Osakidetza EPE 23-24-25. Galdera-sorta komuna - C2, C3, D eta E - (1)
|
|
Título del Test:
![]() Osakidetza EPE 23-24-25. Galdera-sorta komuna - C2, C3, D eta E - (1) Descripción: EPE 23-24-25 galdera-sorta komuna 1-50 |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
Lanbide sanitarioak antolatzen dituzten arau orokorren arabera, lanbide-sanitario batean aritzeko ezinbesteko baldintza izango da... a) Elkargo bateko kide izatea, baldin eta Estatuko legeak betekizun hori ezartzen badu tituludun lanbide batean aritzeko edo lanbide horren berezko jarduera batzuk egiteko. b) Ez egotea lanbideanjarduteko desgaikuntzarik edo gabetzerik, ez epaijudizial baten bidez, irmoa izan ez arren, epai horrek ezartzen duen aldian; ez osasun-elkargo profesional batek ezarritako zehapen-ebazpen baten bidez, baldin eta Estatuko lege batek ezartzen badu lanbidean jarduteko elkargokide izateko betebeharra, horrek ezartzen duen aldian; ez zehapen-ebazpen administratibo irmo baten bidez, ebazpen horrek ezartzen duen aldian, asistentzia sanitario publikoaren arloko lanbide batean jardutean. c) Sinatuta eta indarrean izatea erantzukizun-aseguru bat, abal bat edo bestelako berme finantzario bat, babes pertsonalekoa edo babes kolektibokoa, estaltzen dituena erantzukizun profesionaletik erator litezkeen kalte-ordainak, asistentzia edo zerbitzuak ematean pertsonei eragin dakiekeen balizko kaltea dela eta, asistentzia sanitario publikoaren arloko lanbide batean jardutean. d) Aurreko guztia egia da. Lanbide sanitarioak antolatzen dituen indarreko araudian ezarritakoari jarraikiz, lanbide sanitario batean aritu ahal izateko beharrezkoa da... a) Sinatuta eta indarrean izatea erantzukizun-aseguru bat, estaltzen dituena erantzukizun profesionaletik erator litezkeen kalte-ordainak, asistentzia edo zerbitzuak ematean pertsonei eragin dakiekeen balizko kaltea dela eta, asistentzia sanitario pribatuaren arloko lanbide batean jardutean. Ez da nahikoa izango babes kolektiboko abal bat edo bestelako berme finantzario bat. b) Sinatuta eta indarrean izatea erantzukizun-aseguru bat, abal bat edo bestelako berme finantzario bat, babes pertsonalekoa edo babes kolektibokoa, estaltzen dituena erantzukizun profesionaletik erator litezkeen kalte-ordainak, asistentzia edo zerbitzuak ematean pertsonei eragin dakiekeen balizko kaltea dela eta, asistentzia sanitario pribatuaren arloko lanbide batean jardutean. c) Sinatuta eta indarrean izatea erantzukizun-aseguru bat, abal bat edo bestelako berme finantzario bat, babes pertsonalekoa edo babes kolektibokoa, estaltzen dituena erantzukizun profesionaletik erator litezkeen kalte-ordainak, asistentzia edo zerbitzuak ematean pertsonei eragin dakiekeen balizko kaltea dela eta, asistentzia sanitario publikoaren arloko Ian bide batean jardutean. d) Erantzun guztiak dira okerrak. Lanbide sanitarioetan jarduteko aurreikusitako baldintzak betetzea errazteko neurri hauetako zein da okerra?. a) Epaitegiek eta auzitegiek Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari igorri beharko dizkiote lanbideanjarduteko desgaikuntza edo jardun-etetea ezartzen duten epai irmoei buruz behar diren datuak, erregelamendu bidez ezartzen den moduan. b) Langile sanitarioen gainean zehatzeko eskumena duten administrazio publikoek igorri beharko dituzte horien etete-egoeran edo gaikuntzan eragina duten zehapen-ebazpenak. c) Elkargo-korporazioek lanbidean jarduteko desgaikuntza edo jardun-etetea xedatu duten zehapen-ebazpenen kopiak igorri beharko dizkiote Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari, baldin eta Estatuko lege batek jarduera horretarako elkargokide izateko betebeharra ezartzen badu, eta elkargokideak berariaz aurka egiten ez badio. d) Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak aurreko b) eta c) aukeretan aipatutako erakundeei jakinaraziko dizkie jasotzen dituen zehapen-ebazpenak. lndarrean dagoen araudiaren arabera, hauetako zeintzuk kontsultatu ahalko ditu Profesional Sanitarioen Estatuko Erregistroaz arduratzen den organoak (adierazi aukera zuzena)?. a) Profesional sanitarioen datu pertsonalak, Barne Ministerioaren eskumenekoak diren Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) eta Atzerritarraren Nortasun Zenbakiaren (AIZ) artxibo eta fitxategietan daudenak, erregistroko informazioaren egiazkotasuna ziurtatzeko. b) Profesional sanitarioen datu pertsonalak, Barne Ministerioaren eskumenekoak diren Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) eta Atzerritarraren Nortasun Zenbakiaren (AIZ) artxibo eta fitxategietan daudenak, erregistroko informazioaren egiazkotasuna ziurtatzeko, soilik titularrak berariaz aurka egin ez badio. c) Profesional sanitarioen datu pertsonalak, Barne Ministerioaren eskumenekoak diren Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) eta Atzerritarraren Nortasun Zenbakiaren (AIZ) artxibo eta fitxategietan daudenak, erregistroko informazioaren egiazkotasuna ziurtatzeko, soilik datuen titularrak berariazko baimena eman badu. d) Profesional sanitarioen datu pertsonalak, Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) eta Atzerritarraren Nortasun Zenbakiaren (AIZ) artxibo eta fitxategietan daudenak, soilik arau-hauste administratibo bati buruzko ikerketa batean. Lanbide sanitarioen antolamenduaren esparruan, pazienteek: a) Eskubidea dute askatasunez aukeratzeko artatuko dituen medikua, dela lanbide-jarduna sistema publikoan gauzatzen duena, dela arlo pribatuan gauzatzen duena. b) Eskubidea dute askatasunez aukeratzeko artatuko dituen medikua, soilik sistema publikoan gauzatzen badu lanbide-jarduna. c) Eskubidea dute askatasunez aukeratzeko artatuko dituen medikua, soilik sistema pribatuan gauzatzen badu lanbide-jarduna. d) Aurreko erantzunak oker daude. Lanbide sanitarioak antolatzen dituen araudiaren arabera, osasun-zentroetako profesionalek eta arduradunek erraztasunak emango dizkiete pazienteei datu hauek ezagutzeko eskubidea baliatu dezaten: a) Artatzen dituzten profesional sanitarioen izena, titulazioa, espezialitatea eta zerbitzu-orria, bai eta profesional horien kategoria eta funtzioa ere, baldin eta dagokien zentro edo erakundean definituta badaude. b) Artatzen dituzten profesional sanitarioen izena, titulazioa eta espezialitatea, bai eta profesional horien kategoria ere, baina ez profesional horiek dagokien zentroan edo erakundean daukaten funtzioa. c) Artatzen dituzten profesional sanitarioen izena, titulazioa eta espezialitatea, bai eta profesional horien kategoria eta funtzioa ere, baldin eta dagokien zentro edo erakundean definituta badaude. d) Artatzen dituzten profesional sanitarioen izena, titulazioa eta espezialitatea, baina ez profesional horiek dagokien zentroan edo erakundean daukaten kategoria eta funtzioa. Lanbide sanitarioak antolatzen dituzten arau orokorren arabera, langile sanitario batek eskubidea dauka paziente bati arreta emateari uko egiteko, baina, horretarako, baldintza hau bete beharko da (adierazi erantzun okerra): a) Ukoak ez du ekarriko pazientea ez artatzea. b) Ukoa prozedura erregularren arabera gauzatuko da. c) Ukoa jasota geratuko da, formalki ez bada ere. d) Ukoa zehaztutako prozedura esplizituen arabera gauzatuko da. Lanbide sanitarioak antolatzen dituzten arau orokorren arabera, pazienteek eskubidea dute informazioa jasotzeko, honako Iege honen arabera: a) 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei buruzkoa. b) 39/2015 Legea, urriaren I ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. c) Indarrean dagoen Kode Zibila. d) Aurrekoetatik bat ere ez. Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2023 Legearen arabera, Medikuntzako lizentzia edo gradua duten langileen ardura da honako xede hauek dituzten jarduerak zehaztu eta egitea (adierazi erantzun okerra): a) Pazienteen osasuna sustatzea eta mantentzea. b) Pazienteei sendagaiak ematea. c) Gaixotasunak prebenitzea eta pazienteen diagnostikoa, tratamendua, terapeutika eta errehabilitazioa. d) Arreta behar duten prozesuen balorazioa eta pronostikoa egitea. Zentro sanitarioek zenbatean behin aztertuko dute beren plantillako profesional sanitarioek bete egiten dituztela lanbidean jarduteko behar diren baldintzak, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legean eta gainerako arauetan xedatutakoaren arabera?. a) Bost urtean behin, gutxienez. b) Hiru urtean behin, gutxienez. c) Bi urtean behin, gutxienez. c) Lau urtean behin, gutxienez. 11.- Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 2leko 44/2003 Legearen arabera, profesional-talde batek jarduera sanitario bat egiten duenean (adierazi erantzun okerra): a) Ahal dela hierarkikoki egituratuko da, kontuan hartuz taldea osatzen duten profesionalen ezagutza- eta konpetentzia-irizpideak eta, hala badagokio, titulazio-irizpideak, gauzatu beharreko jarduera zehatzaren, taldea osatzen dutenen elkarrenganako konfiantzaren eta gaitasunen ezagutzaren, eta artatutako pertsonen irisgarritasunaren eta jarraitutasun asistentzialaren printzipioen arabera. b) Ahal dela hierarkikoki edo modu kolegiatuan egituratuko da, kontuan hartuz taldea osatzen duten profesionalen ezagutza- eta konpetentzia-irizpideak eta, hala badagokio, titulazio-irizpideak, gauzatu beharreko jarduera zehatzaren, taldea osatzen dutenen elkarrenganako konfiantzaren eta gaitasunen ezagutzaren, eta artatutako pertsonen irisgarritasunaren eta jarraitutasun asistentzialaren printzipioen arabera. c) Ahal dela modu kolegiatuan egituratuko da, kontuan hartuz taIdea osatzen duten profesionalen ezagutza- eta konpetentzia-irizpideak eta, hala badagokio, titulazio-irizpideak, gauzatu beharreko jarduera zehatzaren, taldea osatzen dutenen elkarrenganako konfiantzaren eta gaitasunen ezagutzaren, eta artatutako pertsonen irisgarritasunaren eta jarraitutasun asistentzialaren printzipioen arabera. d) Aurreko erantzunak oker daude. GALDERA OKERRA. Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen ondorioetarako, kudeaketa klinikoko eginkizuntzat hartzen dira (adierazi erantzun okerra): a) Unitate eta talde sanitario eta asistentzialen buruzagitzari edo koordinazioari buruzkoak. b) Prestakuntza espezial izatuko, etengabeko prestakuntzako eta ikerketa-prestakuntzako tutoretzei eta antolamenduari buruzkoak. c) Dagokion unitateak kudeatutako sare sozialen bidez edukiak sortzeari eta zabaltzeari buruzkoak. d) Zentro sanitarioetako bame-batzorde edo proiektu instituzionaletan parte hartzeari buruzkoak, besteak beste, helburu dutenak bermatzea kalitatea, segurtasuna, efikazia, efizientzia eta etika asistentziala, mailen arteko jarraitutasuna eta koordinazioa edota pazienteen harrera, zainketak eta ongizatea. Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen arabera, kudeaketa klinikoko funtzioak betetzean, jardunaren eta emaitzen ebaluazioa egingo da: a) Urtero. b) Bi urtean behin. c) Lau urtean behin. d) Legeak ez du esplizituki zehazten. Lanbide sanitarioen antolamenduari buruzko indarreko Iegediaren arabera, kudeaketa klinikoko eginkizunen garapenaren aitortza... a) Kontu handiz ebaluatuko da bi urtean behin, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legean xedatutakoaren arabera. b) Zentroak, osasun-zerbitzuak eta sistema sanitario osoak egingo dute, autonomia-erkidego bakoitzean zehazten den eran. c) Osasun Ministerioak egingo du beti. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. Lanbide sanitarioen antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen arabera, baieztapen hauetatik zein da okerra?. a) Erakunde edo instituzio sanitarioetan eratu eta onartu ondoren, zuzendaritza-organoek eta kudeatzaileek aitortu eta babestuko dituzte profesional-taldeak, eta haien jarduerak erraztuko dituzte. b) Profesionalek talde-lana banatzeko prozesuan esleitzen zaizkien zereginetan eta eginkizunetan behar bezala jarduteko duten gaitasunaren erantzukizuna jarduera egiten duten zentro eta erakundeena izango da. c) Profesional-talde baten barman, jarduerak eskuordetzea posible izango da, baldin eta eskuordetze hori gauzatzeko baldintzak taldearen barman aurrez ezarrita badaude. d) Profesional-talde baten erantzukizuna erantzukizun hori eragin duten zeregin eta eginkizunak bereganatu dituzten kideen gain geratuko da, betiere eskuordetze-baldintzak ezarritakoari egokitzen bazaizkio. Zentro sanitarioen eta osasun-zerbitzuen titularrek hitzarmenak eta itunak egin ahal izango dituzte Carlos III.a Osasun Institutuarekin, beste ikerketa-zentro publiko edo pribatu batzuekin eta ikerketa sanitarioan interesa duten beste erakunde batzuekin. Zertarako? (adierazi erantzun okerra): a) lkerketa-programak garatzeko. b) lkerketa-tutoreak izendatzeko. c) Establezimendu sanitarioak plaza lotuz edo ikertzaile-plaza espezifikoz homitzeko. d) Espezialista-titulua lortu aurreko aldian ikertzaileak prestatzeko sistema espezifikoak ezartzeko. Jarraian, profesional sanitarioen eta haiek artatutako pertsonen arteko harremanari buruzko printzipio orokor batzuk azalduko dira. Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen arabera, printzipio horietatik zein ez da zuzena?. a) Profesionalek zentzuz erabili behar dituzte beren kargura dituzten baliabide diagnostiko eta terapeutikoak, kontuan hartuta, besteak beste, beren erabakiek izango duten kostua, eta saihestuz horiek gehiegi, gutxiegi eta oker erabiltzea. b) Profesionalen betebeharra da artatzen dituzten pertsonen osasun-premiei egokitutako arreta sanitario teknikoa eta profesionala ematea, unean uneko ezagutza zientifikoen garapen-mailaren eta lege honetan eta aplikatzekoak diren gainerako lege- eta deontologia-arauetan zehazten diren kalitate- eta segurtasun-mailen arabera. c) Profesionalen betebeharra da pazienteei informazio zehatza ematea beren lanbide-prestakuntzari buruz, ezagutzak eguneratu dituzten moduari buruz eta administrazio-erantzukizunetatik eratorri ahal izan zaizkien erantzukizun-eskariei buruz. c) Profesionalen betebeharra da beren zaintzapean dituzten pertsonen nortasuna, duintasuna eta intimitatea errespetatzea, eta pertsona horiek eragiten dizkieten erabakietan parte hartzen dutela errespetatzea. Nolanahi ere, informazio nahikoa eta egokia eman behar diete, erabaki horiek baimentzeko eskubidea gauzatu ahal izan dezaten. Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen arabera, zerbitzuen, atalen eta ekipoen edo unitate asistentzial baliokideen antolakuntza-efikaziak, horien izena edozein dela, honako hau beharko du (adierazi zein den okerra): a) Bame-funtzionamendurako idatzizko arauak izatea. b) Bertako pertsona bakoitzarentzako helburu eta funtzio orokorrak eta espezifikoak definitzea. c) Profesionalek zentroak zehaztutako dokumentazio asistentziala, informatiboa edo estatistikoa betetzea. d) Profesional sanitarioen efizientziari buruzko aldizkako kontrolak egitea. Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen arabera, adierazi baieztapen hauetatik zein den okerra: a) Prestakuntza espezializatua emateko akreditatutako zentro sanitarioek irakaskuntza-batzorde bat izan beharko dute. b) Prestakuntza espezializatua emateko akreditatutako zentro sanitarioek beren irakaskuntza-gaitasunaren arabera egokiak diren ikasketa-buruak eta irakaskuntza-koordinatzaileak izan beharko dituzte. c) Prestakuntza espezializatua emateko akreditatutako zentro sanitarioek beren irakaskuntza-gaitasunaren arabera egokiak diren prestakuntza-tutoreak izan beharko dituzte. d) Prestakuntza espezializatua emateko akreditatutako zentro sanitarioek beren irakaskuntza-gaitasunaren arabera egokiak diren ikasketa-buruak, irakaskuntza-koordinatzaileak eta prestakuntza-tutoreak izan beharko dituzte; ez, ordea, irakaskuntza-batzorderik. Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen arabera, etengabeko prestakuntzako programak garatzeko akreditatuta dauden zentro sanitarioek ... a) Egin beharreko jardueren arabera egokiak diren ikasketa-buruak, irakaskuntza-koordinatzaileak eta prestakuntza-tutoreak izan beharko dituzte, bai eta ikasleen defendatzaile bat ere. b) Irakaskuntza-batzorde bat izan beharko dute, bai eta egin beharreko jardueren arabera egokiak diren ikasketa-buruak, irakaskuntza-koordinatzaileak eta prestakuntza-tutoreak ere. c) Irakaskuntza-batzorde eta ikasleen defendatzaile bat izan beharko dituzte, bai eta egin beharreko jardueren arabera egokiak diren ikasketa-buruak, irakaskuntza-koordinatzaileak eta prestakuntza-tutoreak ere. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak zehazten duenez, honako hauei aplikatuko zaizkie haren xedapenak: a) Finantzaketa publikoko eta pribatuko zerbitzu sanitarioei, baldintza beretan. b) Finantzaketa publikoko zerbitzu sanitarioei. Pribatuei ere, osasun publikoko jardueren kontrolari eta informazio-, segurtasun- eta kalitate-bermeei dagokienez. c) Finantzaketa publikoko zerbitzu sanitarioei eta itunpeko pribatuei. d) Finantzaketa publikoko zerbitzu sanitarioei bakarrik. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, osasuna babesteko eta arreta sanitarioa jasotzeko eskubidea gauzatzeko, titularrek betebehar hauek izango dituzte: a) Espainiako nazionalitatea izatea, eta ohiko bizilekua, Espainiako lurraldean. b) Espainian asistentzia sanitarioa jasotzeko eskubidea aitortuta izatea, beste edozein titulu juridikoren bidez, nahiz eta ohiko bizilekua Espainiako lurraldean ez izan, betiere laguntza hori ordaintzera behartuta dagoen hirugarrenik ez badago. c) Atzerritarra izatea eta legezko eta ohiko bizilekua Espainiako lurraldean izatea, eta prestazio sanitarioaren nahitaezko estaldura beste bide batetik egiaztatzeko betebeharrik ez izatea. d) Aurreko erantzun guztiak zuzen daude. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, herritarrek honako eskubide hauek izango dituzte Osasun Sistema Nazionalean: a) Bizi diren autonomia-erkidegoan asistentzia sanitarioa jasotzekoa. b) Osasun pribatuko asistentziaren ondoriozko gastuen itzulketa jasotzekoa, Osasun Sistema Nazionalaren prestazioen katalogoanjasotako zerbitzuak badira. c) Asistentzia sanitarioaren ondoriozko gastuen itzulketajasotzekoa, Osasun Sistema Nazionalaren prestazioen katalogokoa bada, baldin eta lekualdatuta dauden autonomia-erkidegoko osasun-zerbitzuak behar badituzte. d) Aurreko erantzunetako bat ere ez da zuzena. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorro erkidea honako modalitate hauen inguruan egituratzen da: a) Asistentzia-zerbitzuen oinarrizko zorro erkidea, zorro erkide osagarria eta zerbitzu gehigarrien zorro erkidea. b) Asistentzia-zerbitzuen zorro erkide nazional oinarrizkoa eta autonomia-erkidegoetako asistentzia-zerbitzuen zorro erkidea. c) Asistentzia-zerbitzuen oinarrizko zorro erkide nazionala, autonomia-erkidegoetako zorro erkide osagarria eta zerbitzu autonomiko gehigarrien zorro erkidea. d) Asistentzia-zerbitzuen oinarrizko zorro erkide nazionala eta autonomikoa, zorro erkide osagarri nazionala eta autonomikoa eta zerbitzu gehigarrien zorro erkide nazionala eta autonomikoa. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Estatuko Osasun Sistemaren asistentzia-zerbitzuen oinarrizko zorro erkidea: a) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren barman erabakiko da, eta Estatuko Aurrekontuen Lege Orokorrean onartuko da. b) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren barruan erabakiko da, eta errege-dekretu bidez onartuko da. c) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren barman erabakiko da, eta dagozkion arau autonomikoetan onartuko da. d) Autonomia-erkidegoetako Presidenteen Konferentziaren barruan erabakiko da, eta dagozkion arau autonomikoetan onartuko da. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren asistentzia-zerbitzuen oinarrizko zorro erkideak honako hauek biltzen ditu: a) Zentro sanitarioetan nahiz zentro soziosanitarioetan egingo diren prebentzio-, diagnosi-, tratamendu- eta errehabilitazio-jarduera guztiak, bai eta larrialdietako garraio sanitarioa, prestazio farmazeutikoa eta prestazio ortoprotesikoa ere, eta finantzaketa publikoa izango dute guztiek. b) Zentro sanitarioetan nahiz zentro soziosanitarioetan egingo diren prebentzio-, diagnosi-, tratamendu- eta errehabilitazio-jarduera guztiak, bai eta larrialdietako garraio sanitarioa eta prestazio farmazeutikoa ere, eta finantzaketa publikoa izango dute guztiek. c) Zentro sanitarioetan nahiz zentro soziosanitarioetan egingo diren prebentzio-, diagnosi-, tratamendu- eta errehabilitazio-jarduera guztiak, bai eta larrialdietako garraio sanitarioa eta prestazio ortoprotesikoa ere, eta finantzaketa publikoa izango dute guztiek. d) Zentro sanitarioetan nahiz zentro soziosanitarioetan egingo diren prebentzio-, diagnosi-, tratamendu- eta errehabilitazio-jarduera guztiak, bai eta larrialdietako garraio sanitarioa ere, eta finantzaketa publikoa izango dute guztiek. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren zorro erkide osagarrian honako prestazio hauek sartuko dira: a) Prestazio farmazeutikoa bakarrik. b) Prestazio ortoprotesikoa bakarrik. c) Prestazio farmazeutikoa eta prestazio ortoprotesikoa bakarrik. d) Prestazio farmazeutikoa, prestazio ortoprotesikoa eta produktu dietetiko bidezko prestazioa. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu gehigarrien zorro erkideak honako hauek biltzen ditu: a) Oinarrizkoak ez diren eta/edo patologia kroniko bat hobetzen laguntzen duten jarduera, zerbitzu edo teknika guztiak, prestazio-izaerarik gabekoak. Horiek jasotzeko, erabiltzaileak ekarpen bat egin beharko du, eta/edo ordaindu egin beharko ditu. b) Oinarrizkoak ez diren eta/edo patologia kroniko bat hobetzen laguntzen duten jarduera, zerbitzu edo teknika guztiak, prestazio-izaerarik gabekoak. Horiek jasotzeko, erabiltzaileak ekarpen bat egin beharko du beti. c) Oinarrizkoak ez diren eta/edo patologia kroniko bat hobetzen laguntzen duten jarduera, zerbitzu edo teknika guztiak, prestazio-izaerarik gabekoak. Horiek jasotzeko, erabiltzaileak ordaindu egin beharko ditu. d) Oinarrizkoak ez diren eta/edo patologia kroniko bat hobetzen laguntzen duten jarduera, zerbitzu edo teknika guztiak, prestazio-izaerarik gabekoak, baina finantzaketa publikoko estaldura erabatekoa dutenak. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, autonomia-erkidegoek, beren eskumenen esparruan, beren zerbitzu-zorroak onartu ahal izango dituzte, eta barruan gutxienez honako hauek jasoko dituzte: a) Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorro erkidea, asistentzia-zerbitzuen oinarrizko zorroaren modalitatean. b) Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorro erkidea, asistentzia-zerbitzuen oinarrizko zorroaren eta zorro osagarriaren modalitateetan. c) Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorro erkidea, asistentzia-zerbitzuen oinarrizko zorroaren, zorro osagarriaren eta zerbitzu gehigarrien zorroaren modalitateetan. d) Aurreko erantzunetako bat ere ez da zuzena. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, autonomia-erkidegoek Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorro erkidean ez dagoen teknika, teknologia nahiz prozedura bat sar dezakete beren zerbitzu-zorroetan. Horiek zorroan sartu aurretik, dagokion autonomia-erkidegoak horren berri eman beharko dio, arrazoiturik, Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluari: a) Baieztapen hori zuzena da. b) Baieztapen hori zuzena da, berri emateko betebeharrari dagokionez izan ezik. c) Baieztapen hori zuzena da, arrazoiturik berri emateko betebeharrari dagokionez izan ezik. d) Baieztapen hori okerra da. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, lehen mailako arretaren prestazioan ez dira sartuko: a) Aho-hortzen osasuneko arreta. b) Gaixotasun terminalen bat duten pertsonen arreta aringarria. c) Oinarrizko errehabilitazioa. d) Aurreko erantzunetako bat ere ez da zuzena. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorro erkidearen edukia lantzean: a) Nahitaezkoa da Osasun Sistema Nazionaleko Osasun Arloko Teknologiak eta Prestazioak Ebaluatzeko Espainiako Agentzien Sareak aldeko txostena ematea, honako hauekin lotuta: efikazia, efizientzia, eraginkortasun, segurtasun eta baliagarritasun terapeutikoak, baita asistentziaren onurak eta alternatibak, babes gutxiagoko edo arriskuko taldeen zaintza, gizarte-premiak eta horrek guztiak ekonomian eta antolaketan izango duen eragina ere. b) Osasun Sistema Nazionaleko Osasun Arloko Teknologiak eta Prestazioak Ebaluatzeko Espainiako Agentzien Sareak hartuko du parte honako hauen ebaluazioan: efikazia, efizientzia, eraginkortasun, segurtasun eta baliagarritasun terapeutikoak, baita asistentziaren onurak eta alternatibak, babes gutxiagoko edo arriskuko taldeen zaintza, gizarte-premiak eta horrek guztiak ekonomian eta antolaketan izango duen eragina ere. c) Nahitaezkoa da inplikatutako sozietate zientifikoek aldeko txostena ematea, honako hauekin lotuta: efikazia, efizientzia, eraginkortasun, segurtasun eta baliagarritasun terapeutikoak, baita asistentziaren onurak eta alternatibak, babes gutxiagoko edo arriskuko taldeen zaintza, gizarte-premiak eta horrek guztiak ekonomian eta antolaketan izango duen eragina ere. d) Inplikatutako sozietate zientifikoek hartuko du parte honako hauen ebaluazioan: efikazia, efizientzia, eraginkortasun, segurtasun eta baliagarritasun terapeutikoak, baita asistentziaren onurak eta alternatibak, babes gutxiagoko edo arriskuko taldeen zaintza, gizarte-premiak eta horrek guztiak ekonomian eta antolaketan izango duen eragma ere. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, honako kasu hauetan utziko da zerbitzu-zorrotik kanpo, horretan sartuta dagoen teknika, teknologia edo prozedura bat: a) Efikazia, efizientzia eta eraginkortasunik eza frogatzen bada, edo onuraren eta arriskuaren arteko balantzea nabarmenki negatiboa bada. b) Prestakuntza behar badu eta ez badago horri dagokion espezialitate medikorik. c) Ezarpenaren baldintza ekonomikoak aldatu badira. d) Aurreko erantzun guztiak zuzen daude. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, erreferentziako zerbitzuak: a) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren barruan erabakiko dira eta Osasun eta Kontsumo Ministerioak akreditatuko ditu. b) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren barman erabakiko dira eta kokatuko diren autonomia-erkidegoko agintaritzak akreditatuko ditu. c) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren barman erabakiko eta akreditatuko dira. d) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren barman erabakiko dira, Osasun eta Kontsumo Ministerioak akreditatuko ditu, eta kokatuko diren autonomia-erkidegoak finantzatuko ditu. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, gizakietan eta albaitaritzan erabiltzeko sendagaien finantzaketari buruzko erabakia honako honi dagokio: a) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluari. b) Osasun eta Kontsumo Ministerioari. c) Autonomia-erkidego bakoitzari. d) Ekonomia eta Ogasun Ministerioari. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren giza baliabideak prestatzeko eta modernizatzeko programak diseinatzea honako honi dagokio: a) Osasun Sistema Nazionaleko Giza Baliabideen Batzordeari, autonomia-erkidegoen eskumenei kalterik egin gabe. b) Hezkuntza Ministerioari, autonomia-erkidegoen eskumenei kalterik egin gabe. c) Autonomia-erkidegoei, Hezkuntza Ministerioaren eskumenei kalterik egin gabe. d) Autonomia-erkidegoei, Osasun Sistema Nazionaleko Giza Baliabideen Batzordearen eskumenei kalterik egin gabe. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen ondorioetarako, lanbide-konpetentzia hau da: a) Etengabeko prestakuntza egiaztatzea lanbide-ibilbidearenjardunean. b) Izendatutako lanpostuan jarduteko beharrezko diren ezagutzak eskuratu izanaren egiaztagiriak ziurtatzen duen konpetentzia. c) Profesional sanitarioak duen gaitasuna here lanbideko jardunbide egokiekin lotutako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak integratzeko eta aplikatzeko, sortzen zaizkion arazoak konpondu asmoz. d) Zerbitzu sanitarioekiko lotura estatutarioa lortzeko agintaritza eskudunak deitutako hautaketa-prozesu ofiziala gainditzea. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, osasun-txartel indibidualak honako datu hauek jasoko ditu: a) Txartelaren titularra identifikatzeko oinarrizko datuak bakarrik. b) Titularra identifikatzeko oinarrizko datuak eta dagokion farmazia-prestaziorako eskubidearenak soilik. c) Titularra identifikatzeko oinarrizko datuak, dagokion farmazia-prestaziorako eskubidearenak eta osasun-zerbitzuarenak edo asistentzia sanitarioaren ardura duen erakundearenak. d) Titularra identifikatzeko oinarrizko datuak, dagokion farmazia-prestaziorako eskubidearenak, osasun-zerbitzuarenak edo asistentzia sanitarioaren ardura duen erakundearenak eta lehen mailako arretan atxikita duen profesionalarenak. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren kalitatea hobetzeko azpiegitura elementu hauek osatuko dute: a) Osasun-langileei egindako erasoen erregistroa, prebentzio-neurriak hartzeko. b) Gertaera kaltegarrien erregistroa, zeinak informazioa jasoko baitu pazientearen segurtasunerako arazo potentzial izan diren praktikei buruz. c) a) eta b) erantzunak dira zuzenak. d) a) eta b) erantzunak okerrak dira. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, osasun publikoaren eta elikagaien segurtasunaren arloetako jarduera koordinatuen adierazpena honako kasu hauetakoren batean kokatu beharko da: a) Osasun publikorako arrisku edo alarma bereziko egoerei erantzutea. b) Osasun publikorako arrisku edo alarma bereziko egoerei aurre egiteko prebentzio-planak ezartzea. c) Analisi epidemiologikoak egitea, osasun publikoaren eta elikagaien segurtasunaren arloko aurreikuspenen arabera egiturak eta baliabideak ezartzea ahalbidetuko dutenak. d) a) eta b) zuzenak dira eta c) okerra da. Zein da Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen xedea?. a) Osasun Sistema Nazionala osatzen duten osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen funtzionario-harreman bereziaren oinarri arautzaileak ezartzea. b) Osasun Sistema Nazionala osatzen duten osasun-zerbitzuekin lan-harreman berezia duten estatutupeko langileen esparru-estatutua ezartzea. c) Osasun Sistema Nazionala osatzen duten osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen funtzionario-harremanaren oinarri arautzaileak ezartzea. d) Aurreko erantzun guztiak dira okerrak. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak xedatzen duenaren arabera, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen araubidearen antolamendua zenbait printzipio eta irizpideren arabera arautzen da. Adierazi hurrengoetatik zein ez diren aipatzen lege horretan: a) Legeari eta zuzenbideari erabat men egitea. b) Estatutupeko langile izaera eskuratzeko berdintasuna, merezimendua, gaitasuna eta promozioa. c) Osasun-zerbitzuaren eta haren zentroen eta erakundeen antolamendu- eta funtzio-araubidean integratzea. d) Osasun-administrazio publikoen arteko koordinazioa, lankidetza eta elkarrekiko informazioa. Osasun Sistema Nazionala osatzen duten osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek: a) Ez dute libreki sindikatzeko eskubide indibidualik. b) Jarduera sindikalerako eskubidea dute. c) Biltzeko eskubidea dute, eta eskubide hori baliatu ahal izango dute, baldin eta aldez aurreko baimena beharrezkoa badute. d) Aurreko guztiak zuzen daude. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak zehazten duen moduan, estatutupeko langile finkoaren izaera honako baldintza hauek betetzeagatik lortzen da: a) Behin hautaprobak gainditu ondoren, deialdian ezarritako epean hastea lanean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean. b) Hautaprobak gainditzea; organo eskudunak izendapena ematea; eta hilabeteko epean hastea lanean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean. c) Hautaprobak gainditzea; organo eskudunak izendapena ematea; eta, behin kasu bakoitzean ezarritako baldintza formalak bete ondoren, deialdian zehaztutako epean hastea lanean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean. d) Hautaprobak gainditzea; organo eskudunak izendapena ematea; eta deialdian zehaztutako epean hastea Janean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langile finkoaren izaera lortzeko prozesuan, zer hautagai ezingo dira izendatu eta, beraz, euren jarduketak ondoriorik gabe geratuko dira?. a) 45.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langile finkoaren izaera lortzeko prozesuan, zer hautagai ezingo dira izendatu eta, beraz, euren jarduketak ondoriorik gabe geratuko dira?. b) Hautaketa-prozesua gainditu aurretik, deialdian eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen ez duten hautagaiak. c) Behin deialdia sinatuta, deialdian eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen ez duten hautagaiak. d) Behin hautaketa-prozesua gainditu ondoren, organo eskudunak automatikoki egiten du hautagaiaren izendapena. Noiz galtzen da Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean erregulatutako estatutupeko langilearen izaera?. a) Enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza bereziko zigorrajasotzean, dagokion izendapenari eragin ala ez. b) Desgaikuntza absolutuko zigorra jasotzean, zigorra irmoa izan ala ez. c) Lanbiderako desgaikuntza bereziko zigorra jasotzean, betiere zigorra sei urtetik gorakoa bada. d) Lanbiderako desgaikuntza bereziko zigorra jasotzean, betiere zigorra hiru urtetik gorakoa bada. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, hurrengo baieztapen hauetatik, zein ez da zuzena?. a) Erretiroa nahitaezkoa edo boluntarioa izan daiteke. b) Interesdunak 70 urte bete arte jarraitu nahi baldin badu zerbitzu aktiboan, nahikoa izango da eskaera boluntarioki egitea. c) Nahitaezko erretiroa deklaratuko da interesdunak 65 urte betetzean. d) Borondatezko erretiroa, osoa edo partziala aukeratu ahalko dute Gizarte Segurantzaren legedian ezarritako betekizunak betetzen dituzten estatutupeko langileek. Noiz da bidezkoa osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile finko izaera azkentzea?. a) Nazionalitatea galtzean. b) Zerbitzutik kentzeko diziplinazko zehapen irmo bat jasotzean. c) Enplegu edo kargu publikorako edo dagokion lanbiderako desgaikuntza bereziko zigor nagusi edo erantsi bat jasotzean. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak zer aurreikusten du ordainsarien arloan?. a) Estatutupeko langileen ordainsari-sistema oinarrizko ordainsarietan eta ordainsari osagarrietan egituratzen da. b) Ordainsari osagarrien zati bat zehazteko, estatutupeko langileen ebaluazioa egin behar da. Ebaluazio hori berdintasunaren, objektibotasunaren eta gardentasunaren printzipioetan oinarritutako prozedurak erabilita ezarriko da. c) Estatutupeko langileen ordainsari-sistemak kualifikazio teknikoaren eta profesionalaren printzipioak betetzen ditu. d) Aurreko guztiak zuzen daude. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen ordainsariei buruzko zein erantzun da zuzena?. a) Oinarrizko ordainsariak honako hauek dira: Ian egiteko eskatutako tituluaren arabera kategoria bakoitzari esleitutako soldata; hirurtekoak; eta aparteko ordainsariak. b) Oinarrizko ordainsariak berdinak izango dira osasun-zerbitzu guztietan, zein urtetan jasotzen diren kontuan hartu gabe. c) Aldi baterako estatutupeko langileek dauden osasun-zerbitzuetan beren izendapenei dagozkien ordainsari guztiak jasoko dituzte, karrerako osagarria izan ezik. d) Etengabeko arretako osagarria lanpostuaren titularraren ekimen jarraitua eta iraunkorra ordaintzera bideratuta dago. |




