INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA osakidetza OPE 2026 151/200
|
|
Título del Test:
![]() INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA osakidetza OPE 2026 151/200 Descripción: OPE 23 24 25 OSAKIDETZA (ESPECIFICO) |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
151. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, hilda dauden pertsonen datu pertsonalei buruzko eskubideak egikaritzeari dagokionez, zein arau nagusitzen da kausatzaileak haren informazioa atzitzeko berariazko debekua utzi badu?. a) Debeku hori erabatekoa eta loteslea da legitimatutako pertsona guztientzat, jaraunsleak barne; izan ere, datuak babesteko oinarrizko eskubideak exijitzen duenaren arabera, norberaren informazioaren gaineko kontrol-borondatea oso-osorik errespetatu behar da, baita hil ondoren ere. b) Debeku horrek atzitzea, zuzentzea edo ezabatzea eragozten du orokorrean, baina ezin dio eragin jaraunsleek kausatzailearen ondare-datuak atzitzeko duten eskubideari. c) Atzitzeko eta ezabatzeko eskubideak egikaritzeko aukera soilik indargabetuko da baldin eta debekua Legeak aurreikusitako manu eta jarraibideen erregistroan inskribatu bada; beraz, agiri publikoan jaso gabeko beste edozein borondate- adierazpen eragingabea izango da. d) Desgaitasuna duten pertsonak hiltzen badira, kausatzailearen berariazko debekua Ministerio Fiskalak ofizioz baliogabetu ahal izango du beti, baldin eta datuak atzitzeak jaraunsleen interes gorenari mesede egiten diola baderitzo. 152. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, nork du hamalau urtetik beherako adingabe baten izenean sarbide, zuzenketa, ezerezte edo aurka egiteko eskubideak egikaritzeko lege-ahala?. a) Guraso-ahalaren titularrek, zeinak eskubide horiek adingabearen izenean eta haien ordez egikaritu ahalko baitituzte; bai eta datuak babesteko araudiaren testuinguruan egokitu ahal zaion beste edozein pertsonak ere. b) Ministerio Fiskalak, esklusiboki eta ofizioz, neutraltasuna eta adingabearen interes gorena babesten dela bermatzeko, haren ordezkari legalek datuak merkataritza- erabilerarako baliatzearen aurka. c) Adingabeak berak, modu autonomoan, baldin eta tratamenduaren arduradunak heldutasuna egiaztatzeko mekanismoak ezartzen baditu, ukituak bere informazioaren tratamenduak dituen ondorioak ulertzen dituela frogatzeko. d) Datuak tratatzen diren ikastetxeko edo entitateko Datuak Babesteko Ordezkariak bakarrik, tutore edo tutore digital gisa jardunez, adingabearen eta gurasoen arteko interes-gatazkak ekiditeko. 153. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, eta bideozaintza helburu duten tratamenduei dagokienez, nork egin ahalko du irudien tratamendua kamera edo bideokamera sistemen bidez, pertsonen eta ondasunen segurtasuna zaintzeko, bai eta haien instalazioena ere?. a) Bai pertsona fisiko edo juridikoek, zein publiko edo pribatuek ere. b) Soilik pertsona fisiko edo juridikoek. c) Soilik pertsona publiko edo pribatuek. d) Informazio-sistema orokorrak edo sektorialak sortzen dituzten elkarte eta organismoek bakarrik. 154. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, datuak blokeatzeari dagokionez, ondoko baieztapenetatik zein da baliozkoa?. a) Blokeatzea hautazko neurri bat da, tratamenduaren arduradunari informazioa estatistika-helburuetarako edo barne-ikerketarako erabiltzen jarraitzea ahalbidetzen diona, betiere datuak zerbitzari nagusitik independentea den beste zerbitzari batean mantentzen badira. b) Blokeatutako datuak euskarri logiko guztietatik berehala eta modu itzulezinean ezabatu behar dira fisikoki, eta arduradunak suntsitze-ziurtagiri bat eman beharko du Datuak Babesteko Espainiako Agentziari nahitaez bidaltzeko. c) Datuak blokeatzea datuak identifikatzea eta erreserbatzea da, haiek tratatu eta bistaratu daitezen eragozteko, salbu eta datuak epaile eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jarri behar direnean, tratamenduaren ondorioz egon daitezkeen erantzukizunak eskatzeko eta erantzukizun horiek preskribitzen direnera arte. d) Blokeatzeak esan nahi du datuetarako sarbidea urtebeteko epe finko batean eta aldi baterako etengo dela; epe hori igarotakoan ukituak ezerezteko eskaera ez badu berretsi, datuak aktibo egongo dira berriz ere jatorrizko tratamendurako. 155. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia zein ministerio-departamenturen bidez jartzen da harremanetan Gobernuarekin?. a) Barne Ministerioa. b) Presidentetza Ministerioa. c) Justizia Ministerioa. d) Ekonomia eta Enpresa Ministerioa. 156. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, datuak babesteko agintaritza autonomikoek zer tratamendu motaren gainean egikaritu ahalko dituzte beren eginkizunak eta ahalak?. a) Enpresa pribatuek egindako datu pertsonalen edozein tratamenduren gainean, baldin eta haien egoitza soziala edo jarduera nagusia dagokion autonomia-erkidegoaren lurraldean garatzen bada. b) Autonomia-erkidegoaren eremu geografikoaren barruan pertsona fisikoek jarduera esklusiboki pertsonalak edo etxekoak betez egiten dituzten datu-tratamenduen gainean. c) Pertsona fisiko edo juridikoek kasuan kasuko administrazio autonomikoari edo toki- administrazioari dagokion eskumeneko alorretako eginkizun publikoak egikaritzeko egiten dituzten tratamenduen gainean. d) Gobernu autonomikoaren kontsulta- eta aholku-organo gisa soilik, (EB) 2016/679 Erregelamenduan aurreikusitako zirkularrak emateko edo ikuskapen- eta zehapen- eginkizunak egikaritzeko ahalik izan gabe. 157. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) zer kasutan ez ditu nahitaez onartuko herritar batek aurkeztutako erreklamazioak izapidetzea?. a) Erreklamatzailea pertsona juridiko bat denean bakarrik, datuak babesteko oinarrizko eskubideak pertsona fisikoak bakarrik babesten dituelako, eta ez erakunde edo enpresak. b) Erreklamazioa aurrez aurre eta paperean aurkezten denean eta interesduna Administrazio Publikoekin elektronikoki harremanak izatera behartutako subjektua denean, 39/2015 Legearen arabera. c) Kexaren xedea 3.000 eurotik beherako zehapen ekonomikoa aurreikusten zaion arau- haustea denean; kasu horretan, prozedura hasteko interes publiko garrantzitsurik ez dagoela iritziko da. d) Aurkeztutako erreklamazioak datu pertsonalak babesteari buruzkoak ez direnean, nabarmen funtsik gabeak direnean, abusuzkoak direnean edo arau-hausteen arrazoizko zantzurik ez dakartenean. 158. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, ondoko jokabideetatik zein tipifikatzen da arau-hauste oso larri gisa?. a) Kanon bat ordainaraztea ukituen eskubideak egikaritzeko eskabideei erantzuteko, egikaritzea errepikakorra denean, baldin eta jasotako diru-zenbatekoak informazioa eskuratzeko kostuen zenbatekoa gainditzen badu. b) Arduradunak, (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 32.1 artikuluak agindutakoari jarraikiz, ezarritako neurri tekniko eta antolakuntzakoak urratzea, behar den ardura faltagatik. c) Lege organiko honen 27. artikuluan baimendutako kasuetatik kanpo dauden arau- hauste eta zehapen administratiboekin loturiko datu pertsonalen tratamenduak. d) Tratamendu-jardueren erregistroa ez jartzea datu-babeseko agintaritzaren esku, tratamendua ikerketa baten esparruaren barruan eskatzen denean. 159. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, zenbat denboraz egon behar du geldi zehapen-espedienteak ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaion arrazoi baten ondorioz, arau-haustearen preskripzio-epea berriro neurtzen hasteko?. a) Hilabete bat baino gehiagoz. b) 12 hilabete baino gehiagoz. c) 3 hilabete baino gehiagoz. d) 6 hilabetetik gora. 160. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, ondoko baieztapenetatik zein EZ dator bat Interneterako sarbide unibertsala izateko eskubidea bermatzeko xedatutakoarekin?. a) Gizon-emakumeentzako Interneterako sarbideak genero-arrakala gainditzea bilatuko du, bai eremu pertsonalean, bai lan-eremuan. b) Herritar guztientzako sarbide unibertsala, eskuragarria, kalitatezkoa eta ez- diskriminatzailea bermatuko da. c) Belaunaldi-arrakala gainditzea bilatuko du eta, horretarako, adinekoen prestakuntza eta sarbidea izateko ekintzak eskainiko dira. d) Sarbide unibertsala izateko eskubideak zera dakar, sareko hornitzaileek banda zabaleko konexioa doan hornitzeko betebeharra dutela dentsitate demografiko txikiko landa-inguruneetan bizi diren herritar guztientzat. 161. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, ondoko baieztapenetatik zein dator bat lan-eremuan deskonexio digitalerako eskubideari buruz xedatutakoarekin?. a) Deskonexio-eskubideak baimena ematen dio langileari lanaldi efektiboan tresna teknologikoen erabilera modu diskrezionalean eteteko, betiere laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiaren arabera neke informatikorako arriskua egiaztatzen bada. b) Enplegatzaileak, langileen ordezkariei entzun eta gero, langileei zuzendutako barne- politika bat landuko du, non definituko diren, batetik, deskonexio-eskubidea egikaritzeko modalitateak, eta, bestetik, tresna teknologikoak zentzuz erabiltzeko prestakuntza eta sentsibilizaziorako ekintzak. c) Eskubide honen nolakotasuna dela-eta, eskubidearen derrigortasuna eta enpresak deskonexio-protokoloak definitzeko duen betebeharra zerbitzuak urrutitik edo telelan bidez ematen dituzten langileei mugatzen zaizkie soilik. d) Negoziazio kolektiboan aurreikuspen espezifikorik ezean, enpresaburuak, aldebakarreko eran, deskonexio digitalerako baldintzak ezarri ahalko ditu, eta baliozkoa izateko nahikoa izango du langileen ordezkariei informazio-jakinarazpena egitea. 162. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, Interneten adingabeak babesteari dagokionez, zer bete behar dute ikastetxeek edo adingabeekin jarduerak egiten dituzten entitateek adingabeen datu pertsonalak sare sozialetan argitaratzeko edo zabaltzeko?. a) Ikastetxeek betetzen duten interes publikoko misioa dela eta, ikastetxeek eskola- jardueren irudiak baimenik gabe zabaltzeko ahalmena dute, betiere adingabea izen- abizenekin identifikatzen ez bada. b) Datu horiek sare sozialen edo antzeko zerbitzuen bidez argitaratzeko edo zabaltzeko, adingabearen edo haren legezko ordezkarien adostasuna beharko da, adingabeen adostasunari buruzko Legearen arau orokorretan xedatutakoaren arabera. c) Adingabearen segurtasuna bermatzeko, araudiak zehatz-mehatz debekatzen die ikastetxeei sare sozial irekiak erabiltzea, eta datuak soilik plataforma hezigarri itxien bidez zabalduko ditu, eta plataforma horiek familiek erabili ahalko dituzte soilik. d) Ikastetxeak informazioa argitaratzeko "adingabearen interes gorena" hartu beharko du oinarri, eta, horretarako, nahikoa izango du tutore legalei aldez aurretik informatzea, eta hamar eguneko epea emango die edukia igo aurretik berariazko aurkakotasuna adieraz dezaten. 163. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, sare sozialen zerbitzuetan eta antzeko zerbitzuetan ahaztua izateko eskubidea egikaritzeari dagokionez, ondoko baieztapenetatik zein da zuzena adingabea izan bitartean emandako datuak ezabatzeari buruz?. a) Zerbitzu-emailea datuak ezereztera behartuta dago bakarrik ukituak frogatzen badu informazioa zehaztugabea dela, ez dela egokia edo neurriz kanpokoa dela, hirugarrenek adinez nagusi direnean emandako datuei aplikagarri zaizkien haztapen- irizpideei jarraituz. b) Adingabea izan bitarteko edukien gaineko ezerezte-eskubidea automatikoki galtzen da, baldin eta ukituak, adinez nagusi denean, zerbitzu berean argitalpen berriak egiten baditu, horrekin ulertzen baita aurretiazko historia tazituki balidatzen dela. c) Ukituak berak edo hirugarren batek zerbitzuari adingabea zenean emandako datuei dagokienez egikaritzen denean eskubidea, zerbitzu-emaileak luzamenik gabe ezereztu beharko ditu datu horiek eskatze hutsarekin, beste zirkunstantziak gertatu beharrik gabe. d) Sare sozialen zerbitzu-emaileak salbuetsita daude adingabeen datuak ezerezteko betebeharretik, baldin eta frogatzen badute informazio hori soilik estatistika- helburuetarako erabiltzen dela. 164. Zein da 6/2020 Legearen xedea?. a) Espainiako ordenamendu juridikoa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendura egokitzea. b) Herritarren eskubide digitalak bermatzea, Konstituzioaren 18.4 artikuluan ezarritako aginduaren arabera. c) Konfiantzazko zerbitzu elektronikoei buruzko zenbait alderdi arautzea. d) Pertsona fisikoek datu pertsonalen babeserako duten oinarrizko eskubidea, Konstituzioaren 18.4 artikuluaren babespean. 165. Espainiatik kanpo ezarritako zein zerbitzu-emaileri aplikatzen zaie 6/2020 Legea?. a) Beste Estatu batean bizi diren edo egoitza duten eta Espainian jarduten duten zerbitzu-emaile guztiei, haien gainbegiratzea edozein dela ere. b) Beste Estatu batean bizi diren edo egoitza duten eta Espainian modu iraunkorrean ezarrita dauden zerbitzu-emaileei, baldin eta haien zerbitzuak EBko beste herrialde bateko agintaritza eskudunak gainbegiratzen ez baditu. b) Beste Estatu batean bizi diren edo egoitza duten eta Espainian modu iraunkorrean ezarrita dauden zerbitzu-emaileei, baldin eta haien zerbitzuak EBko beste herrialde bateko agintaritza eskudunak gainbegiratzen baditu. d) Espainian ezarritako konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaile publiko eta pribatuei. 166. 6/2020 Legearen arabera, zein balio eta eraginkortasun juridiko dute dokumentu elektronikoek?. a) Dokumentu elektroniko publiko, administratibo eta pribatuek beren izaerari dagokion balio eta eraginkortasun juridikoa dute, aplikatu behar zaizkien legeriaren arabera. b) Dokumentu elektroniko publiko eta administratiboek 2016/679 (EB) Erregelamenduak Espainiako ordenamendu juridikoan ematen dien balio eta eraginkortasun juridikoa dute. c) Dokumentu elektroniko publiko eta pribatuek kualifikatu gabeko kopiaren balioa eta eraginkortasun juridikoa dute, Erregelamenduaren 3. artikuluaren eta bigarren xedapenaren arabera. d) Dokumentu elektroniko publiko eta pribatuek 2016/679 (EB) Erregelamenduak Espainiako ordenamendu juridikoan ematen dien balio eta eraginkortasun juridikoa dute. 167. 6/2020 Legearen arabera, zein da ziurtagiri elektroniko kualifikatu baten gehieneko indarraldia?. a) 2 urte. b) 4 urte. c) 5 urte. d) 6 urte. 168. 6/2020 Legearen arabera, zer gertatzen da sinadura edo zigilua sortzeko datuen isilpekotasuna urratu edo arriskuan jartzen bada?. a) Datu horiek arriskuan jartzearen arduradunari isun bat jarriko zaiola. b) Ziurtagiri elektronikoa beste sinatzaile batekin berrituko dela. c) Ziurtagiri elektronikoaren titularraren nortasuna aldatuko dela. d) Ziurtagiri elektronikoa errebokatuko dela. 169. 6/2020 Legeari jarraituz, zer informazio sartu behar du zerbitzu elektronikoen konfiantzazko emaileak titularrari egiten dion jakinarazpenean ziurtagiri elektroniko bat errebokatu edo eteten duenean?. a) Bakarrik ziurtagiria ondorerik gabe geratuko den eguna, azalpen gehigarririk gabe. b) Ziurtagiria zein egunetan eta ordutan geratuko den ondorerik gabe, eta horretarako arrazoiak. c) Errebokazioari errekurtsoa jartzeko prozedura eta horretarako gehieneko epea. d) Errebokazioa edo etetea agindu duen agintaritza eskudunaren identitatea. 170. Pertsona fisikoei emandako sinadura elektronikoko ziurtagiri kualifikatuen kasuan, nola esleitzen da titularraren identitatea, 6/2020 Legean aurreikusitakoaren arabera?. a) Izen-abizenen bidez eta nortasun-agiri nazionalaren zenbakiaren, atzerritarren identifikazio-zenbakiaren edo identifikazio fiskaleko zenbakiaren bidez, edo modu argi eta garbian jasota dagoen izenorde baten bidez. b) Izen-abizenen bidez, posta-helbidea eta jaiotza-data barne, eta/edo izenorde baten bidez. c) Izendapenaren edo sozietate-izenaren bidez eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren bidez. d) Nortasun-agiri nazionalaren bidez, atzerritarren identifikazio-zenbakiaren edo identifikazio fiskaleko zenbakiaren bidez, edo sozietate-izendapenaren edo izenaren eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren bidez. 171. 6/2020 Legearen arabera, ziurtagiri kualifikatu baten eskatzaile baten identitatea egiaztatzeko ardura duten pertsonen aurrean, zein kasutan bazter daiteke fisikoki pertsonatzea?. a) Eskatzaileak nortasun-agiri nazionalaren kopia konpultsatua eta erantzukizunpeko adierazpena aurkezten dituenean. b) Eskatzaileak ziurtagiri kualifikatua igortzeko eskabidean egindako sinadura notario batek legitimatzen duenean. c) Eskatzaileak lehendik emaileak berak emandako indarreko beste ziurtagiri kualifikatu bat lortzen duenean. d) Ordezkari legal bat bere izenean bertaratzen denean, sail eskudunak konpultsatutako ziurtagiri kualifikatuarekin. 172. 6/2020 Legearen arabera, erabil al daiteke bideokonferentzia identifikazio-metodo gisa ziurtagiri kualifikatu bat eskatzeko eta, hala bada, zein baldintzarekin?. a) Ez, bideokonferentzia ez dago inoiz baimenduta, urrutiko identifikazioak ez baitu bermatzen ziurtagiri kualifikatuetarako eskatzen den fidagarritasuna. b) Bai, baina bakar-bakarrik eskatzailea atzerrian bizi denean, Espainiara etortzerik ez daukanean eta bizi den herrialdeko Espainiako enbaxadan egiten denean. c) Ez, soilik fisikoki pertsonatzea edo sinadura notarioak legitimatzea onartzen dira, urrutiko identifikazio-metodorik erabili ahal izan gabe. d) Bai, baldin eta, fidagarritasunari dagokionez, presentzia fisikoaren pareko segurtasuna ematen badu, adostasuna ebaluatzeko erakunde baten ebaluazioaren arabera, eta ministerio-agindu batek ezarritako baldintza teknikoak oinarri hartuta. 173. 6/2020 Legeari jarraituz, zer betebehar dute konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaileek ziurtagiri elektroniko batean izenorde bat jartzen dutenean?. a) Erabilitako izenordea agintaritza eskudunari jakinaraztea, erregistratzeko eta aldez aurretik balidatzeko. b) Izenordea emaileak berak emandako beste edozein ziurtagiriren izenordearekin ez datorrela bat bermatzea. c) Ziurtagiriaren titularraren benetako identitatea egiaztatzea eta hura egiaztatzen duen dokumentazioa gordetzea. d) Ezin da izenorderik erabili ziurtagiri elektroniko mota hauetan. 174. 6/2020 Legean aurreikusitakoaren arabera, zein da konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaile kualifikatuek egin behar duten erantzukizun zibileko aseguruaren gutxieneko zenbatekoa?. a) 1.000.000 euro, eta 250.000 euro gehituko dira ematen den zerbitzu kualifikatu gehigarri bakoitzeko. b) 1.500.000 euro, sektore publikoko zerbitzu-emaileentzat izan ezik, eta 500.000 euro gehituko dira zerbitzu kualifikatu gehigarri mota bakoitzeko. c) 1.500.000 euro edozein emailerentzat, eta 500.000 euro murriztu daitezke sektore pribatuan zerbitzu kualifikatu bakarra ematen bada. d) 2.000.000 euroko oinarrizko zenbatekoa, ematen diren zerbitzu kualifikatuen kopurua edozein dela ere. 175. 6/2020 Legearen arabera, zer arau-hauste mota egiten du zerbitzu-emaile batek bere produktu, sare eta informazio-sistemetan segurtasun-gorabeherak konpontzeko neurri nahikoak hartzen ez dituenean?. a) Arau-hauste oso larria, gertatu eta bost eguneko epean konpontzen ez bada. b) Arau-hauste larria, gertatu eta hogei eguneko epean konpontzen ez bada. c) Arau-hauste larria, gertatu eta hamar eguneko epean konpontzen ez bada. d) Arau-hauste arina, gertatu eta hamar eguneko epean konpontzen ez bada. 176. ITIL4 teknologiaren aldaketen kudeaketan, aldaketa batek honako hauek barne hartzen ditu: Informazio-sistema osatzen duten konfigurazio-elementu baten edo gehiagoren aldaketa... a) edo informazio-sistema honek emandako zerbitzu batena edo gehiagorena. b) baina ez informazio-sistema honek emandako zerbitzuena. c) baldin eta negozio-prozesu batean eragina badu. d) edo datu baten aldaketa. 177. ITIL 4 metodologian, aldaketa mota estandarrak: a) Ebaluazio osoa eta baimena eskatzen ditu aldaketa burutu aurretik. b) Aldez aurretik baimendutako aldaketei dagokie, eta aurrez zehaztutako prozedurei jarraituko zaie. c) Aurreikusitakoa baino erreakzio azkarragoa eskatzen du, enpresa-jardueraren gaineko eragina mugatzeko. d) Aldez aurretik baimendutako aldaketei dagokie, eta ebaluazio osoa egin beharko da. 178. ITIL 4 metodologian, aldaketen kudeatzailea(k)... Zein EZ da baieztapen zuzena?. a) ...aldaketen kudeaketaren praktikako aktore nagusia da. b) ...CABeko idazkari gisa jarduten du. c) ...hobe da enpresan ezezaguna den pertsona bat izatea. d) ...aldaketa bati EZ esateko aukera izan behar du. 179. ITIL 4 metodologiaren aldaketen kudeaketan, hauek dira CABeko (Change Advisory Board) kide iraunkorrak: a) Aldaketen kudeatzaile bat eta sail bakoitzeko ordezkari bat. b) Aldaketa-kudeatzaile bat, dagokion zerbitzuaren jabea eta erakundeko sailen arteko ordezkari bakar bat. c) Dagokion zerbitzuaren jabea, aditu teknikoak eta azpikontratistak. d) Aldaketa-kudeatzaile bat, dagokion zerbitzuaren jabea eta merkaturatze-kudeaketa praktikaren ordezkari bat. 180. ITIL 4 metodologian, gertakariak kudeatzeko praktikaren helburuak dira: a) Zerbitzua berrezartzea. b) Zerbitzua berrezartzea, inpaktua minimizatzea eta kausa aurkitzea. c) Zerbitzua berrezartzea eta inpaktua minimizatzea. d) Zerbitzua berrezartzea eta kausa aurkitzea. 181. ITIL 4 metodologian, gertakari bat kodetzeko lehentasuna zehaztu beharko da. Horretarako, honako hauek identifikatu beharko ditugu: a) Urgentzia eta larritasuna. b) Inpaktua eta urgentzia. c) Larritasuna eta inpaktua. d) Gertakari bat kodetzeko EZ da beharrezkoa lehentasuna zehaztea. 182. ITIL 4 metodologiako zerbitzu baten egoera normalaren (edo estandarraren) eta degradatuaren arteko aldeak hauek dira: a) Normalak asmatu zen bezala funtzionatzen du, eta degradatuak ez. b) Normalak zerbitzu-akordioaren (SLA) arabera funtzionatzen du, eta degradatuak ez. c) Normalak asmatu zen bezala funtzionatzen du, eta degradatuak kalitate-maila txikiagoarekin funtzionatzen du. d) Normalak zerbitzu-akordioaren (SLA) arabera funtzionatzen du, eta degradatuak, berriz, kalitate-maila txikiagoarekin. 183. ITIL 4 metodologiako praktika onenetan, bi eskalatze mota identifikatu dira: a) Eskalatze funtzionala eta eskalatze bertikala. b) Eskalatze bertikala eta eskalatze organikoa. c) Eskalatze organikoa eta eskalatze hierarkikoa. d) Eskalatze funtzionala eta eskalatze hierarkikoa. 184. ITIL 4 metodologian, aldaketak kudeatzeko praktikaren zereginen artean hauek aurkitzen ditugu: a) Aldaketak prozesatzeko erabiltzen diren prozedurak eta metodoak eraginkorrak direla ziurtatzea. b) Aldaketa batean konfigurazio-elementuetan egindako aldaketak dagokion datu- basean erregistratzen direla ziurtatzea. c) Egungo eta etorkizuneko aldaketa guztietan lan-plan oso bat mantentzea. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. 185. ITIL 4 metodologian: a) Gertakariak kudeatzeko praktikak gertakaria jazo ondoren aztertzen ditu egoeren kausak. b) Gertakariak kudeatzeko praktikak denbora errealean kudeatzen ditu egoerak. c) Arazoak kudeatzeko praktikak denbora errealean kudeatzen ditu egoerak. d) Aurrekoetako BAT ERE EZ da zuzena. 186. Zeregin hauetatik zein EZ dagokio arazoak kudeatzeko praktikari ITIL 4 metodologian: a) Arazo bihur daitezkeen gertakarietako egoerak aztertzea. b) Dagoeneko arazo gisa erregistratuta dauden egoerak detektatzea. c) Ezagunak diren erroreak baztertzea. d) Arazo bihurtu diren gertakari larriak kudeatzea. 187. ITIL 4 metodologian, erabiltzaileek beren eskaerak informatikara bidali eta izapidetzeko kanal pribilegiatu bat eskaintzea: a) Gertakariak kudeatzeko praktikaren helburua da. b) Gertakariek gora egin izana kudeatzearen helburua da. c) Rol-banaketaren helburua da. d) Zerbitzu-eskaerak kudeatzeko praktikaren helburua da. 188. ITIL 4 metodologian, zerbitzu-eskaerak kudeatzeko praktikaren helburuetako bat hau da: a) Erabiltzaileen kexak Informatika Zuzendaritzara igotzeko kanal bat eskaintzea. b) Zerbitzua hitzartutako epean berrezartzea. c) Gertakariaren inpaktua minimizatzea. d) Etengabeko hobekuntzarako aurrekontua esleitu eta bermatzea. 189. Zein da Segurtasunaren Eskema Nazionalaren (ENS) helburu nagusia?. a) Datu pertsonalen babesa sektore publikoan esklusiboki arautzea. b) Tratatutako informazioa eta emandako zerbitzuen babes egokia bermatzeko oinarrizko printzipioak eta gutxieneko baldintzak ezartzea. c) Administrazio digitalaren arloko Administrazio Prozedura Erkidearen Legea ordezkatzea. d) Europako administrazioen arteko elkarreragingarritasun-estandar teknikoak definitzea. 190. Sektore pribatuko zein entitateri aplika dakioke Segurtasunaren Eskema Nazionalaren (ENS) betekizuna?. a) Espainiako lurraldean jarduten duten entitate teknologiko guztiei. b) DBEOren arabera goi-mailako datuak tratatzen dituzten entitateei bakarrik. c) Beren eskumenak eta administrazio-ahalak gauzatzeko sektore publikoko erakundeei zerbitzuak ematen dizkietenei. d) Sektore pribatuko EZEIN entitateri ERE EZ zaio aplikatzen, ENS Administrazio Publikora bakarrik lotzen baita. 191. Adierazi hauetako zein EZ den Segurtasunaren Eskema Nazionalaren oinarrizko printzipio bat: a) Segurtasun integrala. b) Arriskuetan oinarritutako segurtasunaren kudeaketa. c) Auditoretza-zerbitzuak nahitaez kanporatzea. d) Etengabeko zaintza eta aldizkako birrebaluazioa. 192. Zein dira Segurtasunaren Eskema Nazionalaren segurtasun-politika onartzeko tresnak barnean hartu behar dituen eduki minimoak?. a) Segurtasun-rolak edo -funtzioak, eta haien betebeharren eta erantzukizunen definizioa. b) Erakundearen hardware-aktibo guztien inbentario osoa. c) Zibersegurtasunerako urteko aurrekontu xehatua. d) Erakundearen datuetara sarbidea duten erabiltzaile guztien zerrenda izenduna. 193. Segurtasunaren Eskema Nazionalean, zer dakar “Gutxieneko pribilegio”aren eskakizun minimoak?. a) Jarduera lantzeko, administratzeko eta erregistratzeko funtzioak lehenetsita daudenak izatea, ordutegi-murrizketarik eta baimendutako sarbide-punturik gabe. b) Sistemaren administratzaile-kopurua sail bakoitzeko bakar batera murriztea. c) Sistemaren konfigurazioan zuzendaritza-maila duten langileak bakarrik sartzea. d) Sistemek erakundearen helburuak lortzeko ezinbestekoa den funtzionaltasuna ematea. 194. Segurtasunaren Eskema Nazionalean ezarritako gutxieneko baldintzak betetzeko, dagokion aplikazio-eremuko erakundeek dagozkion segurtasun-neurriak eta - errefortzuak hartuko dituzte. Zein dokumentutan formalizatu behar da sistema baterako hautatutako segurtasun-neurrien zerrenda?. a) Segurtasunaren Estatuko Txosten Nazionalean (INES). b) Informazio-sistemaren erabiltzailearen eskuliburuan. c) Kontratuaren preskripzio teknikoen agirian. d) Aplikagarritasun-adierazpenean. 195. Segurtasunaren Eskema Nazionalean, zer maiztasun minimorekin egin behar da segurtasunaren ohiko auditoria erregular bat?. a) Gutxienez bi urtean behin. b) Urtero. c) Lau urtean behin, karguak berritzearekin batera. d) Segurtasun-gertakari larri bat detektatzen denean bakarrik. 196. Informazio-sistema eskudunek prozesu bat beteko dute Segurtasunaren Eskema Nazionalarekin bat datozen zehazteko. Arlo horretan, zer behar du oinarrizko kategoriako sistema batek?. a) Zentro Kriptologiko Nazionalak zuzenean emandako aldeko txostena. b) Adostasuna adierazteko autoebaluazio bat baino ez. c) Egiaztatutako erakunde baten nahitaezko ziurtapen-auditoria. d) EZ DA BEHAR adostasuna zehazteko prozedurarik. 197. Segurtasunaren Eskema Nazionalean, nor da "betetze-profil espezifikoak" baliozkotu eta argitaratzeko organo eskuduna?. a) Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa (AEPD). b) Kriptologia Zentro Nazionala (CCN). c) Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioa. d) Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritza. 198. Segurtasunaren Eskema Nazionalean, informazioaren segurtasunari eragingo liokeen gertakari batek erakundean izango lukeen eragina zehazteko, segurtasunaren zer dimentsio hartuko dira kontuan?. a) Konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna soilik. b) Berrezarpen-kostua, berreskuratze-denbora, kaltetutako hardwarea eta kaltetutako softwarea. c) Eskuragarritasuna, benetakotasuna, integritatea, konfidentzialtasuna eta trazabilitatea. d) Berrezarpen-kostua eta berreskuratze-denbora bakarrik. 199. Segurtasunaren Eskema Nazionalaren arabera, zein taldetan egituratzen dira segurtasun-neurriak?. a) Antolaketa-esparrua, eragiketa-esparrua eta babes-neurriak. b) Fisikoak, Logikoak eta Antolaketakoak. c) Prebentzioa, detekzioa eta erantzuna. d) Oinarrizkoak, ertainak eta altuak. 200. Segurtasunaren Eskema Nazionalaren arabera, zer ahalmen du CCN-CERTek gertakariak ebazteko euskarri eta koordinazio funtzioak betetzeko?. a) Zehapen ekonomikoa ezar diezaieke segurtasun-neurri prebentiboak aplikatu ez dituzten erakundeei. b) Gertakaria ebatzi arte, ukitutako erakundeko teknikariak ordezteko ahalmena du. c) Txostenak, auditoretza-erregistroak, eragindako sistemen konfigurazioak eta ikerketarako beharrezkoa den beste edozein informazio edo euskarri bil ditzake. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. |




