option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

LEGERIA

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
LEGERIA

Descripción:
examen leyes

Fecha de Creación: 2026/05/19

Categoría: Otros

Número Preguntas: 76

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

Zein da 1924ko Genevako adierazpenaren ezaugarri nagusia?. A) Loteslea dela. Estatu kideentzat nahitaezko betebeharrak eta zehapen-mekanismoak ezartzen zituen. B) Ez dela loteslea. Adierazpen moral bat zen. C) Zigor-legea dela, haurren eskubideak urratzen zituzten herrialdeak zigortzeko.

1959ko Haurren Eskubideen Adierazpenaren helburu nagusia hau da: A) Estatuen gaineko kontrol-organo bat sortzea eta eskubideak betetzen ez dituzten herrialdeak ekonomikoki zigortzea. B) Haurraren babeserako eta garapen integralerako oinarrizko eskubideak eta askatasunak unibertsalki aitortzea. Hala ere, ez zen loteslea izan, eta ez zuen zigortzeko ahalmenik. C) Haurrak gatazka armatuetan parte hartzera bultzatzea, defentsa nazionalerako prestakuntza militarizatuaren bidez.

1989ko Hitzarmenaren ezaugarri nagusia da: A) Ez dela loteslea. B) Munduan gehien berretsitako tratatua dela. C) Europan bakarrik aplikatzen dela.

Zein EZ da 1989ko Hitzarmenaren printzipioetako bat?. A) Diskriminaziorik eza. B) Parte-hartzea. C) Autoritatearen nagusitasuna.

1989ko Hitzarmeneko 3 protokoloek zer lantzen dute?. A) Hezkuntza eta curriculum akademikoen bateratzea soilik. B) Haurren babes bereziko egoerak. C) Nazioarteko merkataritza eta ekonomia, haurren lanaren bidez etekinik ez lortzeko.

Zein da protokoloetako baten edukia?. A) Haurren lan-eskubidea arautzea. B) Haurren salmenta eta prostituzioa debekatzea. C) Haurren boto-eskubidea proposatzea.

LOPIVIren oinarrietako bat: A) Zigorra lehenestea da. B) Prebentzioa ardatz izatea da. C) Familia izatea adingabearen babesaren arduradun bakarra da.

LOPIVIk (8/2021 Lege Organikoa) indarkeriaren aurrean duen ikuspegi metodologikoa: A) Ikuspegi sektoriala da. B) Ikuspegi integrala eta koordinatua da. C) Ikuspegi diziplinarioa da.

LOPIVIren arabera, indarkeria motak izan daitezke: A) Soilik kalte fisiko zuzena eragiten duten ekintzak, lesio ikusgarriak daudenean bakarrik zigortu daitezkeenak. B) Indarkeria fisikoa, psikologikoa, emozionala, sexuala, arduragabekeria eta baita ingurune digitalean gertatutakoa ere. C) Soilik sexu-askatasunaren aurkako delituak.

LOPIVIk (8/2021 Lege Organikoa) indarkeria kasuen aurrean sustatzen duena hau da: A) Konfidentzialtasun zorrotza eta isiltasuna, biktimaren eta familiaren pribatutasuna edozein egoeratan babesteko. B) Indarkeria-zantzuak jakinarazteko edo salatzeko betebeharra, herritar guztiei eta, bereziki, profesionalei dagokiena. C) Zigor-sistemaren arintzea eta erantzukizun penalak kentzea, adiskidetze-prozesu informalak sustatzeko.

BALORA tresnaren helburu nagusia da: A) Adingabearen gurasoei edo tutoreei zigor administratiboak edo ekonomikoak ezartzea. B) Haur eta nerabeen babesgabetasun-egoeren larritasun-maila baloratzea, esku-hartze egokiena erabakitzeko. C) Haurren eskubideen inguruko lege berriak sortzea.

BALORA tresnaren arabera, arrisku-egoera zer da?. A) Haurraren garapenari edo segurtasunari eragiten dion egoera; familia-ingurunean esku hartzen da haurra bere etxean mantenduz. B) Haurraren oinarrizko beharrak asetzeko ezintasun larria dagoen egoera, eta haurra familiatik ateratzea eskatzen duena. C) Gurasoei isunak jarriz edo zigor-kodea aplikatuz soilik konpontzen den gatazka.

BALORA tresnaren arabera, babesgabetasun-egoera zer da?. A) Haurraren oinarrizko beharrak (fisikoak zein moralak) ez betetzea, ondorioz Administrazioak (Aldundiak) bere tutoretza bereganatu eta babes-neurriak hartu behar ditu. B) Eskola-errendimendu baxua edo gurasoekin gatazka puntualak izatea. Normalean etxean konpontzen da eta ez da beharrezkoa gizarte-zerbitzuen laguntza. C) Familiaren baliabide ekonomikoen falta hutsa, gurasoek haurra zaintzeko borondatea eta gaitasuna duten arren.

BALORA tresnaren arabera, nola sailkatzen dira arrisku-mailak?. A) Arrisku arina, ertaina eta larria (edo babesgabetasuna); egoera bakoitzak esku-hartze plan desberdin bat eskatzen du. B) Arrisku unibertsala eta bereizia. Adingabearen adinaren arabera erabakitzen dira hartu beharreko babes-neurriak. C) Zigor-kodeak ezarritako delitu-mailaren arabera.

Zein da babesgabetasun-egoeraren ezaugarri nagusia?. A) Ez duela administrazioaren esku-hartzerik behar. B) Administrazioaren esku-hartze integrala eta sendoa eskatzen duela. C) Gurasoek eskatu ahal dutela, nahi badute, administrazioaren esku-hartzea.

Espainiako ordenamendu juridikoaren arabera, zein baldintza bete behar da Herri Ekimen Legegilea (ILP) aurkezteko?. a) 100.000 sinadura eta 3 hilabeteko epe finkoa. b) 500.000 sinadura eta 9 hilabeteko epea, salbuespenetan luzagarria. c) Autonomia-erkidegoetako parlamentuek soilik aurkez dezakete.

Zein fase kokatzen da lege‑prozeduran Kongresuak testua onartu ondoren eta Erregeak berretsi aurretik?. a) Ekimena. b) Argitalpena BOEn. c) Senatura bidaltzea.

Zer arautzen zuen erromatar kode zibilak (Corpus Iuris Civilis)?. a) Armadaren antolaketa. b) Pertsonen arteko harreman pribatuak. c) Nekazaritza zerga-sistema.

Zer abolitu zuen Napoleonen kode zibilak (1804)?. a) Estatu zentralizatua. b) Erregimen feudala eta jaiotzez lortutako pribilegioak. c) Jabetza pribatua eta banakakoen arteko kontratu-askatasuna.

Max Webberen teoriaren arabera, zein da autoritate legal-arrazionalaren oinarria?. a) Ohitura eta tradizioak, aspalditik ezarritako ordenari jarraituz. b) Buruzagi baten aparteko ezaugarri pertsonalak edo karisma. c) Legeak eta prozedura formalak, era inpertsonal batean ezarritakoa.

Zer ezarri zuen 1812ko Cadizko Konstituzioak subiranotasunari dagokionez?. a) Testuak ez zuen subiranotasuna aipatzen, eskubide politikoak eta ekonomikoak arautu zituen. b) Nazio-subiranotasuna: boterea Nazioari dagokio. c) Errege-subiranotasun osoa: Erregeak botere guztiak mantentzen zituen.

Zein autorek defendatzen du normalitatea gizarteak eraikitako kontzeptu bat dela, botere‑harremanen bidez sustatua?. a) Sigmund Freud. b) Karl Marx. c) Michel Foucault.

Zer pentsatzen zuen Karl Marx-ek zuzenbideari buruz?. a) Gizarteko kide guztien arteko itun neutrala dela, bakea bermatzeko sortua. b) Klase menderatzailearen borondatea dela, lege bihurtuta, ekoizpen-modua eta bere interesak babesteko. c) Balio moral unibertsaletan oinarritutako sistema dela, ekonomiaren gainetik dagoena eta modu independente batean funtzionatzen duena.

Nola bereizten dira Marx eta Foucault boterearen banaketari buruz duten ikuspegiaren arabera?. a) Marxentzat boterea maila guztietan modu orekatuan banatzen da; Foucaultek, aldiz, klase bakar baten esku dagoela dio. b) Marxentzat boterea bi klaseren arteko gatazkan zentratzen da (menderatzaileak eta menderatuak); Foucaultek defendatzen du boterea ez dela zeozer “daukaguna”, gizarte-harreman guztietan zirkulatzen duen sare bat dela baizik. c) Marxen teoria botere politikoan soilik oinarritzen da; Foucaultek, aldiz, normaltasunean zentratzen denez, bere analisian boterearen kontzeptua baztertzen du.

Zein autorek dio “desbideratzea” beharrezkoa dela gizarte batean kohesioa mantentzeko?. a) Sigmund Freud-ek. Bere ustez, kulturak eta gizarteak gizabanakoaren pultsio naturalak erreprimitzen dituzte, barne-gatazka eta ondoeza sortuz. b) Émile Durkheim-ek. Bere ustez, desbideratzea (delitua, adibidez) normala eta onuragarria da, gizartearen kontzientzia kolektiboa eta arauak indartzeko balio baitu. c) Karl Marx-ek. Zuzenbidea eta estatua klase menderatzailearen tresnak direla defendatzen du, langile-klasea kontrolpean mantentzeko eta jabetza pribatua babesteko.

Nola definitzen da “alegala” den egoera bat?. a) Legeak debekatzen duen zerbait. b) Legeak baimentzen duen zerbait. c) Hutsune legala. Legeak ez duela ez baimentzen, ez debekatzen.

Zein da Lege Organiko baten berezitasuna Espainiako sisteman?. a) Oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen garapenerako soilik erabil daitekeela. b) Onartzeko, aldatzeko edo indargabetzeko gehiengo osoa behar dela Diputatuen Kongresuan, amaierako bozketa batean. c) Aurreko biak (a eta b) zuzenak dira.

Zer adierazten du Weberren “autoritate karismatikoak”?. a) Arau idatziak eta prozedura formalak. b) Ohitura historikoak eta tradizioak. c) Lider baten nortasunak eta konfiantzak.

Zer adierazi nahi du Foucaultek panoptikoaren kontzeptuarekin?. a) Panoptikoa arkitektura mota bat dela, presoek haien eskubideak aldarrikatzeko balio duena. b) Botere-eredu bat dela: behatua izatearen sentsazioak norbanakoa bere burua kontrolatzera eta "normalizatzera" behartzen duela, kanpoko indarkeriaren beharrik gabe. c) Estatuaren kontrol teknologiko berria dela. Gaur egun, kamerak edonon daudela, gu momentu oro kontrolatzen.

Zein da Civil law-ren oinarria?. a) Legeak, kode idatziak. b) Kasuak, epaileen erabakiak (jurisprudentzia). c) Agintari politikoak une bakoitzean emandako agindu zuzenak, lege idatziak kontuan hartu gabe.

Zein da Common Law-ren oinarria?. a) Legeak, kode idatziak. b) Kasuak, epaileen erabakiak (jurisprudentzia). c) Agintari politikoak une bakoitzean emandako agindu zuzenak, lege idatziak kontuan hartu gabe.

Kadizko 1812ko Konstituzioari buruz, zein baieztapen da zuzena hezkuntzaren ikuspegitik?. A. Estatuan irakaskuntza-plan orokor eta uniformea ezartzeko beharra aldarrikatu zuen. B. Hezkuntzarako eskubidea oinarrizko eskubide gisa finkatu zuen lehen aldiz. C. Hezkuntza guztiz laikoa eta erlijio-edukirik gabekoa izatea agindu zuen.

Zein da 'Hezkuntzarako eskubidearen' eta 'derrigorrezko eskolatzearen' arteko alde nagusia?. A. Derrigorrezko eskolatzea Estatuaren tresna gisa sortu zen populazioa alfabetatzeko eta kontrolatzeko; eskubidea, ordea, pertsonaren garapen integralera bideratutako konkista soziala da. B. Derrigorrezko eskolatzea duela gutxi asmatutako kontzeptua da (2000. urte igurukoa), lehen hezkuntza beti borondatezkoa izan baitzen mundu osoan. C. Hezkuntzarako eskubidea Erdi Aroan sortu zen elizari esker, eta eskolatzea, aldiz, antzinako Erroman debekatuta zegoen.

Institución Libre de Enseñanza (ILE)/Irakaskuntza Erakunde Askea proiektuaren ezaugarri berritzaile bat da: A. Klase magistralak eta testu-liburuen erabilera esklusiboa. B. Natura eta txangoak hezkuntza-tresna gisa erabiltzea. c. Erlijio katolikoaren doktrinan oinarritutako pentsamendu kritikoa.

1970eko Hezkuntza Lege Orokorrak (LGE) zer egitura berri ezarri zuen Espainian?. a. Irakaskuntza publikoaren nazionalizazio osoa eta itunpekoen desagerpena. b. Derrigorrezko hezkuntza 16 urtera arte luzatzea. c. EGB (6-14 urte), BUP eta COU sistemaren sorrera.

Espainiako 1978ko Konstituzioaren 27. artikuluaren arabera, zein da gurasoen eskubideetako bat? . a. Seme-alabek beren konbikzioekin bat datorren erlijio- eta moral-heziketa jasotzeko eskubidea. b. Seme-alaben curriculuma diseinatzeko eta eduki berriak proposatzeko eskubidea. c. Eskolara joateari uko egiteko eskubidea, etxean hezteko asmoa badute.

Gaur egungo Espainiako lege-markoan, zein da 'Homeschooling' edo etxean heztearen egoera juridikoa?. A. Konstituzioaren 27. artikuluak babestutako eskubidea da. Guztiz legala gurasoek unibertsitateko titulua badute. B. Legez kanpokoa da eta delitu gisa tipifikatuta dago Zigor Kodean. C. Hutsune legala dago. 6-16 urte bitartean eskolatzea derrigorrezkoa da, baina ez dago zehazki debekatuta.

Zertan datza hezkuntzan sortutako 'pin parentala' deituriko proposamena?. a. Irakasleek gurasoei jarritako oharrak bidaltzeko aplikazioa. b. Ikastetxe publikoetan gurasoen elkarteak kudeatzeko sistema berria. c. Gurasoek eduki jakin batzuk (LGTBIQ+, generoa...) dituzten jarduerak betatzeko baimena.

LOMLOE (2020) lege berriaren helburu nagusietako bat da: A. Hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa indartzea. B. ebaluazio jarraitua eta malguagoa proposatzea. C. A eta b zuzenak dira.

LOMCE (2013) legearen ezaugarri eztabaidatuenetako bat hauxe izan zen: a. Kanpoko ebaluazio nazionalak edo "errebalidak" ezartzea etapa bakoitzaren amaieran. b. Erlijio-ikasgaia curriculmetik kentzea. c. Derrigorrezko hezkuntza 18 urtera arte luzatzea langabezia murrizteko.

1857ko Moyano Legearen helburu bat hezkuntza sistema 'zentralizatzea' bazen, nola lortu nahi zuen hori?. A. Hezkuntza-mailak (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Unibertsitatea) modu uniformean antolatuz eta ikastetxeen kontrola zein ikuskaritza Estatuaren esku utziz. B. Irakaskuntza gremioen esku utziz. C. Ikastetxeen kudeaketa osoa udalen esku utziz, herri bakoitzak bere curriculum propioa diseinatzeko aukera ematen.

Zer garrantzi izan zuen 1857ko Moyano Legeak Espainiako hezkuntza-historia orokorrean?. A. Hezkuntza maila guztietan (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Unibertsitatea) doakotasuna bermatu zuen. B. Lehen hezkuntza-lege orokorra izan zen, sistema deszentralizatu eta egonkorra sortuz. C. Lehen hezkuntza-lege orokorra izan zen, sistema zentralizatu eta egonkorra sortuz.

Zer nolako metodologiak bultzatzen zituen Institución Libre de Enseñanza-k?. A. Azterketa eta errebalida zorrotzen bidezko kalifikazio sistema. B. Parte-hartze aktiboa, txangoak natura ezagutzeko eta diziplina autoritariorik eza. C. Doktrina erlijiosoan eta latina ikastean oinarritutako sistema.

Zer izan ziren Espainiako II. Errepublikan sortu ziren 'Misio Pedagogikoak'?. A. Kultura eta hezkuntza landa-eremuetara eta herri isolatuetara eramateko proiektuak. B. Irakasle berriak trebatzeko zentro militarrak. c. LGTBIQ+ eskubideak defendatzeko sortutako tailer espezifikoak.

Zertan datza hezkuntzan aplikatutako "katedra-askatasuna"?. A. Ikastetxeetako zuzendariek irakasleek erabili beharreko testu-liburuak aukeratzeko duten eskubidean. B. Irakasleek edukiak transmititzeko eta ikerketak egiteko duten askatasuna, kanpoko presio politiko edo erlijiosorik gabe. C. Gurasoek irakasleak aukeratzeko duten askatasunean, hauen ideologiaren arabera.

Zer zen Institución Libre de Enseñanza (ILE)/Irakaskuntza Erakunde Askearen 'katedra-askatasuna' defendatzeko arrazoi nagusia?. a. Ikasleei azterketarik ez egiteko aukera ematea. b. Irakasleek dogma erlijioso edo politikoetatik libre irakatsi ahal izatea. c. Unibertsitateko katedradunek soldata handiagoak kobratzea.

Lehen belaunaldiko eskubideei dagokionez, zeri egiten diote erreferentzia?. a) Eskubide sozial eta politikoak (hala nola lanerako eskubidea, osasun zerbitzuen eskubidea edo etxebizitzarako eskubidea). b) Eskubide zibil eta politikoak (hala nola bizitzarako eskubidea, adierazpen askatasunerako, ongizate fisikorako eskubidea edo askatasunerako eskubidea). c) Globalizazioari eta elkartasunari erantzuna ematen dioten eskubideak (hala nola bakerako eskubidea, ingurumen osasuntsurako eskubidea eta identitate kulturalerako eskubidea).

Bigarren belaunaldiko eskubideei dagokionez, zer esan nahi du estatuak izaera aktibo bat hartu behar duela? . a) Estatuak aurrekontuak, baliabideak, politika sozialak, errekurtsoak eta erakunde publikoak kudeatu behar dituela eskubide hauen betearaztea bermatzeko. b) Estatuak eskubide hauek aldatzeko boterea daukala, denak mugikorrak baitira. c) Estatuak norbanakoak eskubide hauen subjektu aktibo gisa ulertzen ditu eta horren ondorioz bere esku-hartzea mugatzen du hiritarren bidean ez jartzeko.

Zein da ongizate estatuaren ezaugarri nagusietako bat?. a) Herritar guztiei oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzea. b) Estatuak ekonomian ez duela inolako esku-hartzerik. c) Zergen desagerpena sustatzea.

Nolakoa izan zen ongizate estatuaren garapen prozesua?. a) Prozesu historiko luze eta konplexua izan zen, pixkanaka gauzatu zena. b) Bat-batean eta planifikaziorik gabe sortu zen, herrialde garatuetako gobernuek krisi ekonomiko bati erantzun azkarra eman behar izan ziotenean. c) Denbora gutxian eta zailtasun handirik gabe gauzatu zen, herrialde guztiek hasieratik bat egin zutelako zerbitzu publikoak doakoak izateko ideiarekin.

Zein da hirugarren belaunaldiko eskubideen ezaugarri nagusia?. a) Indibidualak direla. b) Kolektiboak direla. c) Ekonomikoak direla.

Zein da laugarren belaunaldiko eskubideen kezka nagusietako bat?. a) Monarkia absolutua eta boterearen oinordetza babestea. b) Merkataritza librearen falta eta estatuen arteko muga komertzialak. c) Pribatutasuna ingurune digitalean, datu pertsonalen kontrola eta informazio-teknologietarako sarbide unibertsal eta segurua.

Zein faktorek lagundu zuten Ongizate Estatuaren garapenean?. a) Faktore teknologikoak eta industrializazioaren azkartzeak. b) Hainbat faktore historiko, sozial, ekonomiko eta politikoren eragina. c) Faktore erlijiosoak eta Erregimen Zaharreko karitate-ereduak.

Esping-Andersen-en arabera, zeintzuk dira ongizate estatuaren ereduak?. a) Liberal, kontinentala eta eskandinaviarra. b) Sozialista, kapitalista eta mistoa. c) Tradizionala, modernoa eta postmodernoa.

Zein izan zen 'Beveridge Report' txostenaren ekarpen nagusietako bat Ongizate Estatuaren garapenean?. a) Estatuak ekonomian ez zuela parte hartu behar defendatzea. b) Bost gaitz sozial nagusi identifikatzea. c) A eta b zuzenak dira.

Zein da gaur egungo ongizate estatuaren erronka nagusietako bat?. a) Lan merkatuaren aldaketak. c) Zahartze demografikoa. c) a eta b zuzenak dira.

Zein testuinguru historikotan indartu zen ongizate estatua Europan?. a) Bigarren Mundu Gerraren ondoren, berreraikuntza sozial eta ekonomikoaren beharrarekin, hazkunde ekonomikoarekin eta egonkortasun politikoarekin batera. b) Antzinako Erregimenean, gizarte estamentala sendotzeko eta aristokraziaren pribilegioak babesteko. c) XXI. mendean, adimen artifizialaren eta datu pertsonalen babesaren ondorioz.

Zein izan zen ongizate estatuaren aurrekari nagusietako bat?. a) AEBko 1960 Jim Crow legeak. b) Erresuma Batuetako Poor Laws legeak . c) Moyano legea.

Zer ondorio izan zuen 1973ko petrolio krisiak ongizate estatuaren garapenean?. a) Ongizate estatua berehala desagertu zen Europako herrialde gehienetan. b) Eskubide zibil eta politikoak sortu ziren lehen aldiz, estatu liberalaren hasiera ekarriz. c) Hazkunde ekonomikoa moteldu, inflazioa igo eta langabezia handitu zen, ongizate estatuaren jasangarritasunari buruzko zalantzak sortuz.

Espainiaren kasuan, zer ezaugarri lotzen dira eredu mediterraneoarekin?. a) Ongizate estatua beranduago garatu zen (diktaduraren ostean), familiak zaintza-lanetan eta babesean pisu handia du eta osasun zein hezkuntza sistema unibertsalak dira. b) Estatuaren esku-hartzea oso handia da, eta familia ia ez da garrantzitsua babes sozialean. c) Gizarte-babesa soilik lan-kotizazioen arabera da, eta ez dago zerbitzu unibertsalik.

Nola finantzatzen da, oro har, ongizate estatua?. a) Zergen eta kotizazio sozialen bidez. b) Herritarren borondatezko dohaintzen bidez. c) Europar Batasuneko funtsen eta kanpoko laguntzen bidez.

Zein izan zen Gizarte Zerbitzuen 6/1982 Legearen helburu nagusietako bat?. a) Sakabanatutako araudia bateratzea eta sistema antolatzea. b) Eskumen guztiak Estatuaren administrazio zentralari itzultzea, kudeaketa bateratua bermatzeko estatu mailan. c) Gizarte-zerbitzuak soilik boluntariotzara mugatzea, benefizentzia-eredua indartuz.

Zer da 12/2008 Legeak gizarte-zerbitzuei ematen dien izaera juridiko berria?. a) Administrazioaren borondatearen mende dagoen prestazio asistentziala. b) Titulartasun unibertsaleko eskubide subjektiboa. c) Irabazi-asmorik gabeko hirugarren sektoreari soilik delegatutako kudeaketa-eremua.

Zer da mendekotasuna indarrean dagoen araudiaren arabera?. a) Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea eta gizarte-bazterketako arriskuan egotea. b) Arrazoi desberdinengatik autonomia galtzea eta eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko laguntza behar izatea. c) Lan-merkatuan sartzeko ezintasun iraunkorra izatea gaixotasun edo istripu baten ondorioz.

Zer esan nahi du “eskubide subjektiboa”? . a) Zerbitzua ematea administrazioaren subjektibotasunaren eta kudeaketa-irizpide politikoen menpe dagoela. b) Baldintzak betez gero, herritarrek zerbitzuak jasotzeko eskubidea dutela eta erreklamatu dezaketela. c) Zerbitzuak jaso ahal izateko, aldez aurretik ko-ordainketa edo ekarpen ekonomiko pribatu bat egin behar dela.

Zein mailatan antolatzen da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema (12/2008 Legearen arabera)?. a) Maila bakarrean, administrazio bakarrak kudeatzen baitu sistema osoa modu zentralizatuan. b) Hiru mailatan (Udala, Aldundia eta eta Gobernu Zentralak). c) Bi mailatan: Lehen mailako arreta (udala) eta Bigarren mailako arreta (aldundia).

Zer arautzen du 64/2004 Dekretuak? . a) Gizarte-zerbitzuen eremuan jarduten duten enpresa pribatuen eskubide ekonomikoak eta zerga-sistemak. b) Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna. c) Gizarte-zerbitzuekin lotutako kualifikazio profesionalen eta ikasleen praktiken antolaketa.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan, zein erakunderi dagokio gertuko arreta edo lehen mailako arreta ematea?. a) Eusko Jaurlaritzari, sistema osoaren plangintza orokorra eta koordinazio estrategikoa bere gain hartzen duelako. b) Europar Batasunari, estatu kideen gizarte-politikak bateratzeko funtsak kudeatzen dituelako. c) Udalei, herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa denez, informazioa, balorazioa eta oinarrizko zerbitzuak kudeatzen baititu.

Zertarako erabiltzen da BALORA tresna Gizarte Zerbitzuetan?. a) Mendekotasun-gradua eta pertsonak behar duen laguntza ekonomikoa sailkatzeko. b) Haurren eta nerabeen arrisku-egoerak eta babesgabetasuna sailkatzeko. c) Gizarteratzeko hitzarmenetan enplegagarritasun-maila eta lanerako gaitasunak sailkatzeko.

Gizarte-zerbitzuetako profesionalentzat, nolakoa da BALORA tresnaren erabilera haurren babesgabetasun-egoerak sailkatzeko?. a) Borondatezkoa, profesional bakoitzak bere irizpidearen arabera erabili dezakeen tresna osagarria baita. b) Gomendatua, baina ez nahitaezkoa. c) Derrigorrezkoa, adingabeen babeserako balorazio-irizpideak bateratzeko.

Zer arautzen du Euskadiko 14/2022 Legeak?. a) Hezkuntza-sistemaren erreforma eta unibertsitate-ikasleentzako beka-sistema berria. b) Pentsio-sistema publikoaren kudeaketa eta erretiro-adinaren aldaketa Euskadin. c) Diru-sarrerak bermatzeko euskal sistema eta inklusioa (DBE/RGI berria).

Zer da SAAD gizarte-babesaren esparruan?. a) Hezkuntza-premian bereziak dituzten ikasleei laguntzeko sistema integratua. b) Lanerako prestakuntza-programa espezifikoa, iraupen luzeko langabeak lan-merkatuan sartzeko. c) Autonomiarako eta Mendekotasunari Arreta emateko Sistema.

Zein da 64/2004 Dekretuaren helburu nagusia Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman?. a) Zerbitzuak jasotzeko diru-laguntza publikoen zenbatekoak handitzea eta finantzaketa bermatzea. b) Sektoreko enpresetan enplegua sustatzea eta gizarte-langileen lan-baldintzak hitzarmen kolektiboen bidez arautzea. c) Erabiltzaileen eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak zehaztuz, zerbitzuen kalitatea eta harreman egokia bermatzea.

Zein da Gizarte Zerbitzuen helburu nagusietako bat 12/2008 Legearen arabera?. a) Biztanleriaren autonomia sustatzea eta gizarte-kohesioa eta inklusioa ahalbidetzea. b) Pentsio-sistemaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzea biztanleriaren zahartzearen aurrean. c) Mendekotasun-egoeran dauden pertsona guztiei doako egoitza-plaza bat bermatzea.

Zein printzipio EZ dagokio Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari? . a) Lehiakortasun ekonomikoa. b) Prebentzioa. c) Irisgarritasuna.

Zein da lege baten (adibidez, 12/2008 Legea) eta dekretu baten (adibidez, 185/2015 Dekretua) arteko bereizketa nagusia?. a) Legea Legebiltzarrak onartzen du eta maila gorenekoa da; Dekretua Gobernuak onartzen du Legea garatzeko. b) Dekretuek balio juridiko handiagoa dute legeek baino. c) Balio juridiko berdina duten arren, legeak marko orokorra eta eskubideak ezartzen ditu, eta dekretua lege hori zehazteko, teknikoki garatzeko eta martxan jartzeko tresna da.

Denunciar Test