option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

Osakidetza EPE 23-24-25. Galdera-sorta komuna - C2, C3, D eta E - (6)

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Osakidetza EPE 23-24-25. Galdera-sorta komuna - C2, C3, D eta E - (6)

Descripción:
EPE 23-24-25 galdetegi komuna 251-300

Fecha de Creación: 2026/04/30

Categoría: Otros

Número Preguntas: 50

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

Zein izan zen I. Berdintasun Planaren helburua, kontuan hartuta Osakidetzan gai horren gainean egin zen lehen plan estrategikoa izan zela?. a) Lortutako aurrerapenak finkatzea eta prozesu eraldatzailea sakontzea. b) Oinarri solido batzuk ezartzea legedia betetzen dela eta esparru estrategikoekin bat egiten dela bermatzeko. c) Lanbide-kategoria guztietan erdira murriztea soldata-arrakala. d) Osakidetzako Zuzendaritza Kontseiluak 2025eko uztailean onarpena eman diezaion lortzea.

Zein da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren II. Planean (2025-2028) zehazten den 5. helburua?. a) Zaintzarako kontziliazio-neurrietan dagoen genero-arrakala murriztea. b) Trebakuntza berdintasunean: langileen prestakuntza mailakatua bermatzea. c) Soldata-berdintasuna: % 5etik gorako ordainsari-arrakala duten kategoriak erdira murriztea. d) Ikerkuntza: genero-ikuspegia duten ikerketen kopurua handitzea.

Zein da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren II. Planean (2025-2028) izaera eta asmo nagusia?. a) Berdintasunaren arloko Europako araudiaren berri ematen du, baina ez da zuzenean aplikatzen osasun-asistentzian. b) Zerbitzu-erakundeek borondatez bete ditzaketen gomendioen gida da. c) Kudeatzaile eta zuzendariei soilik zuzendutako erregelamendu teknikoa da. d) Plangintza-tresna estrategiko bat da, genero-ikuspegia erakundearen kulturan eta kudeaketan zeharka txertatzea helburu duena.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren II. Planean (2025-2028) "intersekzionalitatearen" ikuspegia azaltzen da. Zer esan nahi du?. a) Aztertzea zein harreman duen generoak beste faktore batzuekin (adina, jatorria, desgaitasuna, sexu-orientazioa eta abar), diskriminazio modu espezifikoak identifikatzeko. b) Desberdinkeria guztiak modu isolatuan tratatzea, estatistikan nahasdurak saihesteko. c) Ospitale-zentroen artean langileak trukatu daitezen sustatzea, plantilla orekatzeko. d) Gune metropolitar handien bidegurutzeetan osasun-arreta lehenestea.

Emakumeen aurkako indarkeria matxistari lotuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren II. Planak (2025-2028) lehentasunezko jarduera-ildo hau zehazten du: a) Prebentzioa lantzea, detekzio goiztiarra sustatzea eta osasun-sistemaren asistentzia-erantzun integratua hobetzea. b) Antzemandako edozein kasu kanpoko zerbitzu juridikoetara bideratzea, berehala, osasun-langileen esku-hartzerik gabe. c) Erregistro anonimo bat sortzea, profesionalek jarrerak salatu ditzaten, ondoren jarraipenik egin gabe. d) Osasun-arreta indarkeriaren ondorio fisikoetara soilik mugatzea.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak xedatzen duenez: a) Errotulazio finkoa, kanpokoa zein barrukoa, oro har, bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari lehentasuna emango zaio. b) Kanpoko errotulazio finkoa bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari lehentasuna emango zaio. c) Barruko errotulazio finkoa bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari lehentasuna emango zaio. d) Errotulazio finkoa, kanpokoa zein barrukoa, oro har, euskaraz soilik egon behar da.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari jarraikiz, ikus-entzunezko mezuak: a) Ikus-entzunezko sistema horiek erabiltzen dituzten unitateetako arduradunek erabakitzen duten hizkuntzan eman behar dira. b) Bi hizkuntza ofizialetan eman behar dira, lehenengo gaztelaniaz eta gero euskaraz. c) Bi hizkuntza ofizialetan eman behar dira, lehenengo euskaraz eta gero gaztelaniaz. d) Bi hizkuntza ofizialetako batean eman behar dira.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari jarraikiz, Osakidetzaren web-orriei buruzko baieztapen hauetatik, zein ez da zuzena?. a) Osakidetzako intranet, estranet eta bestelako webguneetan, erabiltzaileek bermatua eduki behar dute nabigatzeko eta eduki guztiak bi hizkuntza ofizialetan eskuratzeko aukera. b) Webguneen administratzaileek inola ere ez dute testurik ez edukirik argitaratuko bi hizkuntza ofizialetan egon ezean. c) Osakidetzako webgune batera lehen aldiz sartzean, hasierako orna euskaraz agertuko da modu lehenetsian. d) Osakidetzako webguneen erabiltzaileek sarbide erraza izan behar dute euskararen normalizazioaren inguruko ataletara.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari jarraikiz, adierazi zein den erantzun zuzena: a) Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa aplikatuz, Osakidetzako paziente bakoitzaren datu pertsonaletan ezin da jaso Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko lehenesten duen hizkuntza. b) E letra daukan ikur urdinak adierazten du pazienteak ez duela gaitasunik Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko euskara ez den hizkuntza batean. c) Paziente bakoitzaren datu pertsonaletan, Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko lehenesten duen hizkuntza jaso behar da. d) Osakidetzarekin komunikatzeko euskara lehenesten duten pazienteen kasuan, euskarazko zerbitzuak baino ez zaizkie eskaini beharko.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, adierazi zein den erantzun zuzena: a) "Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma" da 2017an pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko egindako kanpainaren leloa. b) Osakidetzako zuzendaritza eta gerentzia guztiei dagokie "Aukeratu zeure hizkuntza I Elige tu idioma" leloa duen kanpaina gauzatzeko ardura. c) "Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma" da pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko kanpainaren leloa, hain zuzen, Osakidetzak plangintzaldiaren lehen urtean egingo duen kanpainarena. d) "Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma" da pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko kanpainaren leloa, hain zuzen, Osakidetzak plangintzaldiaren hirugarren urtean egingo duen kanpainarena.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, bai harrera- eta onarpen-zerbitzuetan, bai unitate asistentzial eta administratiboetan, herritar euskaldun guztiei honako hau bermatu behar zaie: a) Euskarazko harrera. b) Euskarazko harrera, paziente eta erabiltzaileekiko ahozko komunikazioa aurrez aurrekoa denean soilik. c) Euskarazko harrera, paziente eta erabiltzaileekiko komunikazioa telefono bidezkoa denean soilik. d) Euskarazko harrera, euskaraz dakiten langileek egiten badute soilik.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, paziente eta erabiltzaileen eskari eta erreklamazioei erantzuteko idazki indibidualizatuetan zein hizkuntza erabiliko da?. a) Herritarrek beraiek erabilitako hizkuntza. b) Euskara da lehentasunezko hizkuntza beti. c) Bi hizkuntza ofizialak beti, herritar bakoitzak erabilitako hizkuntza edozein dela ere. d) Bi hizkuntza ofizialak, euskara lehenik eta gaztelania bigarrenik.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean aurreikusitakoari jarraikiz, adierazi zein ez den erantzun zuzena: a) Nahi duten enplegatu elebidunen eskura jarriko dira zirkulu urdinean e letra zuria duten identifikazio-ikurrak, euskaraz aritzera gonbidatzen dutenak. b) Ikur urdina eta e letra langile elebidunen identifikazio indibidualerako soilik erabiliko da. c) Osasun-zentro, kontsultategi eta ospitaleetako unitateetan ikusgai egon behar dira erabiltzaileei e ikurraren esanahia azaltzen dieten kartelak. d) E ikurraren beste aldaera bat sortzea aztertuko da, euskaraz egiteko prestutasuna duten baina egoeraren arabera gauzak euskaraz adierazteko zailtasunak dituzten langileentzat.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean aurreikusitakoari jarraikiz, lehen mailako arretako zentro guztietan antolaketa-prozedura bat jarri behar da martxan eta, haren bitartez, ahal den heinean, zerbitzu jakin batzuk euskaraz hautatzeko aukera eman behar zaie euskara lehenetsi duten baina oraindik gaztelaniaz jasotzen dituzten pazienteei. Adierazi zer zerbitzu aipatzen dituen planak: a) Familia-medikua, pediatria, erizaina eta osasun mentala. b) Pediatra, familia-medikua eta osasun mentala. c) Familia-medikua, pediatra, erizaina eta emagina. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, Osakidetzan hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexei dagokienez, adierazi zein ez den zuzena: a) Osakidetzan hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexekin lotutako ekintzen arduraduna Giza Baliabideen Zuzendaritza da. b) Paziente eta Erabiltzaileen Arreta Zerbitzuetan (PEAZ) erregistratuko dira hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexak. c) Hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexak PEAZek ez ezik, kexaren iturria den zerbitzuaren arduradunek kudeatuko dituzte. d) Kexen kudeaketa eta jarraipena hobetzeko, Osakidetzak protokolo bat adostuko du hizkuntza-eskubideen arloan lan egiten duten erakundeekin.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, enpresa hornitzaileekiko, finantza-erakundeekiko eta Euskal Herriko beste erakunde pribatu batzuekiko harremanetan: a) Solaskide euskaldunak izendatuko dira eta jakinaraziko zaie Osakidetzak euskaraz izan nahi dituela harremanak. b) Idatzizko komunikazioan bi hizkuntza ofizialak erabili behar dira beti. c) Osakidetzak erakunde hornitzaileei eskatuko die haien produktuak, Osakidetzako profesionalei zuzendutakoak, euskaraz egon daitezela. d) Aurreko erantzun guztiak dira okerrak.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak barne-komunikazio bat egingo du profesional bakoitzaren lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa ezagutarazteko, lehentasunezko hizkuntza erregistratzeko modua azaltzeko eta langile euskaldunak euskara aukeratzera animatzeko: a) Sei hilean behin. b) Urtean behin. c) Kontratazio berri bat dagoen bakoitzean. d) 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak ez du ekintza hori aurreikusten.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera: a) Langileei edo hautagaiei sakelako telefonoetara bidaltzen zaizkien SMS mezuak ele bitan idatziko dira, lehenengo gaztelaniaz eta gero euskaraz. b) Langileen eskariei edo erreklamazioei erantzuteko idazki indibidualizatuak bi hizkuntza ofizialetan idatzi beharko dira. c) Osakidetzak bermatu egin behar du langileei eta hautagaiei komunikazio-teknologien bidez eskaintzen zaizkien informazioa eta zerbitzuak bi hizkuntza ofizialetan egotea, pertsona bakoitzak nahi duen hizkuntzan jardun ahal izateko. d) Langileei zuzendutako informazio eta komunikazio ez-pertsonalizatuak bi hizkuntza ofizialetan egon behar dira, gaztelaniari lehentasuna emanda.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak jasotzen duen bezala: a) Buruzagitza- eta ardura-lanpostuetan, 2. lehentasuna duten zerbitzuetan, derrigortasun-data jarriko zaie, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea % 40 edo gehiago bada. b) Buruzagitza- eta ardura-lanpostuetan, 2. lehentasuna duten zerbitzuetan, derrigortasun-datajarriko zaie, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea % 50 edo gehiago bada. c) 2. lehentasuna duten zerbitzuetan, derrigortasun-data jarri behar zaie titularraren erretiroagatik, erabateko ezintasunagatik edo heriotzagatik hutsik geratzen diren lanpostuei, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea % 50 edo gehiago bada. d) Osakidetzak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi bat egingo du gutxienez urtean behin, 67/2003 Dekretuan zehaztutakoaren arabera.

2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari jarraikiz, Osakidetzak euskara-planaren bi ebaluazio orokor egingo ditu: a) Lehenengoa, plangintzaldiko hirugarren urtean; bigarrena, seigarren urtean. b) Lehenengoa, plangintzaldiko bigarren urtean; bigarrena, seigarren urtean. c) Lehenengoa, plangintzaldiko hirugarren urtean; bigarrena, seigarren urtean, eta ebaluazio kualitatiboa izango da. d) Lehenengoa, plangintzaldiko bigarren urtean; bigarrena, seigarren urtean, eta planaren adierazleetan oinarritutako ebaluazio kuantitatiboa izango da.

Zein da Euskadiko Plan Onkologiko Integralaren indarraldia, agiriaren arabera?. a) 2024-2028. b) 2025-2030. c) 2023-2027. d) 2020-2025.

Euskadiko Plan Onkologiko Integralaren (2025-2030) laburpen exekutiboaren arabera, Euskadin izandako heriotzen zein ehuneko eragin zuen minbiziak 2023an?. a) % 22,3. b) % 15 baino gutxiago. c) % 33,8. d) % 28.

Euskadiko Plan Onkologiko Integralaren (2025-2030) laburpen exekutiboaren arabera, zeintzuk izan ziren minbiziaren lokalizazio ohikoenak Euskadin 2015-2019 aldian, sexuaren arabera bereizita?. a) Ondesteko minbizia eta biriketako minbizia. b) Emakumeen bularreko minbizia eta gizonen prostatako minbizia. c) Pankreako minbizia eta biriketako minbizia. d) Leuzemia eta Hodgkinen linfoma.

Hurrengo asmoetako zein lortu nahi da Euskadiko Plan Onkologiko Integralaren (2025-2030) IKUSPEGIA atalean?. a) Minbizia duten pazienteen, bizirauleen, senideen eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea. b) Osakidetzak sektore onkologiko pribatuan duen merkatu-kuota handitzea. c) Bi sexuen presentzia orekatua bermatzea osasun-kudeaketako organoetan. d) Telemedikuntza jarraipen onkologikorako modu bakar gisa ezartzea.

Euskadiko Plan Onkologiko Integralaren (2025-2030) misioa da herritarrei balioa gehitzea, nola?. a) I+Grako kanpo-finantzaketa handituz. b) Itxaropen-zerrendak murriztuz eta asistentzia-langile gehiago jarriz. c) Osasun emaitzak hobetuz. d) Tumore guztietan 10 urtetik gorako biziraupena lortuz.

Euskadiko Plan Onkologiko Integralean (2025-2030), 'Pertsona eta humanizazioa lehenestea' izeneko printzipio gidarian, genero-ikuspegia sartzeaz gain, zeri jartzen zaio arreta?. a) Telemonitorizazio aurreratuari. b) Aniztasunari. c) Zuzenean inplikatuta ez dauden langileei. d) Sare sozialei.

Euskadiko Plan Onkologiko Integralaren (2018-2023) ebaluazioan, hobetu beharreko hainbat esparru identifikatu ziren. Zein da hobetu beharreko esparru nagusietako bat?. a) Planak gehiegizko ikusgaitasuna izatea profesionalen artean, inplikaziorik gabe. b) Tumore Batzordeen kopurua handitzea. c) Talde jakin batzuei arreta handiagoa eskaintzea (haurrak, adinekoak, biziraule luzeak). d) Asistentzia-eredu komunik ez izatea.

Euskadiko Plan Onkologiko Integralean (2025-2030) zenbat lehentasunezko jarduera-alor daude, egitura eguneratu ondoren?. a) Lehentasunezko bost (5) jarduera-alor. b) Lehentasunezko sei (6) jarduera-alor. c) Lehentasunezko zazpi (7) jarduera-alor. d) Lehentasunezko zortzi (8) jarduera-alor.

Euskadiko Plan Onkologiko Integralaren (2025-2030) akronimoen zerrendaren arabera, zer da PROMs?. a) Probabilitate Onkologikoaren Miaketa. b) Prebentzio Onkologikorako Masterra. c) Paziente-ratioak onkologia-medikuntzan. d) Pazienteek jakinarazitako emaitzen neurriak.

Euskadiko Plan Onkologiko lntegralak (2025-2030) bat egiten du Euskadiko 2030 Osasun Planarekin. Osasun Plan horretako zein lehentasun estrategiko aipatzen da agiri honetan?. a) Osasun-zerbitzu pribatuen sarea sortzea. b) Bizi-itxaropena 90 urtera arte luzatzea. c) Saihestu daitekeen morbimortalitatea murriztea eta osasun-arloko desberdintasunak murriztea. d) Haurren minbizia guztiz ezabatzea 2030a baino lehen.

Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren 1. artikuluaren arabera, zein da legearen xedea?. a) Osasun Sistema Nazionalean zainketa aringarri aurreratuak arautzea. b) Zigor Kodea aldatzea, suizidioan laguntzea ez dadin zigortu. c) Arautzea pertsona orori dagokion eskubidea hiltzeko behar duen laguntza eskatzeko eta jasotzeko, eta administrazioek duten obligazioa eskubide hori bermatzeko. d) Aurretiazko borondateen erregistroa eta bizi-testamentuak zehaztea.

Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren 5. artikuluaren arabera, hiltzeko laguntza eskatzeko, zein betekizun bete behar da nazionalitateari lotuta?. a) Espainiako nazionalitatea izatea, legezko bizilekua Espainian izanda, gutxienez 10 urtez, etenik gabe. b) Espainiako nazionalitatea izatea edo legezko bizilekua Espainian izatea, gutxienez 5 urtez. c) Adinez nagusia izatea eta Espainiako nazionalitatea izatea, edo legezko bizilekua Espainian izatea edo Espainian bizitzen hamabi hilabete baino gehiago daramala egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria izatea. d) Espainiako nazionalitatea izatea eta udalerri berean bizitzea azken 2 urteetan.

Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren arabera, zer da "profesional sanitario eskudunak substantzia bat zuzenean ematea pazienteari"?. a) Medikamentu bidez lagundutako suizidioa. b) Sedazio aringarri sakona. c) Eutanasia. d) Hiltzeko laguntza ematea.

Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren 5. artikuluaren arabera, hiltzeko laguntza eskatzeko, zein egoera izan behar du pazienteak?. a) Sendatu ezin den gaixotasun bat izatea fase terminalean edo narriadura funtzional larria izatea. b) Bere autonomia larriki mugatzen duen gaixotasun bat izatea. c) Gaixotasun larri eta sendaezin bat edo pairamen larri, kroniko eta ezintzaile bat izatea, sufrimendu jasanezina eragiten duena. d) Aringarriekin tratatu ezin den min fisiko edo psikiko bat izatea.

Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren arabera, mediku arduradunak zenbatean behin kontsultatu beharko dio pazienteari, behin eskaria aurkeztutakoan, nahi horri eusten dion?. a) Gutxienez 7 egunetik behin. b) Gutxienez 15 egunetik behin, historia klinikoan jasota. c) Gutxienez 30 egunetik behin, prozedura luzatzen bada. d) Behin bakarrik laguntza eman baino lehen.

Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren arabera, zein organok egiaztatu behar du, kasuan kasu, bete egiten direla lege honetan ezarritako betekizunak, hiltzen laguntzeko prestazioa eman baino lehen?. a) Zentro sanitarioko Etika Asistentzialeko Batzordeak. b) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak. c) Berme eta Ebaluazio Batzordeak. c) Autonomia-erkidegoko Osasun Ikuskaritzak.

Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren arabera, prestazioa eskatzeko unean pazientea ezintasuneko egoeran badago, nork aurkez dezake eskaria here izenean?. a) Soilik senide zuzenek edo ezkontideak. b) Asistentzia-taldeko medikuak edo gizarte-langileak, baldin eta pazienteak aurretik sinatu badu jarraibide-agiri bat, bizi-testamentu bat edo agiri baliokide bat. c) Agintari judizialak horretarako gaitutako legezko pertsonak. d) Ezin da prestazio hori eskatu, baldin eta pazientea izatezko ezintasuneko egoeran badago.

Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren arabera, zein eskubide dute hiltzeko laguntza emateko zeregina duten profesional sanitarioek?. a) Beste lanpostu batera lekualdatzeko eskubidea. b) Zerbitzuaren konplexutasunagatik soldata-igoera jasotzeko eskubidea. c) Kontzientzia-eragozpenerako eskubidea. d) Ofizioko laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea.

Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren arabera, zer da "pairamen larri, kroniko eta ezintzailea"?. a) Sufrimendu fisiko edo psikiko etengabea eragiten duena. b) Muga bat eragiten duena, ondorio zuzena izanik pazientearen borondatea adierazteko gaitasunean eta autonomia fisikoan. c) Beste pertsona baten menpe dagoena eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretako gutxienez bi egiteko. d) Atzera bueltarik ez duen mina, sei hilabetetik beherako bizi-pronostikoa duena.

Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren arabera, zein epetan jakinarazi behar dio erabaki horren aldeko ebazpena mediku arduradunak Berme eta Ebaluazio Batzordeari, hark egiazta dezan?. a) Ebazpenaren osteko 24 orduen barruan. b) Ebazpenaren osteko egun naturalean. c) Ebazpenetik 7 eguneko epean. d) Ez dago komunikazio hori egiteko eperik.

Zein da Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeak ezartzen duen printzipio orokorra?. a) Enplegu publikoak askatasunez metatzea. b) Sektore publikoan lanpostu bat baino gehiago betetzeko bateraezintasuna, salbuespenetan izan ezik. c) Enplegu publikoaren eta pribatuaren arteko bateragarritasun automatikoa. d) Bateragarritasuna osasun-eremuan bakarrik.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, zer hartzen da "sektore publikotzat"?. a) Estatuko Administrazio Orokorrak bakarrik. b) Autonomia-erkidegoak bakarrik. c) Administrazio publikoak eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak. d) Erakunde autonomoek bakarrik.

Oro har, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean jasotako langileek honako hauek egin ahal izango dituzte: a) Bi lanpostu publiko, bat lanaldi partzialekoa bada. b) Bigarren lanpostu publikoa, aldez aurreko baimenarekin eta Legeak aurreikusitako kasuetan bakarrik. c) Edozeinjarduera pribatu, mugarik gabe. d) Bi lanpostu publiko, bi administraziotakoak badira.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, zer betekizun da ezinbestekoa jarduera pribatu batekiko bateragarritasuna baimentzeko?. a) Jarduera sanitarioa izatea. b) Ezarritako lanaldi arrunta ez gainditzea. c) Enplegatu publikoaren inpartzialtasuna edo independentzia arriskuan ez jartzea. d) Nagusi hurrenak baimena ematea, bestelako izapiderik egin gabe.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, ordainsari bat baino gehiago jaso daiteke aurrekontu publikoen kargura?. a) Bai, betiere gutxieneko soldata gainditzen ez badute. b) Ez, Legean espresuki aurreikusitako kasuetan izan ezik. c) Bai, inolako mugarik gabe. d) Administrazio autonomiko desberdinak badira bakarrik.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea, osasun-zerbitzuetako langile estatutarioei aplikatzen al zaie?. a) Ez, araudi espezifikoak soilik arautzen duelako. b) Bai, administrazio publikoen zerbitzuko langile gisa. c) Lanpostua jabetzan badute bakarrik. d) Zuzendaritzako langileei bakarrik.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, zer gertatzen da jarduera bateraezina baimenik gabe egiten bada?. a) Lan-ordutegitik kanpo bada, ez da ezer gertatzen. b) Falta arintzat jotzen da. c) Diziplina-erantzukizuna ekar dezake. d) Jasotako ordainsaria baizik ez da itzuli behar.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, zein jarduera daude bateraezintasunen araubide orokorretik salbuetsita?. a) Irakaskuntza- edo ikerketa-jarduerak kasu jakin batzuetan. b) Edozein jarduera pribatu. c) Jarduera artistikoak bakarrik. d) Merkataritza-jarduera propioak, mugarik gabe.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, bigarren lanpostu publiko baterako bateragarritasuna baimentzeko, beharrezkoa da: a) Lantoki berean egitea. b) Lanaldi osokoa izatea. c) Tasatutako kasuetan, lanpostu nagusiaren lanaldia eta ordutegia ez aldatzea. d) Zerbitzuko lankideek onartzea.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen helburu nagusia da: a) Langile publikoen diru-sarrerak handitzea. b) Zerbitzu publikoan dedikazioa eta inpartzialtasuna bermatzea. c) Jarduera-aniztasuna arrunt bilakatzea. d) Enplegatu publikoen kopurua murriztea.

Denunciar Test