IX MODULOA: POLIZIA ETA IKERKETA KRIMINALA
|
|
Título del Test:
![]() IX MODULOA: POLIZIA ETA IKERKETA KRIMINALA Descripción: ix moduloa |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
Zein kasu da lesioen delitu arina?. a) Beste bati nagusia ez den gorputz-adar baten galera edo gauzaeza eragitea. b) Beste bati larria ez den itxuragabetasuna eragitea. c) Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, beste bati lesioa eragiten badio, gorputz-osotasunean, osasun fisikoan edo buru-osasunean kalte eginez, baldin eta lesio horrek, objektiboki sendatzeko, medikuntza sendabidea edo sendabide kirurgikoa behar badu. d) Beste bati lesioa eragitea, lehenengo mediku-arreta baino behar ez duena. Merkataritza-establezimendu batean, 150 € balio duen jantzi bat ebastea, jantzi horretan jarritako alarma dispositiboa erabilezin bihurtuz, honela kontsideratzen da: a) Gauzetan indarra erabilita egindako lapurreta, alarma- edo zaintza-gailu espezifikoak erabilezin bihurtzeagatik. b) Ebasketa delitu arina larriagotua. c) Ebasketa delitu larriagotua. d) Gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta delitua, segurtasun gailuak hausteagatik. Aukeratu erantzun ZUZENA. Hiritar batek agintaritzaren agente batek emandako agindua desobeditzea: a) Arau-hauste administratiboa da, desobedientziaren larritasuna edo arintasuna kontuan hartu gabe. b) Delitua da baldin eta agentea bere funtzioak betetzen ari bada. c) Desobedientziaren larritasun edo arintasunaren arabera, delitua edo arau-hauste administratiboa izan daiteke. d) Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoan oso arau-hauste larritzat hartzen da. Aukeratu erantzun OKERRA. a) Delitu den kalte bat egiteko mehatxuak baldintzatuak edo baldintzatu gabeak izan daitezke. b) Delitu ez den kalte bat egiteko mehatxuak baldintzatuak edo baldintzatu gabeak izan daitezke. c) Pertsona batek bere auzokideari egindako mehatxu arinak laidotutako pertsonaren salaketa behar du jazarria izan dadin. d) Pertsona batek bere auzokideari egindako mehatxu arina delitu arintzat hartzen da. Bere funtzioak betetzen ari den agintaritzaren agente bati, larderia larria edo indarkeria erabiliz, erresistentzia larria eginez aurka egiten diotenek honako delitua burutzen dute: a) Erresistentzia (jarkitze) delitua. b) Atentatu delitua. c) Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren kontrako arau-haustea, eta lesio delitu bat lesiorik eragiten badu. d) Erresistentzia delitua eta Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren arau-haustea. Droga toxikoei, sorgorgarriei edo substantzia psikotropikoei dagokienez, arau-hauste penaltzat hartzen da: a) Aipatutako substantziak zilegi ez den moduan edukitzea norberaren kontsumorako leku, bide, establezimendu edo garraio publikoetan. b) Substantzia horien kontsumoa bultzatzeko eta laguntzeko edo substantzia horiek eskura jartzeko egitateak burutzea. c) Substantzia horiek zilegi ez den moduan landatzeko eta hazteko egitateak burutzea jendeak ikus ditzakeen lekuetan. d) Norberak kontsumitzea substantzia horiek jendeari irekitako lekuetan. Desordena publikoen delitua taldeko jardueren bidez edo taldeak babestutako bakarkako jardueren bidez bake publikoa asaldatzean datza (ZKren 557. art.), eta honakoa behar du: a) Taldeko kideen artean nolabaiteko egitura asoziatiboa existitzea aldez aurretik. b) Bake publikoa asaldatzea pertsonen edo gauzen gaineko indarkeria egintzak eginez edo beste batzuei indarkeria egintza horiek egiteko mehatxu eginez. c) Pertsona edo gauzen kontrako lesio zehatzak eragitea. d) Indarkeria-egintza potentzialki arriskutsua izatea pertsonen bizitzarako edo lesio larriak sortu ahal izatea. Adierazi zein inguruabarrek ez du giza hilketaren delitua astuntzen: a) Biktima 16 urtetik beherakoa denean edo, adina, gaixotasuna edo desgaitasunagatik, pertsona bereziki ahula denean. b) Egileak biktimaren sexu-askatasunaren aurkako delitu bat gauzatu ondoren egindako egitatea denean. c) Giza hilketaren delitua beste delitu bat egitea errazteko edo hura argitzea saihesteko egiten denean. d) Talde edo erakunde kriminal baten partaide batek egindako delitua denean. Profesional batek, hartarako betebeharra izanik, osasun laguntza emateari uko egiten badio, eta, horren ondorioz, pertsona baten osasuna arrisku larrian jartzen badu, honako delitua egiten du: a) Laguntza ukatzearen delitua. b) Sorospen betebeharra ez betetzearen delitua. c) Laguntza ukatzearen delitua, baldin eta lesioak eragiten baditu. d) Ez dago deliturik baldin eta heriotza eragiten ez badu. Koldok emakume bati bultza egin dio poltsa osteko, eta lesioak eragin dizkio. Zein da Koldoren erantzukizun penala?. a) Tira eginez egindako ebasketa-delitua. b) Gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta-delitua eta lesioen delitua. c) Ebasketa-delitua eta lesioen delitua. d) Pertsonen aurkako indarkeria erabiliz egindako lapurreta-delitua eta lesioen delitua. Aukeratu erantzun OKERRA: a) Eskola jazarpeneko delituan, osotasun moralaren aurkako atentatuak larria izan behar du. b) Tortura delitua jazartzeko ez da beharrezkoa laidotutako personaren edo haren legezko ordezkariaren salaketa. c) Etxebizitza jazarpeneko delituan ezinbestekoa da pertsonen gaineko indarkeria. d)Jazarpen moraleko jokaerak tortura delituen eta osotasun moralaren kontrako beste delitu batzuen barruan kokatzen dira Zigor Kodearen barruan. Miguel M.A.k, Vitoria-Gasteizko tranbiaren geltokian, 500 metro kobrezko hari ebatsi zituen. Begi bistan zegoen hari hori aliketa batzuekin moztu zuen eta inguruko tailer batean saltzera zihoala harrapatu zuten. Aukeratu zein arau-hauste penalen aurrean gauden: a) Lapurreta delitua. b) Ebasketa delitua. c) Desordena publikoen delitua. d) Zerbitzu publiko bat asaldatzearen delitua. M.L.k ez du betetzen bere emaztearengana hurbiltzea debekatzen dion kautelazko neurria. Zein erantzukizun leporatu ahal zaio?. a) Ordena publikoaren kontrako delitua. b) Desobedientzia delitua. c) Justizia Administrazioaren kontrako delitua. d) Aurretik aipatutako bat ere ez. Adierazi erantzun OKERRA. Agiri publiko edo ofizialean faltsutze-delitua egiten du... a) Agiri baten funtsezko elementu edo ezaugarriren bat aldatzen duen partikularrak. b) Agiri baten simulazioa oso-osoan edo zati batean egiten duen partikularrak, baldin eta simulazio egite horrek agiria egiazkoa dela sinetsarazten badu. c) Garrantzitsuak edo funtsezkoak diren egitateen berri ematean egia esaten ez duen partikularrak. d) Egintza batean parte hartu ez duenaren partaidetza emantzat jotzen duen partikularrak. Adierazi erantzun OKERRA. Hurrengoetatik zein da lapurreta-delitua?. a) Ate bat haustea bulego baten barruan dagoen ordenagailua osteko. b) Bitxi-denda bateko erakusleihoa apurtzea barruan dauden objektuak osteko. c) Ondasun higikorra hartzea h o r r e n jabearen borondaterik gabe, ostutako gauzan instalatutako alarma- edo segurtasun-gailuak deuseztatuta. d) Beste baten ondasun higikorraz jabetzea, hura dagoen lekura sartzeko alarma- edo zaintza-sistema bereziak deuseztatuz. Sorospen betebeharra ez betetzearen delitua: a) Subjektu aktiboa funzionarioa izatea eskatzen du. b) Larriagotua da biktima sorospena eman ez zuenak sortutako istripu batek eragin badu. c) Jokabide tipikotzat eskatzen du edozein motako laguntza behar duen pertsonari laguntzarik ez ematea. d) Zuhurtziagabekeriazko egitea onartzen du. Bere laguna den Ixoneren etxera joan da Manuel eta, lapurretan egin duela kontatu ondoren, eskatu dio lapurtutako efektuak egun pare batez gordetzeko; lagunak baietz esan dio. Zein erantzukizun leporatu ahal zaio Ixoneri?. a) Lapurreta delitu baten sopikuna da. b) Errezibitze delitu baten egilea da. c) Estaltze delitu baten egilea da. d) Ez du erantzukizun kriminalik, ez baitu parte hartu lapurretan eta ez baitu ezer jaso trukean. Manu L.C.k Vitoria-Gasteizko Florida kalean motordun ibilgailu bat ostu zuen sarraila bortxatuz. Hernanira bidaia bat egin ondoren, bertako polizia-etxeko atean utzi zuen ibilgailua. Zein delituren aurrean gaude?. a) Motordun ibilgailu baten ebasketa delitua. b) Motordun ibilgailu bat erabiltzeko lapurreta delitua. c) Motordun ibilgailu bat erabiltzeko ebasketa delitua. d) Motordun ibilgailu baten lapurreta delitua. Aukeratu erantzun ZUZENA: a) Agintaritzari errespetua galtzea delitu arina izango da. b) Agintaritzari errespetua galtzea Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoan jasotako arau-hauste administratiboa da. c) Agintaritzaren agenteei era larrian desobeditzea Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoan jasotako arau hauste administratiboa da. d) Agintaritzako agenteei errespetua galtzea delitu arina izango da. Hiritar bat Zumarragako Polizia Etxean agertu da eta bizikleta osta diotela salata du. Adierazi du zuhaitz batean giltzarrapoz lotuta utzi zuela, hurbileko merkataritza establezimendu batetik irten zenean jada ez zegoela han eta giltzarrapoa lurrean zegoela, apurtuta. Egitatea aztertu ondoren, egiaztatu da ez zela halakorik gertatu. Aukerata zein arau hauste penalen aurrean gauden: a) Akusazio faltsuaren delitua. b) Salaketa faltsuaren delitua. c) Delituaren itxura egitearen delitua. d) Norberaren eskubidea modu arbitrarioan egikaritzearen delitua. Gizakien salerosketa delitua: a) Indarkeria edo larderia erabilita burutu behar da derrigorrez. b) Ezinbestekoa du sexu-esplotazioa helburutzat izatea. c) Nagusitasun edo beharrizan egoera batez abusatuz burutu daiteke. d) Engainua erabilita burutu behar da derrigorrez. Kepak bere laguna den Joni ordenadore bat utzi zion hilabete batez. Epe hori bukatuta, Kepak ordenadorea itzultzeko eskatu dio lagunari, eta horrek esan dio ez dakiela ezer inongo ordenadoreri buruz eta berari ez ziola ezer utzi. Zein erantzukizun penalen aurrean gaude?. a) Maula delitua. b) Bidegabeko jabetze delitua. c) Ebasketa delitua. d) Maula delitua, konfiantza abusuz larriagotua. Aukeratu baieztapen ZUZENA: a) Bizilekua bortxatzearen delitu bat egiteko ezinbestekoa da indarkeria edo - larderia erabiltzea. b) Beharrezko baimenik gabe bizileku den higiezin bat okupatzea usurpazio delitua da. c) Beharrezko baimenik gabe bizileku ez den higiezin bat okupatzea usurpazio delitua da. d) Bizilekua bortxatzearen eta usurpatzearen delituan babestutako ondasun juridikoa ondare indibiduala da. Ondorengo delituen artean zeinek behar du ezinbesteko elementu bezala "pertsonen bizitza edo osotasun fisikorako arriskua"?. a) Kalte handien delitua. b) Sute delitua. c) Mehatxu delitua. d) Zerbitzu publikoa asaldatzea dakarren ordena publikoaren kontrako delitua. Peiok Mikelekin eztabaidatu eta ukabilkada bat jo dio begi batean, lehenengo mediku- arreta behar duen hematoma bat eragin diona. Nola pertsegi daiteke jokabide hau?. a) Mikelek salaketa bat aurkeztu behar du. b) Ofizioz pertsegi daiteke. c) Mikelek kereila bat baino ezin du aurkeztu. d) Deskribatutako jokabidea atipikoa da. Aukeratu baieztapen ZUZENA: a) Agintaritzaren agenteen kontrako jarkitze delitu arina existitzen da. b) Arrisku egoera faltsu bat adierazten duenari, polizia, asistentzia edo seguritate zerbitzuak mobilizatzea eragiten ez badu ere, ordena publikoaren kontrako delitu bat leporatu ahal zaio. c) Liskar nahaspilatsuaren delituak pertsonen bizia edo osotasuna arriskuan jartzen duten bitarteko edo tresnak erabiltzea eskatzen du. d) Desordena publikoaren delituek taldean jardutea eskatzen dute. Aukeratu erantzun ZUZENA: a) Kalumnia eta irain delitu bategatik salatua erantzukizun guztietatik salbuetsita geratuko da egotzitako egitatea frogatzen badu. b) Irainak beti dira delitu-egitate arinak. c) Kalumnia delituaren jokaera tipikoa pertsona bati delitua den egitatea faltsuki leporatzean datza. d) Aurreko erantzunetatik bat bera ere ez da zuzena. Pasa den astelehenean M.A. polizia-etxean bertaratu zen honakoa adierazteko: bere seme adingabearen kustodia duela, eta, hitzarmen judiziala betez (bikotearengandik bananduta dago), seme adingabe horrek bere aita den T.L.rekin pasatu zuela asteburua. Igande gauean, T.L.k ez zuen semea etxera eraman. Auzokideek M.A.ri kontatu diote igande arratsaldean T.L. bere ibilgailuan sartzen ikusi zutela semearekin batera hainbat maleta zeramatzala, eta esan ziela bidaia bat egitera zihoazela. Zein arau hausteren aurrean gaude?. a) Familiaren egoitza uztera induzitzearen delitua. b) Legez kontrako atxiloketa delitua. c) Adingabeak ostearen delitua. d) Bahiketa delitua. Norberaren eskubidea era arbitrarioan egikaritzearen delitua: a) Ondarearen kontrako delitua da. b) Gauzen gaineko indarkeriarekin burutu ahal da. e) Ezinbestekoa da pertsonen gaineko indarkeriaz burutzea. d) Ez da bebarrezkoa pertsonen gaineko indarkeria erabiltzea ezta pertsonen gaineko indarkeria edo larderia erabiltzea ere. Gernikako San Nicolás kalean, patruila batek ikusi du M.O. bezala identifikatu duten gaztea pintada bat egiten spray batez. Ondorioz, 14. atariko fatxada histuta geratu da. Zein erantzukizun leporatu ahal zaio M.O.ri?. a) Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren arau-hauste administratiboa. b) Kalte delitua. c) Kalte delitu arina. d) Aureko erantzunetatik bat bera ere ez da zuzena. Hornidura edo zerbitzua larriki etenez edo aldatuz, herri eta hirietako ur-, gas- edo elektrizitate-hoditeria edo transmisioak kaltetzea honako delituaren jokabide tipikoa da: a) Kalte handiak. b) Atentatua. c) Kalte larriagotuak. d) Desordena publikoak. Legez kanpoko atxiloketa delitua arindua izango da honako kasuetan: a) Legez kanpoko atxiloketaren egileak giltzaperatua edo atxilotua aske uzten badu bere helburua lortu ondoren. b) Legez kanpoko atxiloketaren egileak baldintza bat exijitzen badu biktima aske uzteko. c) Aske utzi ez arren atxiloketaren egileak biktima non dagoen esaten badu. d) Errudunak, bere borondatez eta zuen helburua lortu gabe, aske uzten badu biktima atxiloketaren momentutik 72 ordu pasatu baino lehen. Zer dira "tinta iridiszenteak"?. a) Erliebe-efektua sortzen duten tintak dira, presio eta tenperatura handietan estanpatzeko sistemaren ondorioz. b) Ultramoreen lanpara baten ekintza behar dute ikusgai izateko. c) Argi bizia emanda eta posizioz aldatuta, distira aldatzen zaie. d) Optikoki aldakorrak diren pigmentuekin egindako inprimaketa-tintak dira, eta kolore-aldaketa handiak dituzte, behaketa- edo argiztapen-angeluaren arabera. Sarrailei buruz ari garela, zilindroak garbi eta hausturarik gube irekitzeaz ari bagara, zer izen du horretarako manipulatutako giltzen bidez pistolak perkusioz irckitzeko teknikak?. a) "Impressioning". b) "Obturazioa". c) "Bumping". d) "Magic Key". Hauek dira Europa sericko euro-billeteetan ikus daitezkeen funtsezko segurtasun- neurrietako hiru: a) Ur-marka Europa jainkosaren irudiarekin, holograma Europa jainkosaren irudiarekin eta tipografia bidez inprimatutako Euro hitza. b) Holograma Europa jainkosaren irudiarekin, berde esmeralda koloreko zenbakia eta Euro terminoa OVI (irudi optikoki aldakorra) tintaz inprimatua. c) Ur-marka Europa jainkosaren irudiarekin, berde esmeralda koloreko zenbakia eta zuntzexkak (argi ultramorearekin erreakzionatzen dutenak). d) Ur-marka Europa jainkosaren irudiarekin, berde esmeralda koloreko zenbakia eta plantxeteak (argi ultramorearekin erreakzionatzen dutenak). Nola deitzen diegu lapurtutako objektuak beren benetako balioa baino askoz merkeago erosten dituztenei?. a) "Zaindariak". b) "Nazarenoak". c) "Errezibitzaileak". d) "Loneroak". Ibilgailuaren identifikazio-zenbakiaren egitura osoa, bastidore zenbakia edo VINa izenekoa, honela dago osatuta: a) 18 karaktere alfanumeriko, hiru atal ezberdinetan banatuta. b) 18 karaktere alfanumeriko, bi atal ezberdinetan banatuta. c) 17 karaktere alfanumeriko, bi atal ezberdinetan banatuta. d) 17 karaktere alfanumeriko, hiru atal ezberdinetan banatuta. Disposizio-fasean, lapurreta egin ostean, zer-nolakoak diren eskuratutako objektuak, hainbat aukera izango dituzte lapurrek. "Atxikita gordetzen" zer da?. a) Ezkutatzea, harik eta egoki iritzitako segurtasun-denbora igaro arte. b) Zuzenean banatzea. Normalean banatzen da lapurtutakoa dirua denean (banku-entitatean egindako lapurreta). c) Zuzenean saltzea hirugarren ezagun bati, bigarren eskuko dendetan edota Internet bidezko salmenta-kanal eta -plataformetan. d) Metal preziatuen salerosketa-lokaletan saltzea. Ibilgailuen legez kanpoko trafikoan aritzen diren banden antolakuntzari eta funtzionamenduari buruz hitz egiten badugu, banda horien organigrama nola banatzen da?. a) Bandaren nagusia; mekaniko-egokitzaileak; behatzaileak; auto-lapurrak eta gidariak; pasatzaileak edo korreoak. b) Bandaren nagusia; birtrokelatzailea edo makillatzailea; auto-lapurrak eta gidariak; pasatzaileak edo "korreoak". c) Bandaren nagusia; faltsutzailea, birtrokelatzailea edo makillatzailea; behatzaileak; auto-lapurrak; gidariak, pasatzaileak edo korreoak. d) Bandaren nagusia; ibilgailuen dokumentuen faltsutzailea, behatzaileak; auto-lapurrak eta gidariak. Zein da ohiko delitugile asozialen oinarrizko ezaugarria?. a) Gutxi planifikatutako egintzak; modu indibidualean edota talde txikietan jarduten dute. b) Ezagutza teknikoak izaten dituzte, baita kasu bakoitzerako behar diren bitartekoak ere. c) Delitu-historiarik gabe, une jakin batean eta dirua bizkor eskuratzeko beharrak eraginda, lapurreta bat egiten dute. d) Talde espezializatuan lan egiten dute ebasketak egiten merkataritza-zentro handietako aparkalekuetan. Irain delituan, egotzitakoa egia dela frogatzeak erantzukizun penaletik salbuetsiko du ("exceptio veritatis") honako kasuetan: a) Irainak idatziz eta publizitatearekin egin badira. b) Irainak funtzionario publikoen kontrakoak eta beren karguak betetzen egindako egitateei buruzkoak edo egindako arau-hauste administratiboei buruzkoak izan badira. c) Inoiz ere ez, "exceptio veritatis" bakarrik hartzen da kontuan kalumnia delituan. d) Egozpenak faltsuak direla jakin gabe edo egia ausartegi mespretxatu gabe egiten badira. Hirugarren baten kaltetan dirua transferitzea lortzen duenak, manipulazio informatikoa edo antzeko trikimailuren bat erabiliz dirua irabazteko asmoz, honako delitua egiten du: a) Maula delitua. b) Lapurreta delitua, gauzetan indarra erabiliz. c) Bidegabeki jabetzearen delitua. d) Ez du delitu egiten. VDSak (Ibilgailuaren Modeloaren Deskribapena) zer adierazten du?. a) Ibilgailu bakoitzaren serie-zenbakia adierazten du. b) Ibilgailuaren seriea, karrozeria-mota eta motorizazioa adierazten du. c) Ibilgailuaren fabrikatzailea adierazten du. d) Fabrikazio eremu geografikoa eta herrialdea adierazten ditu. |




