INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA osakidetza OPE 2026 51/100
|
|
Título del Test:
![]() INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA osakidetza OPE 2026 51/100 Descripción: OPE 23 24 25 OSAKIDETZA (ESPECIFICO) |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
51. Zein ezaugarri konbinaziok deskribatzen du LoRaWAN modu egokian?. a) 1 GHz-tik beherako maiztasunak erabiltzen ditu, 20 km-rainoko distantziak ahalbidetzen ditu eta energia-kontsumo txikira bideratuta dago. b) 2,4 GHz-etik gorako maiztasunetan funtzionatzen du, Mbps-eko abiadura handiak eskaintzen ditu eta distantzia laburreko komunikazioetara bideratuta dago. c) Hiriguneetan soilik funtzionatzen du, gehienez 2 km-ko eremua du eta energia- kontsumo handia du. d) Jabetzako lizentzia bat behar du eta WiFi-arekin alderagarriak diren abiadurak eskaintzen ditu. 52. Aukera hauetako zein EZ dagokio NFC eta RFID teknologiek bete ohi duten behar bati?. a) Garraio publikoan txartelarekin aurrez ordaintzeko sistemak. b) Sarbide-kontrola identifikazio-txartelen bidez. c) Logistika eta garraioa. d) Distantzia luzeko komunikazioetarako eremu zabaleko sareak. 53. Demagun lorategi baten zelaiaren ureztatze automatikoa, zein da IoT sistema baten funtzionamendu-fluxuaren sekuentzia zuzena?. a) Eragingailuak datuak aztertzen ditu → sentsoreak ekintza erabakitzen du → sistema zentralak agindua exekutatzen du. b) Eragingailuak hezetasuna neurtzen du → sentsoreak ekintza exekutatzen du → sistema zentralak datuak biltegiratzen ditu. c) Eguraldia iragartzeko sistemak eragingailua gaitzen du hezetasuna neur dezan. d) Sentsoreak hezetasuna neurtzen du → datuak kontrol-sistema batera bidaltzen dira → eragingailua aktibatzen da beharrezkoa bada. 54. Zein dira softwarea garatzeko prozesuaren faseak?. a) Analisia, diseinua, kodetzea, integrazioa eta mantentze-lanak. b) Analisia, diseinua, kodetzea, probak eta mantentze-lanak. c) Analisia, kodetzea, integrazioa eta mantentze-lanak. d) Diseinua, kodetzea, integrazioa, probak eta mantentze-lanak. 55. Zertan datza analisi-fasea softwarearen bizi-zikloan?. a) Fase honetan, sistemak funtzionatzeko beharrezkoak diren elementuak jasotzen dituen diseinu bat egiten da. b) Fase honetan, etorkizuneko sistemaren erabiltzaileek dituzten beharrak aztertzen dira, behar horiek sistema horren funtzionamenduaren bidez ase behar baitira. c) Fase hau ez da garapen-zikloaren parte, nahiz eta gainerako faseetan eragina izan. d) Fase honek baliabideak optimizatzea ahalbidetzen du haren ekoizpenean zehar. 56. Zenbat dokumentutan deskribatzen dira softwarearen bizi-zikloaren fase bakoitzean egindako lanak?. a) 5 dokumentutan: softwarearen eskakizunak, softwarearen diseinua, iturburu-kodea, proben dokumentua eta aldaketen dokumentua. b) 3 dokumentutan: softwarearen eskakizunak, softwarearen diseinua, aldaketen dokumentua. c) 5 dokumentutan: softwarearen eskakizunak, softwarearen diseinua, iturburu-kodea, software-sistema eta aldaketen dokumentua. d) 3 dokumentutan: softwarearen eskakizunak, proben dokumentua, aldaketen dokumentua. 57. Zertan datza softwarearen V bizitza-zikloa?. a) Deskribatu diren softwarearen produkzioaren faseen sekuentziazioan oinarritzen da. b) Eredu teilakatuaren antzeko fase-sekuentzia batean oinarritzen da, baina garrantzi berezia ematen zaio garapenean aurrera egin ahala sistemaren atal desberdinen gainean pixkanaka ateratzen den ikuspegi hierarkizatuari. c) Garapen linealean oinarritzen da, eta fase bakoitzak iraupen mugatua du. d) Erabiltzailearen premietarako irtenbide partzial batzuk esperimentalki probatzeko aukera ematen duen sistema osagarri batean oinarritzen da. 58. Eredu teilakatuko bizi-zikloan, kodetze fasearen berrikuspena zeren gainean egiten da?. a) Analisi-dokumentua. b) Diseinu-dokumentua. c) Iturburu-kodea. d) Ustiapen-sistema. 59. Zein elementu bereizgarri ditu espiral-ereduak beste bizitza-ziklo ereduekin alderatuta?. a) Bitarteko analisia. b) Proba-analisia. c) Arrisku-analisia. d) Hasierako analisia. 60. Becken arabera, zein lau baliotan oinarritzen da Muturreko Programazioa (XP)?. a) Sinpletasuna, Komunikazioa, Atzeraelikadura eta Ausardia. b) Plangintza, Komunikazioa, Analisia eta Ebaluazioa. c) Azkartasuna, Analisia, Komunikazioa eta Atzeraelikadura. d) Analisia, Kodifikazioa, Komunikazioa eta Atzeraelikadura. 61. Zein alderdi hartu behar ditu kontuan softwarearen Kalitatea bermatzeko planak?. a) Pertsona-taldeak antolatzea eta garapenaren zuzendaritza eta jarraipena egitea. b) Jarraitu beharreko bizitza-zikloaren eredua, bere fase eta jarduera guztien xehetasunarekin. c) Garapenean zehar egingo diren berrikuspenak eta auditoretzak, jarduerak eta dokumentuak zuzenak eta onargarriak direla bermatzeko. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. 62. Zertan datza aldaketen kontrola?. a) Konfigurazio-elementu bakoitzaren jarraikako bertsioak modu antolatuan biltegiratzean datza. b) Softwarearen konfigurazio desberdinak elkarren artean bateragarriak diren elementuekin osatzen direla eta multzo koherentea osatzen dutela bermatzean datza. c) Konfigurazioaren bertsio desberdinei dagozkien erregistro-fitxategiak (.log) modu antolatuan diseinatu eta biltegiratzean datza. d) Aurrekoetako BAT ERE EZ da zuzena. 63. Zein EZ da softwarearen garapenerako arau estandarra?. a) DoD. b) ESA. c) ISO. d) IDEE. 64. Softwarearen bizitza-zikloko prozesuei buruzko ISO 12207 [ISO, IEC, 2017] estandarraren arabera, honako hau ezartzen da: a) Softwarearen mantentze-lana zera da, software-produktu bat aldatzea entregatua izan ondoren. b) Mantentze-lanen prozesuaren helburua zera da, sistemak zerbitzu bat emateko duen gaitasuna kontserbatzea. c) Mantentze-lanen fasearen helburua zera da, akatsen zuzenketari lotutako aldaketak egitea, softwarearen inguruneak eboluzionatzen duen heinean beharrezkoak diren egokitzapenak egitea, eta bezeroaren eskakizun aldakorrek eragindako hobekuntzen ondoriozko aldaketak egitea. d) Softwarearen lau mantentze-lan mota daude: zuzentzailea, egokitzailea, perfektiboa eta prebentiboa. 65. Zertan datza mantentze-lan perfektiboa?. a) Mantentze-lan perfektiboak espezifikazioan egindako aldaketak barne hartzen ditu, normalean software-produktu baten eskakizunetan izandako aldaketen ondorioz. b) Mantentze-lan perfektiboa softwarea aldatzean datza, haren propietateak hobetzeko. c) Mantentze-lan perfektiboa programa bat aldatzean datza, inguruneko aldaketen ondorioz. d) Mantentze-lan perfektiboa programen balizko akatsak lokalizatu eta ezabatzean datza. 66. Zein bi motatakoak izan daitezke mantentze-lan egokitzaileak aipatzen dituen ingurune-aldaketak?. a) Datuen ingurunea eta programazioaren ingurunea. b) Prozesuen ingurunea eta sistema eragilearen ingurunea. c) Hardware ingurunea eta software ingurunea. d) Datuen ingurunea eta prozesuen ingurunea. 67. Softwarearen mantentze‑lanen kostuari dagokionez, baieztapen hauetatik zein da zuzena?. a) Mantentze-lana softwarearen bizi‑zikloko faserik garestiena da. b) Akats bat detektatzea eta zuzentzea merkeagoa da hasierako faseetan amaierako faseetan baino. c) Mantentze‑lanek garapenaren kostua halako bi (edo gehiago) izan dezakete. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. 68. Softwarearen mantentze-lanei buruzko Lehmanen legeen arabera, aldaketaren jarraitutasunari buruzko legeak hau ezartzen du: a) Programa bat idatzi bezain pronto, zaharkituta geratzen da. b) Programa batean aldaketak egiterakoan, haren egitura gero eta konplexuagoa bihurtzen da. c) Programa baten eboluzioa auto‑erregulatutako prozesua da. d) Programa baten bizitza-ziklo osoan zehar, programaren garapenaren lan‑karga konstantea da. 69. Ondoko hauetatik zein dira softwarearen mantentze‑lanetan erabiltzen diren metodoak?. a) Atzeranzko ingeniaritza. b) Modernizazioa. c) Berregituratzea. d) Aurreko guztiak zuzenak dira. 70. ISO/IEC 12207 arauaren arabera, zein dira softwarearen bizi-zikloko prozesuak biltzen dituzten jarduera nagusiak?. a) Software-prozesuak, hardware-prozesuak eta lankidetza-prozesuak. b) Lankidetza-prozesuak, antolamendu-prozesuak eta kudeaketa teknikoko prozesuak. c) Akordio-prozesuak, proiektuaren antolaketa-prozesuak, kudeaketa teknikoko prozesuak eta prozesu teknikoak. d) Aurrekoetako BAT ERE EZ da zuzena. 71. Zein da eskuratze-prozesuaren helburua?. a) Produktua edo zerbitzua eroslearen baldintzen arabera eskuratzea. b) Erosleari adostutako baldintzak betetzen dituen produktu edo zerbitzu bat hornitzea. c) Proiektuen azpiegitura eta zerbitzuak hornitzea. d) a) eta b) zuzenak dira. 72. Zeregin hauetako zein dagokio ISO/IEC 14764 arauak proposatzen duen mantentze-lanen egituraren prozesuaren inplementazio-faseari?. a) Mantentze-lanen prozesuko jarduerak eta zereginak zuzentzeko planak eta prozedurak garatu, dokumentatu eta gauzatzea. b) Erabiltzaileen arazoei eta aldaketa-eskaerei buruzko txostenak jasotzeko, biltegiratzeko eta kontrolatzeko prozedura definitzea, eta horiei atzeraelikadura ematea. c) Konfigurazioa kudeatzeko prozesuarekin interfaze bat inplementatzea edo ezartzea, dagoen sistemaren aldaketak kudeatzeko. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. 73. Zeregin hauetatik zein dago proiektuak planifikatzeko prozesuan?. a) Aukerak identifikatzeko marko analitiko eta egituratu bat eskaintzea. b) Plan errealista eta eraginkorrak sortu eta koordinatzea. c) Arriskuak etengabe monitorizatzea. d) Sistemaren elementuak eta konfigurazioak kontrolatzea. 74. Zer jarduera arduratzen da software-sistema bere bizi-ziklo osoan jasateko beharrezko baliabideak lortzeaz?. a) Mantentze‑lanen prestaketa. b) Mantentze‑lanen exekuzioa. c) Euskarri logistikoa. d) Mantentze‑lanen emaitzen kudeaketa. 75. Noiz egiten da software baten migrazioa?. a) Softwarea bere bizitza erabilgarriaren amaierara iritsi denean. b) Sistema ingurune berri batean (hardware, sistema eragilea, plataforma edo azpiegitura…) funtzionatzeko egokitu behar denean. c) Softwarea erretiratu behar den ala ez erabakitzeko aztertu behar denean. d) Aurrekoetako BAT ERE EZ da zuzena. 76. Windows 11n, Microsoft Edgeren zein ezaugarrik blokeatzen ditu gune maltzurrak?. a) InPrivate nabigazioa. b) Microsoft Defender SmartScreen iragazkia. c) Windows Defender Credential Guard. d) Windows Defender firewall. 77. Windows 11rako eskala handiko migrazio-egoera batean, erabiltzaile-profila gorde nahi bada, zer tresna gomendatzen du Microsoftek?. a) Windows Configuration Designer, hornikuntzan zehar erabiltzaile-profilak esportatzeko eta inportatzeko. b) User State Migration Tool (USMT), Windows Assessment and Deployment Kit tresnaren barnean dagoena. c) Windows Deployment Services (WDS) profilak automatikoki transferitzeko abio- irudi pertsonalizatuak erabiliz. d) Microsoft Deployment Toolkit (MDT), profilak migratzeko in-place eguneratze- ataza bat erabiliz. 78. Windows 11n, zer izen du erabiltzaileak pasahitz bakarra sartzen duen autentikazio-motak?. a) Autentifikazio gogorra. b) SSO autentifikazioa. c) Autentifikazio sinplea. d) Autentifikazio biometrikoa. 79. Windows 11n, irudi-pasahitza honetan oinarritzen da: a) PIN zenbakien sekuentzia bat. b) Irudi baten gaineko keinuak (zirkuluak, lerroak, puntuak). c) Aurpegiaren derrigorrezko errekonozimendua. d) USB bidez konektatutako txartel adimenduna. 80. Windows 11n, WDSren zein ezaugarrik ahalbidetzen du aldi berean ekipamendu ugari instalatzea?. a) Difusio anitza. b) PXE aktibatzea. c) Arretarik gabeko instalazioa. d) Hasierako irudiak. 81. Windows 11n, zein tresnak orokortzen du erreferentziazko instalazio bat, ekipoaren datu espezifikoak ezabatuz?. a) DISM. b) Sysprep. c) DiskPart. d) BCDBoot. 82. Zer ahalbidetzen du Windows 11ko aplikazioen SideLoadingak?. a) Denda ofizialeko appak instalatzea. b) Enpresa-kontuak sortzea. c) Driverren eguneratzeak kudeatzea. d) Ziurtagiririk gabeko proba-aplikazioak instalatzea. 83. Windows 11n, zein da Cortana-ren berrantolaketaren ondorio nagusia, Microsoft 365-eko produktibitate-zerbitzuetara bideratu ondoren?. a) Hainbat funtzio galtzen ditu, hala nola konektatutako gailuen kudeaketa eta musikaren erreprodukzioa. b) Funtzionalitate domotikoak irabazten ditu. c) Hizkuntzen itzulpena egiten du bakarrik. d) Enterprise lizentzia behar da edozein erabileratarako. 84. Windows 11n, zein tresnak kudeatzen du kontrolagailuen biltegi zentrala?. a) Gailuen administratzaileak. b) Kontrolagailuen biltegi zentralak. c) DISM. d) PnPUtil. 85. Windows 11n, zein komando-lerroko tresnak ematen du aukera, disko fisiko edo birtualetan partizioak eta bolumenak sortu, ezabatu eta administratzeko?. a) DiskPart. b) Deployment Image Servicing and Management. c) PnPUtil. d) Netsh. 86. Windows 11n, zein teknologiak ematen du sare lokaletan edukia partekatzeko aukera banda-zabalera saturatu gabe?. a) BranchCache. b) DirectAccess. c) RemoteFX. d) Wi-Fi Direct Printing. 87. Zein tresna-multzok ematen du Windows 11n zerbitzariak administratzeko aukera?. a) Microsoft Management Console (MMC). b) Windows PowerShell. c) RSAT administrazio-tresnak. d) ServerScope. 88. Windows 11n, zein tresnak kontrolatzen du arauetan oinarritutako aplikazioen exekuzioa?. a) Windows Defender SmartScreen. b) AppLocker. c) Device Guard. d) Credential Guard. 89. Windows Server 2022an, aukera hauetako zein EZ da Active Directory-ren FSMO rol bat?. a) Schema Master. b) RID Master. c) PDC Emulator Master. d) Network Domain Controller. 90. Windows Server 2022 duen ingurune batean, zer adierazten du eremuak (scope) DHCP zerbitzari batean?. a) Zerbitzariak esleitu dezakeen IP helbide-tarte bat. b) Helbideak emateko denbora. c) Zerbitzaria konfiguratzeko aukerak. d) Helbide-bazterketen zerrenda. 91. Windows Server 2022 duen ingurune batean, zer da erreserba bat DHCP zerbitzari batean?. a) Eremutik (scope) kanpo utzitako helbide-tarte bat. b) Domeinuaren erabiltzaile batentzako aukera espezifikoen konfigurazio bat. c) IP helbide espezifiko bat, gailu bati bere MACaren arabera etengabe esleitua. d) Helbideak emateko luzatutako denbora. 92. Windows Server 2022 duen ingurune batean eta Active Directoryn oinarritutako domeinu batean, zein talde motak ematen du basoko edozein domeinutako kideak sartzeko eta baso bereko edozein domeinutan baimenak esleitzeko aukera?. a) Global Group (Talde Globala). b) Local Domain Group (Domeinuko Tokiko Taldea). c) Universal Group (Talde Unibertsala). d) Local Group (Tokiko Taldea). 93. Windows Server 2022an, zein osagai arduratzen da bezero-ekipoaren eta domeinu kontrolagailuaren artean kanal segurua (secure channel) mantentzeaz?. a) Kerberos zerbitzua. b) Netlogon zerbitzua. c) DNS zerbitzua. d) Active Directory zerbitzua. 94. Windows Server 2022an, Active Directory domeinu batean, erabiltzaile bat “Pediatria” izeneko Antolakuntza Unitate (OU) batekoa da. Talde Direktiba (GPO) hauek daude: ● Guneari lotutako GPO bat, pantailaren atzeko planoa urdinez konfiguratzen duena. ● Domeinuari lotutako GPO bat, pantailaren atzeko planoa berdez konfiguratzen duena. ● “Pediatria” OU-ri lotutako GPO bat, pantailaren atzeko planoa gorriz konfiguratzen duena. Ez dago herentzia blokeaturik ez eta “Enforced” aktibaturik GPO ezeinetan. Zein izango da erabiltzaileak jasoko duen pantailaren atzeko planoaren kolorea? v. a) Erabiltzailea autentifikatzen duen domeinu-kontrolatzailearen araberakoa da. b) Urdina. c) Berdea. d) Gorria. 95. Windows Server 2022an, zer funtzio du PDC Emulator rolak Active Directoryn?. a) Active Directoryren eskema administratzea. b) Domeinuaren ordua denbora-zerbitzari batekin sinkronizatzea. c) Identifikatzaile erlatiboak (RID) esleitzea. d) Domeinuen arteko erreferentziak mantentzea. 96. Windows Server 2022an, Active Directoryn, zein da Katalogo Globalaren funtzio nagusia?. a) Domeinuko objektu guztien segurtasun-kopiak biltegiratzea. b) Basoko objektu guztiei buruzko informazio partziala izatea, bilaketa azkarrak egiteko. c) Domeinuen arteko konfiantza-harremanak kudeatzea. d) Objektu guztiak domeinu-kontrolatzaileen artean erabat erreplikatzea. 97. Windows Server 2022ren segurtasun-ereduan, ondorengo baieztapenetatik zeinek deskribatzen du zuzen erabiltzaile baten sarbide-tokenaren eta baliabide baten DACLaren arteko erlazioa?. a) DACL erabiltzailearen sarbide-tokenaren barruan biltegiratzen da, eta saioa hasten den unean sortzen da. b) Sarbide-tokenak erabiltzailearen SIDak eta bere taldeak ditu, eta DACLan daudenekin alderatzen dira baliabide batera sartu nahi denean. c) Sarbide-tokena autentifikaziorako baino ez da erabiltzen, eta DACLak, berriz, auditorian baino ez du esku hartzen. d) DACLak zehazten du zein talde agertuko diren sarbide-tokenean saioaren hasieran. 98. Windows Server 2022 domeinu batean, administratzaile batek .admx eta .adml fitxategi berriak kopiatzen ditu taldeko direktiben biltegi nagusira (Central Store). Ondorengo baieztapenetatik, zeinek deskribatzen du zuzen fitxategi horien funtzioa eta beraien arteko aldea?. a) .admx fitxategiek hizkuntza-konfigurazioa dute, eta .adml fitxategiek sistemari aplika dakizkiokeen politikak definitzen dituzte. b) .admx fitxategiek administrazio-txantiloien egitura eta konfigurazioa definitzen dute; .adml fitxategiek, berriz, hizkuntza-baliabide espezifikoak dituzte. c) Bi fitxategiak berdin-berdinak dira, baina bat ekipoetarako erabiltzen da, eta bestea erabiltzaileentzako. d) .adml fitxategiak domeinua 2022 funtzio-mailan dagoenean bakarrik erabiltzen dira. 99. Windows Server 2022ko domeinu batean, aurrez zehaztutako GPOak daude: Default Domain Policy eta Default Domain Controllers Policy. Baieztapen hauetako zeinek deskribatzen du modu egokian haien arteko alde nagusia?. a) Default Domain Policy domeinu-kontrolatzaileei soilik aplikatzen zaie, eta Default Domain Controllers Policy, berriz, domeinuko erabiltzaile eta ekipo guztiei. b) Default Domain Controllers Policy gune mailan aplikatzen da, eta Default Domain Policy, berriz, OU espezifikoei bakarrik aplikatzen zaie. c) Default Domain Policy domeinuko objektu guztiei aplikatzen zaie, eta, oro har, pasahitz-direktibak eta kontu-blokeoa konfiguratzen ditu; Default Domain Controllers Policy, berriz, domeinu-kontrolatzaileei bakarrik aplikatzen zaie, eta auditoretza-direktibak eta saio-hasierakoak konfiguratu ohi ditu. v. d) Bi politikak berdin-berdinak dira, eta modu erredundantean aplikatzen zaizkie domeinuko objektu guztiei. 100. Windows Server 2022an, RAID konfiguratzean, RAID 5en zein ezaugarri nagusik bermatzen du akatsekiko tolerantzia?. a) Datu guztiak beste disko batean bikoizten ditu, eta gehienez ere bi diskoren akatsak onartzen ditu. b) 2 disko baino ez ditu behar, eta irakurketaren pareko idazketa-errendimendua mantentzen du. c) Gaitasuna handitzen du akatsekiko tolerantziarik gabe, RAID 0rekin gertatzen den bezala. d) Diskoen artean datuak eta paritatea banatzen ditu, eta, horri esker, sistemak martxan jarrai dezake disko batek huts egin arren ere. |




