option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

GOI-MAILAKO TEKNIKARI INFORMATIKOA osakidetza OPE 2026

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
GOI-MAILAKO TEKNIKARI INFORMATIKOA osakidetza OPE 2026

Descripción:
OPE 23 24 25 (ESPECIFICO)

Fecha de Creación: 2026/10/21

Categoría: Oposiciones

Número Preguntas: 18

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

2.- OSI ereduaren zein geruzak eskaintzen ditu elkarrizketa-kontrola, tokenen kudeaketa eta sinkronizazio zerbitzuak?. a) Garraioak. b) Saioak. c) Aurkezpenak. d) Aplikazioak.

3.- OSI ereduaren zein geruzak zehazten du paketeak jatorritik helmugara nola bideratzen diren?. a) Loturak. b) Sareak. c) Garraioak. d) Saioak.

7.- Honako protokolo hauetatik zein kokatuko zenuke TCP/IP erreferentziaereduaren garraio-geruzan?. a) IP. b) UDP. c) ICMP. d) RTP.

10.- OSI erreferentzia-ereduaren zein geruzari dagozkio Ethernet eta Point-to-Point Protocol (PPP) protokoloak?. a) Sarea. b) Konexioa edo lotura. c) Garraioa. d) Saioa.

12.- OSI protokolo-arkitekturak 7 geruza ditu, eta TCP/IP-k, aldiz, 5 bakarrik. Zer ondorio du murrizketa honek?. a) TCP/IPko garraio-geruzan OSIan saio- eta aurkezpen-geruzei dagozkien funtzioak egiten direla. b) TCP/IPko aplikazio-geruzan OSIan saio- eta aurkezpen-geruzei dagozkien funtzioak egiten direla. c) TCP/IPn oinarritutako aplikazioek OSIetan oinarritutakoek baino funtzionaltasun murritzagoa dutela, nahitaez. d) OSI ereduan egiaz ezertarako balio ez. d) OSI ereduan egiaz ezertarako balio ez duten geruzak definitu zirela.

18.- OSI ereduan, mailakatutako arkitekturaren helburu nagusia zera da: a) Sare batean beharrezkoak diren protokolo-kopurua murriztea. b) Geruza bakoitza aldatu ahal izateko aukera ematea beste geruzei eragin behar izanik gabe. c) Sare guztiek euskarri fisiko berdinak erabiltzea bermatzea. d) Datuen transmisio-abiadura handitzea.

20.- OSI ereduan geruza homologoen arteko komunikazioa honelakoa da: a) Fisikoa eta zuzena. b) Logikoa; benetako transmisioa, aldiz, azpiko geruzen bidez egiten da. c) Maila fisikorako esklusiboa. d) Soilik sare lokaletan da posible.

23.- OSI ereduan, “zerbitzua” kontzeptuak honi egiten dio erreferentzia: a) Entitate homologoen arteko komunikazio-arauak. b) Geruza batek goi-goiko mailari eskaintzen diona. c) Transmititutako seinaleen formatu fisikoa. d) Erabilitako transmisio-bitartekoa.

29.- Zein bi protokolo definitzen dira MAC hari gabeko printzipio banatukoa (DFWMAC – Distributed Foundation Wireless MAC) deiturikoan euspena eta azterketa egiteko, eta, hortaz, hautazko kontrol zentral baten bidez sarbide banatua ahalbidetzeko?. a) TCP eta IP. b) DCF eta PCF. c) BSS eta AP. d) CSMA eta ARP.

36.- Ethernet sare batean HTTP-ri dagokion informazio-trama bat atzitzen badugu, zein baieztapen da zuzena?. a) HTTP datuak Ethernet tramako datuen eremuan doaz zuzenean, goiburu gehigarririk gabe. b) HTTP datuak TCP segmentu bate barruan doaz, hori IP datagrama baten barruan dago, eta hori, berriz, Ethernet tramaren barruan. c) HTTP datuak UDP datagrama baten barruan doaz, hori IP datagrama baten barruan dago, eta hori, berriz, Ethernet tramaren barruan. d) HTTP datuak IP datagrama baten barruan doaz,. d) HTTP datuak IP datagrama baten barruan doaz, hori TCP segmentu baten barruan dago, eta hori, berriz,.

38.- Frame Relay eta ATM transmisio-teknologiak non barne hartzen dira?. a) Datagrama-zerbitzua duten paketeen konmutazio-sareak. b) Zirkuitu birtualeko zerbitzua duten paketeen konmutazio-sareak. c) Datagrama-zerbitzua duten mezuen konmutazio-sareak. d) Zirkuituen konmutazio-sareak.

40.- Zein ezaugarrik bereizten du LAN sare bat WAN sare baten aurrean?. a) Zuntz optikoa erabiltzen du esklusiboki. b) Eremu geografiko mugatua estaltzen du. c) IP helbideratze publikoarekin funtzionatzen du soilik. d) Ez du datuak lotzeko protokolorik erabiltzen.

44.- Zirkuitu birtualetara bideratutako paketeen konmutazioan: a) Ez da aurretiazko konexio logikorik ezartzen. b) Pakete guztiek bide logiko bera jarraitzen dute. c) Ez da helbideratzerik erabiltzen. d) Transmisio analogikoan oinarritzen da.

45.- TCP protokoloaren ezaugarri nagusia hau da: a) Ez konexio-orientatua eta ez fidagarria da. b) Konexio-orientatua eta fidagarria da. c) Ez konexio-orientatua eta fidagarria da. d) Konexio-orientatua eta ez fidagarria da.

46.- Ethernet 802.3 batean, tramaren FCS (Frame Check Sequence) eremua zertarako erabiltzen da?. a) Goiko mailako protokoloa identifikatzeko. b) Transmisio-erroreak detektatzeko. c) Trafikoari lehentasuna esleitzeko. d) TCP segmentuaren luzera adierazteko.

47.- IP sare batean, pakete baten TTL (Time To Live) eremuak zertarako balio du?. a) Paketearen transmisio-denbora zehatza neurtzeko. b) Pakete batek egin ditzakeen jauzi kopurua mugatzeko. c) Ethernet tramaren lehentasuna adierazteko. d) TCP konexioa ezartzeko.

50.- Zein baieztapen da zuzena interkonexio-gailuei buruz?. a) Errepikagailua (repeater): sare-geruzaren bidez funtzionatzen du eta sistemen interkonexioa ahalbidetzen du, funtzionalitatea 3. mailan bereizten zaizkienean. b) Zubia (bridge): lotura-geruzara arte jarduten du hainbat eratako LAN sareen interkonexioa ahalbidetzeko, hala nola Ethernet-a duen WLAN sare bat. c) Pasabidea (gateway): geruza fisikoan lan egiten du eta seinalea anplifikatzen du soilik; seinalea ahultzearen arazoa seinalea dagokion helmugarantz hedatzean ebazten du. d) Goiko geruzako gailua: sare-geruzaren azpitik lan egiten du, dagokion geruzako protokoloen arteko komunikazioa ahalbidetzeko.

51.- Router batek batez ere zer informazio erabiltzen du jasotako IP pakete bat zein interfazetatik birbidali erabakitzeko?. a) Ethernet traman jasotako helmugako MAC helbidea. b) Helmugako IP helbidea eta bere bideratze-taula. c) TCP edo UDP ataka-zenbakia. d) Paketearen TTL eremua.

Denunciar Test