INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA osakidetza OPE 2026 101/150
|
|
Título del Test:
![]() INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA osakidetza OPE 2026 101/150 Descripción: OPE 23 24 25 OSAKIDETZA (ESPECIFICO) |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
101. Erakunde batean, administratzaileak Enpresarentzako OneDrive-n gordetako dokumentuetarako sarbide-baimenak kudeatzen ditu. Langile batek fitxategi bat partekatu nahi du lankide batzuekin, baina enpresaren gainerakoentzat eskuraezin gorde. Deskribatutako funtzionamenduaren arabera, ondorengo baieztapenetatik zeinek islatzen du zuzenki baimen horiek nola kudeatzen diren?. a) Fitxategi bat Enpresarentzako OneDrive-ra igotakoan, erakundeko kide guztiek automatikoki irakurtzeko sarbidea izango dute, banakako murrizketak ezartzeko aukerarik gabe. b) Sistemak ez du fitxategiak era selektiboan partekatzen uzten; liburutegi osoak bakarrik parteka daitezke erakunde osoarekin. c) Erabiltzaileek beren fitxategi profesionalak gorde ditzakete eta kolaboratzaileekin partekatu ala ez erabaki dezakete; baina liburutegiko edukiaren gaineko eskubideak eta baimenak SharePoint guneko administratzaileak kudeatzen ditu. d) Erabiltzaileek beren fitxategi profesionalak gorde ditzakete, baina bai beste kolaboratzaile batzuekin partekatzeko erabakia, bai liburutegiko edukiaren gaineko eskubideak eta baimenak, SharePoint guneko administratzaileak kudeatzen ditu. 102. Enpresentzako OneDrive-n karpeta bat irekitzean, karpeta horretan sartzeko bide-izena leihoaren goiko aldean adieraziko da bisualki eta karpetaren hierarkia osoa erakutsiko du, esaterako: Nire fitxategiak > Dokumentuak > ENI. Nola deitzen zaio nabigazio-bidea adierazteko modu horri?. a) Nabigazio-haria. b) Ariadnaren haria. c) Direktorio-zuhaitza. d) Sarbide azkarreko bidea. 103. OneDrive-n "Antolatu" zerrendaren bidez erabilgarri dauden ordenatze-irizpide guztien artean, horietako batzuk Enpresetarako bertsioan bakarrik daude eskuragarri. Zein dira irizpide esklusibo horiek?. a) Tamainaren eta fitxategi-motaren arabera ordenatzea. b) "Nork aldatua" eta aldatze-dataren arabera ordenatzea. c) Egile-izenaren arabera eta fitxategi-motaren arabera ordenatzea. d) Fitxategi-tamainaren eta aldatze-dataren arabera ordenatzea. 104. Enpresa bateko IT arduradun bat ebaluatzen ari da ea langileek OneDrive-ko "Biltegi pertsonala" erabil ote dezaketen dokumentazio korporatibo sentikorra gordetzeko. Zein harpidetza-planetan dago erabilgarri funtzionalitate hori?. a) Microsoft 365 Familia eta Pertsonala planetan, ez Enpresetarako OneDrive-n, ez eta enpresa handientzako edo hezkuntzako harpidetzetan ere. b) Microsoft 365-eko plan guztietan, Enpresetarako OneDrive eta hezkuntza-planak barne. c) Microsoft 365 Enpresa Oinarrizkoa eta Enpresa Estandarra planetan, baina ez plan pertsonaletan edo familiakoetan. d) Microsoft 365 Enpresa planetan, soilik baldin eta Microsoft 365 tenant-aren administratzaileak berariaz gaitzen badu administrazio-zentro korporatibotik. 105. OneDrive erabiltzaile batek fitxategi baterako sarbidea eman nahi dio Microsoft konturik ez duen pertsona bati. Posible al da hori?. a) Ez da posible, izan ere, OneDrive-k eskatzen du hartzaile guztiek Microsoft kontu aktibo bat izatea partekatutako edozein fitxategietara sartu ahal izateko. b) Ezin da zuzenean egin, OneDrive-k Microsoft 365en tenant edo maizter berari dagozkien erabiltzaileen arteko erabilera partekatua bakarrik onartzen baitu. c) Bai, posible da, baina hartzaileak derrigorrez Microsoft kontu bat sortu beharko du partekatutako fitxategia ikusi ahal izateko. d) Bai, posible da, betiere administratzaileak kanpoko erabiltzaileekin partekatzea baimendu badu; horiek gonbidatu anonimo gisa jasoko dute sarbidea posta elektronikoko esteka baten bidez. 106. Enpresa batek SharePoint gune bat sortu behar du sartzen diren datu-bolumen handiak kudeatzeko, fitxategi horiek kokapen zehatzetara automatikoki bideratuko dituzten arauak konfiguratzeko eta sistemara gehitu ondoren datuen gainean egiten diren aldaketak kudeatzeko. Zer SharePoint gune motak betetzen ditu premia horiek?. a) Dokumentu-zentro batek, enpresako dokumentuen kudeaketa zentralizaturako diseinatuta dagoelako eta bideratze-arauak konfiguratzen uzten dituelako, fitxategiak dagokien kokapenetara bideratzeko helburuarekin. b) Datu-zentro batek, horrek aukera ematen duelako datuak kudeatzeko bereziki diseinatu den gune bat sortzeko, sartzen diren fitxategiak kokapen zehatzetara bidaltzeko bideratze-taulak konfiguratzeko eta datuak erreferentzia-sistemara gehitu ondoren ezabatzeko edo aldatzeko. c) Proiektu-gune batek, proiektuaren egoera eta artefaktu guztiak ingurune bakar batean biltzen dituelako, sartzen diren datuak modu automatizatuan kudeatzeko eta birbideratzeko tresnak barne. d) Oinarrizko ikerketa-zentro batek, datuak bilatzeko eta sailkatzeko funtzio aurreratuak eskaintzen dituelako, eta, gainera, fitxategiak zehaztutako kokapenetara automatikoki zuzentzeko arauak konfiguratzeko aukera ematen duelako. 107. Talde bateko hainbat kidek SharePoint dokumentu-liburutegi batean biltegiratutako fitxategi bera aldatu behar dute. Zer da egokiagoa hainbat erabiltzailek fitxategi berean aldi berean aldaketak egitea saihesteko?. a) Fitxategia gordailutik erauzi (Check-out) ireki aurretik; horrela, beste inork ezingo du aldatu erauzita dagoen bitartean. Aldaketak gorde ondoren, fitxategia berriz sartu (Check-in) beharko da, guztiek aldaketak ikus ditzaten. b) Fitxategia zuzenean liburutegitik ireki eta edizio esklusiboko modua aktibatu dokumentuaren aukeren bidez; horrek automatikoki blokeatuko du gainerako erabiltzaileak fitxategian sartzea irekita dagoen bitartean. c) Fitxategiaren kopia lokal bat sortu, behar diren aldaketak egin eta bertsio berria liburutegira igo, aurrekoa gainidatziz, gainerako erabiltzaileak bertsio eguneratura sar daitezen. d) Fitxategia, taldeko kide batek editatzen duen bitartean, soilik irakurtzeko baimenekin partekatu gainerako erabiltzaileentzat, eta edizio-baimenak berrezarri aldaketak amaitu ondoren. 108. SharePoint erabiltzaile batek jakinarazpen-sistema bat konfiguratu nahi du dokumentu-liburutegiko fitxategi baterako. Zer jakinarazpen-aukera ditu erabilgarri?. a) Bere Microsoft 365 kontuari lotutako posta elektroniko korporatiboaren bidez soilik jaso ditzake jakinarazpenak. b) Jakinarazpenak SharePoint gunean bertan agertzen den laster-leiho baten bidez edo Microsoft 365 aplikazio mugikorreko push jakinarazpen baten bidez jaso ditzake. c) Liburutegi osoan egindako aldaketa guztien asteko laburpen bat konfigura dezake, jakinarazpenak fitxategi espezifiko baten bidez iragazteko aukerarik gabe. d) Posta elektroniko edo SMS bidezko abisu bat jaso dezake fitxategi horretan aldaketaren bat egiten den bakoitzean, haren gaineko alerta bat sortu ondoren. 109. Erabiltzaile bat proiektu baten atazak kudeatzen ari da SharePoint-en, eta ataza batzuk denbora-eskalan desberdin adierazita daudela ohartu da. Zeren araberakoa da zeregin bakoitza adierazteko erabiltzen den forma geometrikoa?. a) Esleitutako erabiltzailearen araberakoa da: arduraduna esleitu zaien atazak zirkulu batekin adierazten dira, eta esleitu gabeko atazak laukizuzen batekin denbora- eskalan. b) Sartutako daten araberakoa da: hasiera-data zein muga-eguna zehaztu badira, laukizuzen batekin adierazten da; eta bi daten arteko bat bakarrik sartu bada, erronbo batekin denbora-eskalan. c) Atazari esleitutako lehentasunaren araberakoa da: lehentasun handiko atazak triangelu batekin adierazten dira, eta lehentasun txikikoak zirkulu batekin denbora- eskalan. d) Atazaren egoeraren araberakoa da: amaitutako atazak erronbo batekin adierazten dira, eta egiteke daudenak zirkulu batekin denbora-eskalan. 110. Erabiltzaile batek Wiki-gune bat sortu berri du SharePoint-en, eta, bertara sartzean, orrialde lehenetsi bat automatikoki agertzen dela ikusi du. Nola deitzen zaio teknikoki orrialde horri eta zer ezaugarri ditu?. a) Home.aspx deritzo; gunera sartzean agertzen den lehen orrialdea da eta, gunea sortzean bertsio estandar bat proposatzen den arren, aldatu edo ezabatu egin daiteke eta horren ordez beste bat jarri. b) Index.aspx deritzo; gunera sartzean agertzen den lehen orrialdea da eta, gunea sortzean bertsio estandar bat proposatzen den arren, aldatu edo ezabatu egin daiteke eta horren ordez beste bat jarri. c) Index.aspx deritzo; automatikoki sortutako orrialdea da, eta guneko eduki guztien aurkibidea jasotzen du; aldatu egin daiteke, baina ez ezabatu. d) Home.aspx deritzo; automatikoki sortutako orrialdea da, eta guneko eduki guztien aurkibidea jasotzen du; aldatu egin daiteke, baina ez ezabatu. 111. Microsoft Teams elkarlanerako plataforma bat da, eta hainbat tresna eta zerbitzu jartzen ditu erabiltzaileen eskura. Ondorengo aukeretatik zeinek deskribatzen ditu zuzen talde bateko kideek Teams-en egin ditzaketen atazak?. a) Berehalako mezularitzaren bidez hitz egin, posta elektroniko korporatiboa kudeatu, fitxategiak transferitu, dokumentuetan sartzeko baimenak administratu eta talde- bilerak planifikatu. b) Taldearen informazioa eskuratu, fitxategiak transferitu, elkarrizketen historia kontsultatu, SharePoint guneak sortu eta taldearen Microsoft 365 harpidetzak administratu. c) Berehalako mezularitzaren bidez hitz egin, taldearen informazioa eskuratu, fitxategi pertsonalak edo partekatuak transferitu, elkarrizketen historia kontsultatu, bilerak planifikatu eta partekatutako fitxategiak editatzen kolaboratu. d) Berehalako mezularitzaren bidez hitz egin, fitxategiak transferitu, elkarrizketen historia kontsultatu, erabiltzaile-lizentziak kudeatu eta taldearen historia partekatuak koeditatu. 112. Microsoft Teams-eko talde baten jabeak taldearen konfiguraziotik zer alderdi kudeatu ditzakeen berrikusi nahi du. Ondorengo aukeretatik zeinek deskribatzen ditu zuzen konfigurazio horrek eskaintzen dituen aukerak?. a) Taldeari lotutako irudia aldatu, egutegi partekatua kudeatu, kideen baimenak administratu eta taldearen posta elektronikoko jakinarazpenak konfiguratu. b) Kideen baimenak administratu, egutegi partekatua kudeatu, kanal pribatuak konfiguratu, taldearen bilera programatuak kudeatu eta emojiak, GIF animatuak eta pegatinak erabiltzea baimendu. c) Taldeari lotutako irudia aldatu, egutegi partekatua kudeatu, kideen Microsoft 365 lizentziak administratu, aipamenak aktibatu edo desaktibatu eta taldearen fitxategiak biltegiratzea kudeatu. d) Taldeari lotutako irudia aldatu, kideen baimenak administratu, talde- eta kanal- aipamenak aktibatu edo desaktibatu, eta emojiak, GIF animatuak eta pegatinak erabiltzea baimendu. 113. Microsoft Teams-ek hainbat muga ezartzen ditu talde baten barruko kanalen kudeaketan. Ondorengo baieztapenetatik zeinek deskribatzen ditu zuzen muga horiek?. a) Talde bakoitzeko 200 kanal gehitu daitezke gehienez, 30 eguneko epean berrezarri daitezkeen ezabatutako kanalak kontuan hartu gabe. b) Talde bakoitzeko 200 kanal gehitu daitezke gehienez, 30 eguneko epean berrezarri daitezkeen ezabatutako kanalak barne. c) Talde bakoitzeko 300 kanal gehitu daitezke gehienez, 60 eguneko epean berrezarri daitezkeen ezabatutako kanalak kontuan hartu gabe. d) Talde bakoitzeko 300 kanal gehitu daitezke gehienez, 60 eguneko epean berrezarri daitezkeen ezabatutako kanalak barne. 114. ISO/IEC 17799 arauaren arabera, nola definitzen da Informazioaren Segurtasuna?. a) Sarea babesteko software-tresna multzo bat da. b) Informazioaren konfidentzialtasuna, integritatea eta erabilgarritasuna babestea da. c) Datuen kalitatea ziurtatzeko kanpoko auditoretza-prozesu bat da. d) Hardwareari eragiten dioten kanpoko mehatxu guztiak ezabatzea da. 115. ISO 7498 arauaren arabera, nola definitzen da Segurtasun Informatikoa?. a) Sarbide fisikoaren kontrolean oinarritutako kudeaketa sistema bat da. b) Administrazio publikoan arriskuen analisia egiteko metodologia bat da. c) Erakunde batean ondasunen eta baliabideen zaurgarritasuna minimizatzen duten mekanismo multzo bat da. d) Erabiltzailearen anonimotasuna bermatzeko teknika kriptografikoak erabiltzea da. 116. Segurtasun-helburuen barruan, zer barne hartzen du "Gizatasun" jarduera- planoak?. a) Hardware-soluzioen instalazioa, konfigurazioa eta eguneraketa. b) Langileen eta zuzendarien sentsibilizazioa eta prestakuntza, baita langileen funtzioak eta betebeharrak definitzea ere. c) Segurtasun-politikak, planak, arauak eta prozedurak definitzea eta ezartzea. d) Indarreko legedia betetzea eta horretara egokitzea, hala nola, Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO) eta Zigor Kodea. 117. Zer bermatzen du "Konfidentzialtasuna" zerbitzuak?. a) Mezu edo dokumentu baten sortzailearen identitatea legitimoa dela. b) Mezu edo fitxategi bat sortu zenetik ez dela aldatu. c) Sistema informatiko batean transmititu edo biltegiratutako mezu bakoitza bere hartzaile legitimoak bakarrik irakurri ahal izango duela. d) Sistema nahikoa sendoa dela erasoen eta interferentzien aurrean. 118. Zein da "Ez arbuiatze" zerbitzuaren helburua?. a) Mezu jakin baten egiletza eta bidalketa frogatzeko froga-mekanismo bat ezartzea. b) Erabiltzaileak eskaintzen diren hainbat ekipo eta zerbitzuetara sartzen direla kontrolatzea. c) Sistemaren hainbat baliabide erabiltzen direla erregistratzea eta monitorizatzea. d) Eduki digital bat egile-eskubideen titular bati dagokiola frogatzea. 119. Nola definitzen da “Sakoneko defentsa” printzipioa?. a) Sarearen perimetroa babesteko suebaki bakar bat erabiltzea da. b) Erakundearen sistema informatikoaren barruan askotariko segurtasun-mailak diseinatzea eta ezartzea da. c) Fabrikatzaileek argitaratutako adabakien eguneroko eguneraketa da. d) Internet bidez transmititzen diren datu sentikor guztiak zifratzea da. 120. Kudeaketaren heldutasun-mailan, zer ezaugarri du 1. etapak?. a) Nazioarteko estandarretan (ISO 27001) oinarritutako kudeaketaren ziurtapena. b) Segurtasun-neurri oinarrizkoak “sen onagatik” ezartzea. c) Segurtasunaren kudeaketa globala politikak eta planak definituz egitea. d) Lege-esparruko eskakizunetara eta bezeroen eskakizunetara egokitzea. 121. Teknikoki, zer da "kalteberatasun" bat?. a) Kalteren bat eragin dezakeen edozein gertaera, ustekabekoa edo nahita egindakoa. b) Mehatxu bat baliabide baten gainean gauzatzeko probabilitatea. c) Sistema informatikoko edozein ahultasun, zeinaren bidez mehatxuek aukera izan baitezakete kaltea eragiteko eta erakundean galerak sortzeko. d) Segurtasun-intzidente batek eragingo lukeen kaltearen neurketa eta balorazioa. 122. Nola definitzen da "Segurtasun-intzidente" bat modu sinplifikatuan?. a) Prebentzio-neurrien faltaren ondoriozko inpaktu ekonomikoa. b) Mehatxu bat gauzatzea. c) Enpresaren sistema fisiko edo logikoetan ahultasun bat izatea. d) Identifikatutako arrisku bat ezabatzeko edo murrizteko erabiltzen den bitarteko bat. 123. Zer da segurtasun-neurri "pasibo" bat?. a) Gertakaria izan aurretik arriskua ezerezteko erabiltzen dena. b) Segurtasun-intzidente bat gertatzen denean inpaktua murrizteko erabiltzen den edozein neurri. c) Eraso bat gauzatzen ari den bitartean detektatzeko prozedura bat. d) Ekipoen jarduera-erregistroak monitorizatzeko teknika bat. 124. Segurtasun-kontzeptuen hierarkian, zein elementuk osatzen dute piramidearen oinarria eta balio dute egindako jarduerak jasota uzteko?. a) Segurtasun-prozedurek. b) Kontingentzia-planek. c) Erregistroek / Ebidentziek. d) Segurtasun-politikek. 125. Zein printzipiok ezartzen du erabiltzaileek beren zereginetarako behar- beharrezkoak diren zerbitzuak eta aplikazioak soilik izan behar dituztela esleituta?. a) Konfigurazio sendo eta seguruaren printzipioa. b) Sakoneko defentsa (Layered Security). c) Gutxieneko pribilegioen esleipena. d) Jabearen araberako sarbide-kontrol diskrezionala. 126. Nola definitzen da RAID 0 maila akatsekiko tolerantziari dagokionez?. a) Erabilgarritasun handia du ispilu-antzekoaren erabileraren bidez. b) Hamming kodeak erabiltzen ditu erroreak denbora errealean zuzentzeko. c) Maila honek ez du akatsekiko tolerantziarik eskaintzen. d) Paritatea biltegiratzeko soilik erabiltzen den disko dedikatu bat behar du. 127. Zein RAID maila nabarmentzen da gaur egun enpresa-aplikazioetarako “errendimendu-kostu erlazio” onena eskaintzeagatik?. a) RAID 0+1 / RAID 10. b) RAID 6 (Sarbide independentea paritate bikoitzarekin.). c) RAID 2 (Sarbide sinkronoa errore-kodearekin.). d) RAID 5. 128. Zein ekintza egin behar da sisteman berehala langile batek erakundea uzten duenean?. a) Erabiltzailearen azken sarbide-saioen auditoretza. b) Erabiltzailearen fitxategi pertsonalak desmagnetizatutako euskarri batera transferitu. c) Erabiltzailearen kontuak berehala indargabetu edo blokeatu. d) Bere lan-estazioko BIOSera sartzeko pasahitza aldatu. 129. Autentifikazio-faktoreen barruan, zein da "badakizuna"-ren adibide testual bat?. a) Txartel adimenduna (smartcard) edo USB token-a. b) Ezaugarri biometrikoak, hala nola irisa edo ahotsa. c) Eskuzko sinadura. d) Pasahitzak (passwordak) eta PIN kodeak. 130. Nola sailkatzen da hedatuz gero erakundearentzat “kalte esanguratsuak” eragin ditzakeen informazioa?. a) Barne-erabilerarako informazioa. b) Informazio sekretua edo erreserbatua. c) Desklasifikatutako informazioa. d) Informazio konfidentziala. 131. VPN konexioetan, zer propietate bermatzen dira algoritmo kriptografikoen erabileraren bidez?. a) Sarearen eskalagarritasuna, erabilgarritasuna eta erredundantzia. b) Datuen konfidentzialtasuna, autentikotasuna eta integritatea. c) Banda-zabalera handiagoa eta latentzia txikiagoa urruneko konexioetan. d) Bideratzaileak ez diren protokoloak tunelen bidez kapsulatzea. 132. Nola deitzen zaio kalteberatasun bat publiko egiten denetik dagokion eguneraketa edo segurtasun-adabakia aurkezten den arte igarotzen den denbora-tarteari?. a) Arrisku egunak. b) Esposizio-aldia. c) Kalteberatasun-leihoa. d) Erantzun teknikoaren denbora. 133. Zein enpresa-espioitza teknika da baztertuak izan diren paperezko kopietan informazio sentikorra bilatzea?. a) Trash scanning. b) Paper tracking. c) Dumpster diving. d) Scraping físikoa. 134. Espainiako Telekomunikazioen Lege Orokorraren arabera (32/2003), zein betebehar ezar diezaioke Estatuak erakunde publikoei edo fabrikatzaileei zifratzearekin lotuta?. a) Gako pribatu guztien segurtasun-kopiak entregatzea. b) Zifratze-fluxuko algoritmoak soilik erabiltzea. c) 128 bitetik gorako gako-luzerak erabiltzea debekatzea. d) Zifratze-aparatuak doan ematea, haien kontrolerako. 135. Sistema baten bizi-zikloko zein fasetan izaten da ohikoagoa "atzeko ateak" behin behinean sartzea?. a) Garapen-faseetan. b) Ziurtapen-auditorian. c) Ekoizpeneko hedatze-fasean. d) Mantentze-lan zuzentzailean. 136. Nola deitzen zaio Bluetooth teknologiaren bidez telefono mugikorrean eta agenda elektronikoan urrunetik sartzeko eta horiek kontrolatzeko fenomenoari?. a) Bluejacking masiboa. b) Snarfing edo Bluesnarfing. c) Bluetooth capturing. d) Remote cell control. 137. Zein estandar definitzen da honela: eskuliburua, hainbat atalekin osatua, non segurtasun-auditoria tekniko bat egiteko askotariko probak barne hartzen dituzten moduluak jasotzen diren?. a) OSSTMM. b) Owasp. c) NIST SP 800-42. d) EISPP. 138. Zein da Nessus tresnak erabiltzen duen lengoaia propietarioaren izena, erabiltzaileak bere kalteberatasun-probak definitu ahal izan ditzan?. a) Nessus Scripting Tool (NST). b) NASL (Nessus Attack Scripting Language). c) Vulnerability Definition Language (VDL). d) Nessus Core Script. 139. Zer motatako datu pertsonalen tratamenduari aplikatuko zaio pertsona fisikoen babesari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamendua?. a) Datu pertsonalen tratamendu erabat edo partzialki automatizatuari, baita fitxategi batean jasotako edo jasotzeko xedea duten datu pertsonalen tratamendu ez- automatizatuari ere. b) Batasuneko Zuzenbidearen aplikazio-eremutik kanpo gelditzen den jarduera baten esparruan egindako tratamenduari. c) Agintari eskudunek arau-hauste penalak prebenitzeko, ikertzeko, detektatzeko edo epaitzeko, edo zehapen penalak betearazteko egiten duten tratamenduari, baita segurtasun publikoaren aurkako mehatxuetatik babesteko eta mehatxu horiek prebenitzeko egiten dutenari ere. d) Pertsona fisiko batek jarduera esklusiboki pertsonalak edo etxekoak burutzean egiten duen tratamenduari. 140. Zer eskatzen du «integritate eta konfidentzialtasun» printzipioak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera?. a) Datuak zehatzak izatea eta, beharrezkoa bada, eguneratuak; horretarako, neurri arrazoizko guztiak hartuko dira tratatzen diren helburuetarako zehatzak ez diren datu pertsonalak atzerapenik gabe ezabatu edo zuzentzeko. b) Datuak segurtasun egokia bermatzeko moduan tratatzea, baimenik gabeko edo legez kontrako tratamenduen aurka babestea eta datuok ustekabean galdu, suntsitu edo kaltetzearen aurka babestea barne, neurri tekniko edo antolakuntzako egokiak erabiliz. c) Datuak interesdunak identifikatzeko moduan mantentzea epe mugagabe batean, datu pertsonalen tratamenduaren beharrari erreparatu gabe, eta Erregelamendu honek ezartzen dituen neurri tekniko eta antolakuntzakoak aintzat hartu gabe. d) Datuak helburu zehatz, esplizitu eta legitimoekin biltzea, eta geroago helburu horiekin bateraezina den moduan ez tratatzea, salbu eta interes publikoko artxibatze- helburuetarako edo ikerketa zientifiko zein historikorako tratatzen badira. 141. 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, zer baldintza bete behar da haur baten datuen tratamendua zilegi izan dadin, informazioaren gizarteko zerbitzuak zuzenean eskaintzeari dagokionez?. a) Haurrak 14 urte izatea gutxienez, eta Estatu kideek ezingo dute lege bidez adin txikiagorik ezarri helburu horietarako. b) Zerbitzua doakoa izatea eta profil komertzialik ez egitea. c) Haurrak pribatutasun-baldintzak modu autonomoan irakurtzea eta onartzea, betiere gutxienez 14 urte baditu. d) Haurrak gutxienez 16 urte izatea, edo hori baino gazteagoa bada, adostasuna guraso- ahalaren edo tutoretzaren titularrak ematea edo baimentzea. 142. Zer informazio eman behar du tratamenduaren arduradunak datu pertsonalak interesdunarengandik zuzenean lortzen dituen unean, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera?. a) Datu pertsonalen jatorria eta datu horiek sarbide publikoko iturrietatik datozen ala ez. b) Datu pertsonalak zein helburutarako tratatuko diren eta tratamenduaren oinarri juridikoa. c) Dagokien datu pertsonalen kategoriak eta interesdunaren aurreko tratamenduen historiala. d) Datu-tratamenduko sistemen erresilientzia bermatzeko hartutako segurtasun-neurri tekniko eta antolakuntzakoen deskribapen orokorra. 143. Besteak beste zer informazio espezifiko lortzeko eskubidea du interesdunak tratamenduaren arduradunaren eskutik, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren babespean sarbide-eskubidea erabiltzen duenean?. a) Datu pertsonalak zein hartzaileri edo hartzaile-kategoriari jakinarazi zaizkien edo jakinaraziko zaizkien, bereziki hirugarren edo nazioarteko erakundeetako hartzaileei dagokienez. b) Datu pertsonalak interesdunarengandik lortu ez direnean, hartzailearen ordezkariaren datu pertsonalak. c) Datu pertsonalak ostatatuta dauden zerbitzarien kokapen fisikoaren identifikazio xehatua eta datuak prozesatzeko zentroaren helbidea. d) Datu pertsonalen erresilientzia bermatzeko aplikatutako segurtasun-estandarraren deskribapen teknikoa eta zifratze-algoritmo espezifikoa. 144. 2016/679 (EB) Erregelamenduaren esparruan, zer kasutan EZ da aplikatuko ezabatzeko eskubidea («ahaztua izateko eskubidea»), datuen tratamendua beharrezkoa izateagatik?. a) Datu pertsonalen tratamendua legez kontra egin bada. b) Tratamendua erreklamazioak formulatzeko, gauzatzeko edo defendatzeko beharrezkoa denean. c) Datu pertsonalak ezabatu behar badira, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion Batasuneko edo Estatu kideetako zuzenbidean ezarritako lege-betebehar bat betetzeko. d) Datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak, bildu zirenean edo beste modu batez tratatu zirenean zehaztutako helburuei dagokienez. 145. 2016/679 (EB) Erregelamenduaren testuaren arabera, interesdunak bere datu pertsonalak zer formatutan jasotzeko eskubidea du eramangarritasun-eskubidea erabiltzean?. a) Arduradunak egokitzat jotzen duen edozein formatutan, betiere interesdunak irakurtzeko modukoa bada. b) Paperezko formatu ziurtatu eta konpultsatuan soilik, haien egiazkotasuna bermatzeko. c) Erabilera orokorreko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean. d) Kontrol-agintaritzek soilik ireki dezaketen formatu enkriptatu batean. 146. 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, zein da datu pertsonalen segurtasun- urraketa bat kontrol-agintaritza eskudunari jakinaraztean jaso beharreko gutxieneko edukia?. a) Ukitutako interesdun bakoitzaren izen-abizenak eta nortasun-agiria, baita kaltetutako zerbitzarien kokapen fisiko zehatza ere. b) Urraketaren nolakotasuna, datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak, balizko ondorioak eta arduradunak urraketa konpontzeko hartutako edo proposatutako neurriak. c) Tratamendu-jardueren erregistroaren kopia osoa eta gertakarian huts egin duten zifratze-algoritmoen deskribapen tekniko zehatza. d) Datuak Babesteko Europako Batzordeak arau-haustearen larritasunari buruz emandako irizpen loteslea eta dagokion administrazio-zehapenaren proposamena. 147. 2016/679 (EB) Erregelamenduaren esparruan, zer egoeratan EZ da datu pertsonalen segurtasun-urraketa interesdunari jakinarazi beharko, nahiz eta, litekeenaren arabera, urraketa horrek arrisku handia ekarri haren eskubide eta askatasunentzat?. a) Tratamenduaren arduradunak babes-neurri tekniko eta antolakuntzako egokiak aplikatu dituela erakusten duenean, bereziki datu pertsonal horiek eskuratzeko baimenik ez dutenentzat ulergaitz egiten dituztenak, zifratzea esaterako. b) Tratamenduaren arduradunak kontrol-agintaritza eskudunari nahitaezko jakinarazpena egiten dionean, gehienez ere 72 orduko epean. c) Urraketak gertakariaren aurretik seudonimizazio-tratamendu baten xede izan diren datu pertsonalei bakarrik eragiten dienean. d) Ukitutako datu pertsonalen tratamendua legezko betebehar baten edo interes publikoko misio baten babespean dagoenean. 148. 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, ondorengo funtzio hauetatik zein bete behar du datuak babesteko ordezkariak bere gutxieneko eginkizunen barruan?. a) Tratamenduaren arduradunaren ordezkaritza legala eta erantzukizun juridikoa bere gain hartzea, interesdunek jarritako edozein erreklamazio judizialen aurrean. b) Datuen babesaren gaineko inpaktu-ebaluazioaren inguruan eskatzen den aholkularitza eskaintzea, eta haren aplikazioa gainbegiratzea. c) Datuen babesaren gaineko inpaktu-ebaluazioa modu autonomoan egitea, tratamenduaren arduradunaren ordez. d) Aplikazioak teknikoki baliozkotzea eta arduradunaren datu-baseei aplikatutako zifratze-estandar espezifikoa auditatzea. 149. Datu pertsonalei egindako tratamenduak 2016/679 (EB) Erregelamendua urratzen duela uste duen interesdunak kontrol-agintaritza baten aurrean erreklamazioa aurkeztu nahi izanez gero, zein tokitan aurkezteko eskubidea du?. a) Tratamenduaren arduradunak bere administrazio zentrala edo establezimendu nagusia duen Estatu kidean bakarrik. b) Ohiko bizilekua edo lantokia dagoen Estatu kidean, edota ustezko arau-haustea gertatu den horretan. c) Batasunean ezarrita ez dagoen tratamenduaren arduradunaren ordezkaria izendatu den Estatu kidean soilik. d) Gatazkaren xede diren datu pertsonalak ostatatzen dituen zerbitzari fisikoa kokatuta dagoen Estatu kideko kontrol-agintaritzaren aurrean. 150. 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, norengandik du kalte-ordaina jasotzeko eskubidea Erregelamendu hori urratzearen ondorioz kalte-galera materialak edo immaterialak jasan dituen edozein pertsona orok?. a) Datuak babesteko ordezkariarengandik. b) Datuak Babesteko Espainiako Bulegoarengandik. c) Tratamenduaren arduradun edo enkargatuarengandik. d) Datuak Babesteko Europako Batzordearengandik. |




