein fasetan egiten dira jarduera hauek: project charter edo eraketa akta lantzea, eta stakeholder edo alderdi interesatuak identifikatzea?. a) Hasiera. b) Lizitazioa. c) Analisia. d) Plangintza.

179.- Zertan bereizten dira proiektu baten bizi-zikloa eta proiektu horren kronograma?. a) Bizi-zikloa ondoz ondoko etapek osatzen dute, eta, kronograma, berriz, atazek. b) Bizi-zikloa proiektu txikietan aplika daiteke, eta, kronograma, berriz, proiektu handietan soilik. c) Bizi-zikloa eta kronograma gauza bera adierazten duten terminoak dira. d) Bizi-zikloa hainbat fasek osatzen dute, eta, kronograma, berriz, etapek.

185.- Zer erabiltzen da atazak eta horien egutegia denboran zehar adierazteko?. a) Kronograma. b) RACI matrizea. c) Zereginen diagrama. d) Burndown.

186.- Zein murrizketa EZ da barne-proiektu baten bideragarritasun-analisiaren parte?. a) Zereginak. b) Esparrua. c) Aurrekontua. d) Epea.

195.- ITILeko Zerbitzuen Estrategiaren barruan, zer kudeaketa-prozesu da IT-ren zuzendaritza gidatuko duen plan estrategikoa (edo roadmap) sortzeko arduraduna?. a) Estrategiaren kudeaketa. b) Zerbitzu-portfoliaoaren kudeaketa. c) Eskariaren kudeaketa. d) Harreman komertzialaren kudeaketa.

199.- Erabaki estrategikoetatik eguneroko zereginetaraino, zein dira erakunde baten kultura eta portaera finkatzeko oinarria sortzen duten ITIL elementuak?. a) Printzipio gidariak/zuzendariak. b) Zerbitzuen balio-katea. c) Praktikak. d) Gobernantza-jarduerak.

204.- “Ondoz ondoko iterazioen bidezko jardunbide egokiak inplementatzea” hirugarren ITIL4 printzipioak zehaztez duenez, “plan, do, check, act” lau etapako metodoa jarraitu behar da. Metodo horri “…-en gurpila deritzo”. Zein da?. a) Deming. b) Fleming. c) Lenin. d) Manning.

210.- ITIL 4en, "zerbitzuaren balio-kateak" jarduera hauek barne hartzen ditu: a) Planifikatu, Hobetu, Parte hartu, Diseinua eta trantsizioa, Lortu/eraiki, Entregatu eta babestu. b) Diseinua eta trantsizioa, Garatu, Bildu, Probatu, Entregatu eta babestu. c) Diseinua eta trantsizioa, Garatu, Konpilatu, Test, Exekutatu, Entregatu eta babestu. d) Planifikatu, Hobetu, Diseinua eta trantsizio, Konpilatu, Lortu/eraiki, Entregatu eta babestu.

211.- ITILen, zer jarduera zentratzen da gorabeheren (incident) probabilitatea eta inpaktu murrizketan, gorabeheren kausa errealak eta potentzialak identifikatuz eta soluzio alternatiboak eta errore ezagunak kudeatuz?. a) Arazo kudeaketa. b) Errore kudeaketa. c) Intzidenteen kudeaketa. d) Arriskuen kudeaketa.

212.- Zer da SLA bat ITIL testuinguruan?. a) Zerbitzu-hornitzaile baten eta bezero baten arteko akordio dokumentatu bat, eskatutako zerbitzuak eta horien espero den maila identifikatzen dituena. b) Sistema eroriz gero hornitzaileak ordaindu beharreko finantza-zehapenak definitzen dituen legezko eta tekniko kontratua. c) IT taldeak zerbitzarien eta sarearen errendimendua neurtzeko erabiltzen dituen helburu teknikoen multzo bat.. d) Soporte-taldeak gertaera espezifiko bat ebazteko jarraitu behar dituen urrats zehatzak deskribatzen dituen dokumentua.

219.- Business intelligence-ari dagokionez, adierazi zein den baieztapen zuzena: a) Business intelligence-n, informazioa da ardatz nagusia eta erabakiak hartzera bideratzen da. b) Datu-meatzaritzaren abiapuntua ezagutza da eta, prozesu deduktibo baten bidez, kalitatezko datuak lortzen ditu. c) Datu-biltegiak datu-meatzaritzako eragiketak egiteko daude diseinatuta esklusiboki. d) Datuen hautaketa, garbiketa eta eraldaketa fasean sartzen diren datuak dira metatuko direnak.

222.- Zein softwareri egiten dio erreferentzia definizio honek? “Java-n oinarritutako programazio-esparrua, datu-multzo handiak banatutako konputazio-ingurune batean prozesatzeko aukera ematen duena”. a) Apache Hadoop. b) Apache Groovy. c) Python. d) R.

228.- Datu-meatzaritzarako kode irekiko tresna ezagunenetako bat hau da: a) WEKA. b) SPSS Modeler. c) SAS Miner. d) Kaggle.

230.- Datuak ateratzeko, informazio baliagarria identifikatzeko eta, ondoren, ezagutzak patroien erara eskuratzeko teknika matematikoak, estatistikoak eta adimen artifizialak erabiltzen dituen prozesuari honela deritzo: a) Datuen meatzaritza. b) Big Data. c) Business Intelligence. d) Gainerako erantzun guztiak zuzenak dira.

240.- Datuen jatorriaren eta horiek sortzeko moduaren arabera, zein dira datuak informazio-sistemetan atzitzeko bi modu nagusiak?. a) Batch eta Streaming. b) Egituratua eta egituratu gabea. c) Barnekoa eta kanpokoa. d) Historikoak eta transakzionalak.

245.- 6/2020 Legearen arabera, zerbitzuen konfiantzazko emaile batek noiz eten dezake ziurtagiri elektroniko baten indarraldia, hura ezetsi ordez?. a) a), b) eta c) zuzenak dira. b) Jabearen eskariaren bidez edo ebazpen judizial/administratibo bidez. c) Sortze-datuen sekretuaren urraketaren edo ziurtagiriko datuen faltsutasunaren inguruko zalantza-kasuetan. d) Kriptografia-mekanismoen segurtasun ezagatik.

256.- "Formatu elektronikoko datuak, formatu elektronikoan dauden beste datu batzuei ez dagokienak, edo datu horiekin logikoki lotuta daudenak, azken horien jatorria eta integritatea bermatzeko". Aukeratu definizio horri dagokion tresna zuzena: a) Zigilu elektronikoa. b) Sinadura elektronikoa. c) Dokumentu elektronikoa. d) Identifikazio elektronikoa.

257.- Arau-hauste hauetatik zein da arintzat hartzen dena?. a) Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak, ikuskapen eta kontrol betekizunetarako, eskatutako informazioa aurkeztu ez izana edo informazio hori desegokia izatea. b) Ziurtagiri elektronikoen indarraldia ez iraungitzea lege honek adierazitako kasuetan. c) Produktu, sare eta informazio sistemetan segurtasun-gertakariak konpontzeko neurririk hartu ez izana, edo hartutako neurriak nahikoa ez izana, gertakariak izan zirenetik zenbatzen hasi eta hamar eguneko epean. d) Ikuskapena lege honen arabera egiteko ahalmena duten organoei erresistentzia, oztopoa, aitzakia edo uko egitea adieraztea.

266.- Datuak babesteko Europako erregelamendu orokorraren arabera, adierazi ondorengoetatik zein EZ den datu pertsonalen kategoria berezien barruan sartzen. a) Bankuko datuak. b) Datu genetikoak. c) Eskubide biometrikoak. d) Osasunarekin lotutako eskubideak.

269.- Zein da Datuak babesteko Europako erregelamenduak arau-hauste bat egiten denean ezartzen dituen zehapenen gehienezko zenbatekoa?. a) 20.000.000 euroko administrazio-isuna edo, enpresa baten kasuan, aurreko ekitaldi finantzarioko urteko negozio-bolumen totalaren % 4aren zenbateko baliokidea. b) 50.000.000 euroko administrazio-isuna edo, enpresa baten kasuan, aurreko ekitaldi finantzarioko urteko negozio-bolumen totalaren % 4aren zenbateko baliokidea. c) 20.000.000 euroko administrazio-isuna edo, enpresa baten kasuan, aurreko ekitaldi finantzarioko urteko negozio-bolumen totalaren % 5aren zenbateko baliokidea. d) 50.000.000 euroko administrazio-isuna edo, enpresa baten kasuan, aurreko ekitaldi finantzarioko urteko negozio-bolumen totalaren % 5aren zenbateko baliokidea.

280.- 3/2018 Lege Organikoaren arabera, zein da datuen tratamenduaren arduradunaren betebeharra enpresa bateko langileen datu pertsonalei dagokienez?. a) Soilik lan-harremanerako behar-beharrezkoak diren datuak bildu behar ditu eta haien konfidentzialtasuna bermatu. b) Barne kudeaketarako garrantzitsutzat jotzen dituen datu guztiak nahierara tratatu ahal izango ditu. c) Osasunari buruzko datuak biltzeko betekizuna baino ez du izango, baina ez laneko jardunari buruzkoak. d) Ez du betebehar espezifikorik, datuak enpresaren barruan erabiltzen diren bitartean.

284.- 3/2018 Lege Organikoaren arabera, zer betebehar dute tratamenduaren enkargatuek arduradunaren jarraibideei dagokienez?. a) Arduradunak dokumentatutako jarraibideak zorrotz jarraitzea. b) Bere irizpide pertsonalaren arabera jokatzea. c) Akatsak bakarrik jakinaraztea, baina jarraibideak ez jarraitzea. d) Ez dute inolako legezko betebeharrik.

285.- 3/2018 Lege Organikoaren arabera, zer neurri hartu behar ditu datuen arduradunak datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko?. a) Neurri tekniko eta antolakuntzazko egokiak. b) Neurri teknikoak bakarrik, ez antolakuntzazkoak. c) Antolakuntza neurriak soilik, ez neurri teknikoak. d) Ez dago derrigorrezko neurririk.

288.- SENaren arabera, zer ahalbidetzen du etengabeko zaintzak?. a) Jarduera edo portaera anomaloak detektatzea eta horiei garaiz erantzutea. b) Arrisku minimoak detektatzea eta horiek prebenitzeko neurriak hartzea. c) Hardwarean akatsak detektatzea eta zuzentzea. d) Softwarean arazoak detektatzea eta zuzentzea.

297.- Xedapen iragankor bakarrak epe bat ezartzen du 311/2022 Errege Dekretua indarrean jarri aurretik zeuden informazio-sistemak Segurtasunaren Eskema Nazionalarekin (SEN) bat etor daitezen erabat. Zein da epe hori?. a) Indarrean jartzen den egunetik hogeita lau hilabetera. b) Indarrean jartzen den egunetik hamabi hilabetera. c) Indarrean jartzen den egunetik hemezortzi hilabetera. d) Indarrean jartzen den egunetik hogeita hamasei hilabetera.

299.- 311/2022 Errege Dekretuaren 34. artikuluaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera, zer nolako izaera dute agindu horretan araututako segurtasunaren jarraibide teknikoek?. a) Nahitaez betetzekoa. b) Izaera orientatzailea eta gomendatzailea sektore publikoko erakundeentzat. c) Izaera loteslea soilik Estatuko Administrazio Orokorrarentzat, ez autonomia erkidegoentzat. d) Izaera loteslea soilik Kriptologia Zentro Nazionalak (CCN) instrukzio zehatz bakoitzean horrela ezartzen duenean.

305.- 311/2022 Errege Dekretuaren 32. artikuluak segurtasun-egoeraren txostena arautzen du. Artikulu honen arabera, zein organok du txosten hori oro har prestatzeko behar den informazioa biltzeko ardura?. a) Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektoriala. b) Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioa. c) Kriptologia Zentro Nazionala. d) Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa.

306.- 311/2022 Errege Dekretuaren 35. artikuluaren arabera, Administrazio Digitalaren arloan «Segurtasunaren Eskema Nazionalarekin (SEN) adostasuna izateak» esan nahi du informazio-sistemek adostasuna lortu eta mantendu behar dutela. Nola akreditatzen da adostasun hori kategoria ALTUko sistemetarako?. a) Ziurtagiri-erakunde akreditatu batek emandako adostasun-ziurtagiri baten bidez. b) Erakundearen segurtasun arduradunak sinatutako adostasun-adierazpen baten bidez. c) Kriptologia Zentro Nazionalaren (CCN) aldeko txosten baten bidez, haren taldeek egindako auditoretza zuzen baten ondoren. d) Segurtasunaren Estatuko Txosten Nazionalaren (INES) galdera-sorta gaindituz.

307.- 311/2022 Errege Dekretuaren 39. artikuluak Segurtasunaren Eskema Nazionala (SEN) «etengabe eguneratzeko» betebeharra ezartzen du. Artikulu horretan, ondorengo faktoreetatik zein EZ da berariaz aipatzen eguneratze hori behartzeko arrazoi gisa?. a) Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak segurtasun-arrakalen inguruan emandako ebazpenak. b) Segurtasunaren arloko teknologiaren eta estandarren bilakaera. c) Identifikatutako mehatxu eta eraso-bektore berriak. d) Unean uneko indarreko esparru juridikoa.

309.- 311/2022 Errege Dekretuaren 29. artikuluak administrazio publikoen azpiegitura eta zerbitzu erkideen erabilera sustatzen du. Zein da artikulu honek berariaz bilatzen duen helburu nagusia?. a) Kolektibo bakoitzaren sinergien efizientzia eta feedback handiagoa lortzea segurtasun gaietan. b) Langile tekniko espezializatuen gastua murriztea segurtasun zerbitzuak azpikontratatuta. c) Informazio-sistema guztiek plataforma teknologiko estandarizatu bera partekatzen dutela ziurtatzea. d) Autonomia-erkidego bereko erakundeen artean segurtasun-auditoretzak bikoiztea saihestea.

314.- Honako hauetatik zein EZ da kriptografian erabiltzen den hash algoritmo bat?. a) HDA-3. b) MD5. c) SHA-1. d) SHA-2.

317.- Zein sistemak erabiltzen du kriptografia TCP/IP arkitekturaren 3. geruzan segurtasuna barne hartzeko?. a) IPSec. b) SSL. c) TLS. d) WPA.

325.- PKI batean, zein entitate da ziurtagiri digitalak igortzeaz arduratzen dena?. a) Ziurtapen-agintaritza (CA). b) Erregistro-agintaritza (RA). c) Azken erabiltzailea. d) DNS zerbitzaria.

339.- Zein EZ da informazio-segurtasunaren funtsezko printzipio bat?. a) Jarraitutasuna. b) Erabilgarritasuna. c) Integritatea. d) Konfidentzialtasuna.

347.- Zein da sareen segurtasunaz eta informazio-sistemez arduratzen den Europako agentzia?. a) ENISA. b) EDPS. c) EASA. d) EFSA.

349.- Segurtasun fisikoaren ikuspuntutik, eraikin batean zein zona definitu behar dira?. a) Hiru: publikoak, barnekoak eta mugatutako sarbidekoak. b) Bi: publikoak eta pribatuak. c) Lau: publikoak, barnekoak, mugatuak eta debekatuak. d) Intranet, DMZ eta extranet.

359.- Ondorengo baieztapenetatik zeinek kontraesaten ditu SOA estrategia bat ezartzerakoan jarraitu beharreko oinarrizko printzipioak?. a) Integratu beharreko sistemetan parte hartzen duten taldeek datuen formatuari buruz hitz egin behar dute eta horren gainean ados jarri informazioa trukatu ahal izateko. b) Alderdi teknologikoari dagokionez, mezuak bidali eta jasotzeko komunikazio puntuak erakundearen SOA azpiegitura izan behar du. c) SOA estrategiak parte hartzen duten sistema guztien integrazioa erraztu behar du, ahalik eta inpakturik txikienarekin. d) Zerbitzuen diseinua ingurunetik eta zerbitzu horiek erabiltzen dituzten sistemetatik abstraitzeak zerbitzu horien autonomia bermatzen du, berrerabilgarritasuna handitzen du eta haien akoplamendua gutxitzen du. SOA DE 2 LINEAS EN PREGUNTA LA B) SOA CORTA Y NO AL PRINCIPIO DE PREGUNTA LA C) SOA PREGUNTA DE UNA LINEA MAS LARGA LA D).

368.- Mikrozerbitzuen arkitektura batean, zein da datuen partizioaren bidez eskalatzearen abantaila bat?. a) Memoria-kontsumoa murrizten du. b) Inplementazio konplexutasuna handitzen du. c) Aplikazioaren izaera monolitikoko arazoak konpontzen ditu. d) Eskalatze horizontalaren antzeko arazoak aurkezten ditu.

370.- Zein da mikrozerbitzuen arkitektura baten oinarrizko ezaugarrietako bat?. a) Mikrozerbitzuen independentzia elkarren artean. b) Datuen kudeaketa zentralizatua. c) Mikrozerbitzuek datu-base komun bat partekatzen dute. d) Zerbitzuen arteko akoplamendu sendoa.

374.- Mikrozerbitzuen arteko komunikazioari dagokionez, zein da GEZURRA baieztapen hauetatik?. a) REST bidezko komunikazio sinkronoa da mikrozerbitzuen arkitekturetan baliozko metodo bakarra. b) Mezularitza bidezko komunikazio asinkronoak zerbitzuen arteko aldi baterako akoplamendua murrizten du. c) Mezu-ilarak erabiltzeari esker, mikrozerbitzu batek funtzionatzen jarrai dezake hartzailea erorita egon arren ere. d) Komunikazio sinkronoaren eta asinkronoaren arteko aukera negozioaren beharren araberakoa da.

380.- Ondorengo baieztapenetatik zeinek deskribatzen du zuzen mikrozerbitzuetako orkestrazioaren eta koreografiaren arteko aldea?. a) Orkestrazioan, koordinatzaile zentral batek zuzentzen du fluxua; koreografian, berriz, mikrozerbitzu bakoitzak modu autonomoan erreakzionatzen die gertakariei. b) Orkestrazioan, mikrozerbitzu bakoitzak gainerakoak ezagutzen eta koordinatzen ditu; koreografian, berriz, koordinatzaile zentral batek zuzentzen du fluxua. c) Orkestrazioa eta koreografia bi termino desberdin dira komunikazio-eredu bera izendatzeko. d) Koreografiak beti behar du komunikazio sinkronoa, orkestrazioak, berriz, mezularitza asinkronoa erabiltzen du.

384.- Hodei-konputazioan, Google Drive zein zerbitzu-ereduren adibidea da?: a) SaaS. menos cuando pregunta hodeiko sin Google. b) PaaS. c) IaaS. d) AaaS.

389.- Zein terminori dagokio definizio hau: "Software edukiontzietan aplikazioak hedatzea automatizatzen duen kode irekiko proiektua, eta, horren bidez, aplikazioen birtualizazioaren abstrakzio eta automatizazio geruza gehigarri bat eskaintzea". a) Docker. b) Hypervisor. c) Ribbon. d) VirtualBox.

390.- Zein HTTP egoera-kode dagokio birbideratze bati?. a) 3XX. b) 2XX. c) 5XX. d) 4XX.

394.- Gmail erakunde baten barruko posta elektronikoaren kudeaketa pertsonalizatua egiteko erabil daiteke. Zein hodeiko zerbitzu motaz ari gara?. a) SaaS. b) PaaS. c) IaaS. d) AaaS.

396.- Zer bermatzen saiatzen da HTTPS bidezko web sarbidea, HTTP sarbidearen aldean?. a) Datuen konfidentzialtasuna, datuen integritatea, zerbitzariaren autentifikazioa. b) Datuen konfidentzialtasuna. c) Bezeroaren eta zerbitzariaren autentifikazioa. d) Datuen integritatea.

399.- Hodei-konputazio segurua lortzeko oinarrizko funtzioak hauek dira: a) Identitatearen kudeaketa eta sarbide-kontrola. b) Trantsituko datuak enkriptatzea. c) Hodeian biltegiratutako datuak enkriptatzea. d) Datuak erreplikazioa.

403.- Zein mekanismo erabiltzen da hodeian erabilgarritasun handia eta akatsen tolerantzia bermatzeko?. a) Datuen erreplikazioa eta karga-orekatzea hainbat zerbitzari edo eskualdetan. b) Tokiko makina fisikoak erabiltzea esklusiboki. c) Birtualizazioa saihestea hiperbisorearekiko menpekotasuna saihesteko. d) Aplikazio guztiak zerbitzari sendo bakar batean exekutatzea.

407.- Segurtasun informatikoaren kudeaketan, zein alderdi da funtsezkoa sistema eta hornitzaile desberdinen arteko integrazioa eta komunikazioa ahalbidetzeko?. a) Sistema arteko estandarren eta interoperabilitatearen erabilera. b) Sistema jabedun itxiak erabiltzea. c) Aplikazioen arteko interfazeak ezabatzea. d) Hornitzaile teknologiko bakar baten erabilera esklusiboa.

410.- Hauetako bat EZ da intrusioen aurkako sistema mota bat. Zein?. a) SIDS. b) NIDS. c) HIDS. d) IPS.

411.- Zibersegurtasun Operazioen Zentro batek zerbitzu hauek eskaintzen ditu: a) Erantzunak detektatzea eta kudeatzea. b) Erabiltzailearen hardwarearen mantentze-lanak. c) a) eta b) zuzenak dira. d) Bulegoko automatizaziorako prestakuntza orokorra.

412.- Wi-Fi segurtasun-protokolo hauetatik zeinek erabili behar du autentifikaziozerbitzari bat (adibidez, RADIUS)?. a) WPA/WPA2 Enterprise. b) WEP. c) WPA/WPA2 Pertsonala. d) Aipatutako guztiak.

415.- Mekanismo hauetatik zein EZ dago bereziki diseinatuta sistema informatikoen erabilgarritasuna babesteko?. a) Laburpen kriptografikoak hash funtzioak erabiliz. b) Erredundantzia sare eta zerbitzuetan. c) Segurtasun-kopiak egitea. d) Datuak erreplikatzea.

419.- Sarearen segurtasunari dagokionez, zer funtzio betetzen du firewall batek?. a) Trafikoa segurtasun arauen arabera iragaztea. b) Sistemako fitxategien aldaketak monitorizatzea. c) Soilik erabiltzaileen pasahitzak babestea. d) Sareko informazioa enkriptatzea.

422.- Zein eraso motak engainatzen ditu erabiltzaileak informazio konfidentziala mezu edo webgune faltsuen bidez ezagutarazteko?. a) Phishing. b) SQL Injection. c) Rootkit. d) Spoofing.

426.- Zein malware mota instalatzen da ezkutuan eta ematen dio erasotzaileari sistemaren kontrol osoa hartzeko aukera?. a) Rootkit-a. b) Troiarra. c) Harra. d) Spywarea.

427.- Zein erasok aprobetxatzen ditu routerren edo switche-n konfigurazioko kalteberatasunak sareko barne trafikoa oztopatzeko?. a) ARP poisoning. b) Phishing. c) SQL Injection. d) Cross-Site scripting.

431.- Datuen kudeaketari dagokionez, zein baieztapen da egia ondorengoen artean?. a) ERP (Enterprise Resource Planning) bat jasotzen duten datu-baseak OLTP sistema bat dira. (SI SALE OLTP EN EL A) SIEMPRE). b) Kutxazain automatiko batean egindako eragiketak biltegiratzen dituzten sistemak OLAP sistema bat dira. c) Enpresaren eragiketa-tresnak jasotzen dituzten sistemei OLAP sistemak deitzen zaie. d) Zuzendariek erabakiak hartzeko prozesuari laguntzen dieten sistemak OLTP sistemak dira.

433.- Biltegiratze banatuko sistema hauetatik zein diseinatu da bereziki datu masiboak (Big Data) modu fidagarrian biltegiratzeko? (SI PONE Hadoop ES C)). a) HDFS. b) SMB. c) NTFS. d) NFS.

438.- Hadoop ekosisteman, zer da HBase?. a) Datu-base ez-erlazionalak kudeatzeko sistema bat. b) Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistema bat, OLTP gaitasunik gabe. c) Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistema bat, OLTP gaitasunarekin. d) Fitxategi-sistema banatu bat, akatsekiko tolerantea.

443.- "Zergatiaren heriotza" kontzeptuak hau adierazten du: a) Kausalitatearen ordez korrelazioa erabiltzea analisi batzuetan. b) Metodo zientifikoa alde batera uztea. c) Finantza-metriken falta. d) Hipotesia ezabatzea estatistikan.

445.- Hadoop MapReduce batez ere honetarako erabiltzen da: a) Datu-bolumen handien prozesamendu banatua egiteko. b) Metadatuak biltegiratze banatuen inguruneetan kudeatzeko. c) Lan-fluxu analitikoak denbora errealean orkestratzeko. d) Datu egituratuen gainean SQL kontsulta interaktiboa egiteko. SI Hadoop APARECE EN LAS OPCIONES CON FRASES LARGAS ES C)) SI Apache Hadoop EN LA PREGUNTA ES C)) SI Hadoop EN PREGUNTA CON SQL ES Hive LA C)).

460.- Eskuragarritasun-mikrozerbitzuak doktore baten ordu libreei buruzko informazioa itzultzen du. Zer ezaugarri izan beharko luke eragiketa honek alboondorioak saihesteko?. a) Idempotentea izan behar du. b) POST bat izan behar du. c) Datu-basea aldatu behar du. d) Aurreko disponibilitatea ezabatu behar du.

471.- Hitzorduak kontsultatu mikroszerbitzuak JSON hodatu bat itzultzen du. Hitzorduen sistemak kontu hori ondo kudeatzen duela frogatu nahi duzu. Zer proba mota egingo duzu?. a) Kutxa beltza, sarrera baliogabeekin. b) Mikrozerbitzuaren barne-arazpena. c) Log-en berrikuspena. d) Kutxa txuria, front-end gainean.

473.- Zein estaldura mota erabili behar da Paziente klaseko hitzorduakKontsultatu() metodoaren ibilbide guztiak exekutatzen direla egiaztatzeko?. a) Adar-estaldura. b) Ke-estaldura. c) Estaldura funtzionala. d) Datuen estaldura.

477.- Ziurtagiriak emateko 1. moduak (sinplifikatua), zer desabantaila ditu 2. moduarekin (aurreratua) alderatuta?. a) Gako pribatuak pribatu izateari uzten dio erabat, ziurtagiri-emaileak (AC) ondo erabiliko duen konfiantza izan behar baita. b) Erabiltzaileari bere nortasuna egiaztatzea eskatzen zaio. c) Gako publikoaren eta pribatuaren arteko korrespondentzia dagoela egiaztatu behar da. d) Erabiltzailearen gako pribatua ezin da ziurtagiritik kanpo utzi.

483.- «Pazientearen ataria» zerbitzua eguneratu dugu. Sarbideak HTTPS bidezkoa izaten jarraitzen du, baina beharrezkoa da bezeroak autentifikatzea. Suposatuz zerbitzariak gure ACren ziurtagiriak eta aitorpen ofiziala duten AC guztienak instalatuta dituela, zein aukera da zuzena?. a) Ziurtagiri digitala eta sinadura erabiliz baliozkotzea. Bezeroak bere ziurtagiria bidaltzen du; zerbitzariak baliozkoa dela egiaztatzen du; ondoren, zerbitzariak testu aleatorio bat («erronka») bidaltzen dio bezeroari, eta bezeroak bere gako pribatuarekin sinatuta itzultzen du. Sinadura egiaztatzean, bezeroak gako publiko-pribatu pare zuzena duela frogatzen da, eta, horrela, bezeroaren nortasuna egiaztatutzat jotzen da. b) Ziurtagiri digitala bidaltzearen bidez baliozkotzea. Bezeroak bere ziurtagiria bidaltzen du, eta zerbitzariak baliozkoa dela egiaztatzen du. Horrela, bezeroaren nortasuna egiaztatutzat jotzen da. c) Ziurtagiri digitala eta sinadura erabiliz baliozkotzea. Zerbitzariak testu aleatorio bat («erronka») bidaltzen dio bezeroari, eta bezeroak bere gako publikoarekin sinatuta itzultzen du. Sinadura egiaztatzean, bezeroak gako publiko-pribatu pare zuzena duela frogatzen da. Horrela, bezeroaren nortasuna egiaztatutzat jotzen da. d) TLS (HTTPS) konexioa irekitzean, zerbitzariaren autentifikazio-prozesuak berekin dakar bezeroaren autentifikazioa.

486.- Identifikatu zein den sinadura digitalari buruzko baieztapen ZUZENA. Izan bedi D sinatu beharreko dokumentua, eta H = hash(D) haren laburpen digitala. a) Erabiltzaile sinatzaileak dokumentuaren laburpen digitala kalkulatzen du eta bere gako pribatuarekin sinatzen du. Sinatutako dokumentuarekin batera bere ziurtagiri digitala eransten da; horri esker, sinadura eta sinatzailearen nortasuna egiaztatu daitezke. Emaitza zifratu gabeko dokumentu bat da. b) Erabiltzaile sinatzaileak dokumentuaren laburpena kalkulatzen du eta bere gako pribatuarekin zifratzen du. Emaitza dokumentu guztiz zifratu bat da, eta sinatzailearen gako publikoa duenak bakarrik dezake. c) Erabiltzaile sinatzaileak ACren gako publikoa erabiltzen du dokumentuaren laburpena sinatzeko, eta horrela sinatzailearen autentikotasuna bermatzen da. d) Erabiltzaile sinatzaileak dokumentu osoa ACren gako publikoarekin zifratzen du eta bere ziurtagiri digitala eransten du; horrek dokumentuaren autentikotasuna eta integritatea bermatzen ditu.

496.- Zer datu mota aurki ditzakegu sistema honetan?. a) Latentzia baxuko datuak, esaterako, pazienteen monitoreak. b) Latentzia baxuko datuak, esaterako, pazienteen historia klinikoak dituen datu-base bat. c) Datu egituratu gabeak, hala nola, MySQL datu-base bat, pazienteen datu pertsonalekin. d) Apache HBase.

497.- Zein datu-prozesamendu mota izango litzateke egokiena IoT gailu batek sortutako datuetarako?. a) OLTP. b) Apache Hadoop. c) Apache Hive. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

Denunciar Test