Osakidetza EPE 23-24-25. Zeladorea (3)
|
|
Título del Test:
![]() Osakidetza EPE 23-24-25. Zeladorea (3) Descripción: EPE 23-24-25. Zeladorea 101-150 |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
Euskara ikasteko liberatutako langileek honako hau jaso dezakete: a) Ordainsari finkoen %50. b) Karteleraren arabera esleituta dituen ordainsari guztien %75, bai finkoak bai aldakorrak. c) Ordainsari finkoen %100. d) Karteleraren arabera esleituta dituen ordainsari guztien %100, bai finkoak bai aldakorrak. Eraso kasuan, langileak honako hau egin beharko du: a) Mutuari soilik jakinarazi. b) Ahalik eta eperik laburrenean bere berehalako arduradunari jakinarazi. c) Zuzendaritzak espedientea ireki arte itxaron. d) Prebentzioko ordezkariei soilik jakinarazi. C motako suteak honako hauetan gertatzen dira: a) Txingarrak uzten dituzten material solidoetan. b) Likido sukoietan. c) Gas sukoietan. d) Metal erregaietan. 255/1997 Dekretuaren arabera, zer da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa?. a) Kapital mistoko sozietate anonimo bat. b) Estatuko erakunde autonomo bat. c) Autonomia Erkidegoko erakunde instituzionala, izaera publikokoa eta Zuzenbide Pribatuko Ente Publiko gisa kalifikatua. d) Fundazio sanitario pribatu bat. Zein posizio erabiltzen da bereziki ilea garbitzeko eta BBB egiteko?. a) Fowler. b) Roser. c) Sims. d) Antitrendelemburg. Ohe-siloira mugimenduan, pazienteak laguntzen badu, zer egin behar da pazientea ohearen ertzean eseri aurretik?. a) Aulkia 90°-tan jartzea. b) Burualdea Fowler posizioan igotzea. c) Azpiko oihala kentzea. d) Trapezioa doitzea. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde bakoitzari dagokio: a) Funtzio asistentzial klinikoak soilik. b) Esleitutako osasun-zerbitzuak emateko beharrezkoak diren kudeaketa- eta administrazio-ahalmen guztiak baliatzea. c) Entearen Plan Estrategikoa onartzea. d) Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak egitea. Zer ekintzak Iaguntzen du ordena eta garbitasunagatik istripuak prebenitzen?. a) Materiala pasabideetan uztea. b) Objektuak gertu edukitzea eskura izateko. c) Objektuak pasabideetan ez uztea. d) Material astuna soilik gordetzea. Zein baldintza da ezinbestekoa erradiazio ionizatzailea duten eremuetan sartu aurretik?. a) Arropa zuria eramatea. b) Dosimetro pertsonala erabiltzea. c) Objektu metalikorik ez eramatea. d) Aurretik jan izana. Zer ekintza saihestu behar da orratzak maneiatzean?. a) Edukiontzietan botatzea. b) Segurtasun handiagoz botatzeko, berriro tapoia jartzea. c) Eskularruak erabiltzea. d) Guztiak zuzenak dira. Arnesa honako honekin batera erabiltzen da: a) Aulki arrunta. b) Makila. c) Garabia. d) Ohiko kamila. 255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-entea da, honako kalifikazio hau duena: a) Zuzenbide pribatuko ente pribatua. b) Zuzenbide publikoko ente publikoa. c) Zuzenbide publikoko ente publikoa. d) Zuzenbide pribatuko ente publikoa.. Zein EZ da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren interes orokorreko xedeetako bat?. a) Zerbitzu publiko sanitarioa ematea, eta, hartara, segurantza eta kontratazio publikokoak izan daitezkeen lehen asistentzia eta asistentzia espezializatua eskainiko ditu. b) Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen tratu ekitatiboa bermatzea, eta, hartara, soilik osasun-txartelak ematea. c) Osakidetzaren zerbitzuen erabiltzaileei beren eskubide eta eginbehar instrumental eta osagarriak erabat betetzeko behar dituzten baldintzak eskainiko zaizkie. d) Osasun-zientzien arloko irakaskuntza sustatzea. Honako hauek osatzen dute Osakidetzako zuzendaritza-antolamendua: a) Lehendakaria eta Administrazio Kontseilua. b) Lehendakaria, idazkaria eta Administrazio Kontseilua. c) Sailburuordea, gerentea eta Administrazio Kontseilua. d) Zuzendari exekutiboa, idazkaria eta Administrazio Kontseilua. Osakidetzaren organigramaren barruan, zer funtzio dagokio Osasuneko sailburuari?. a) Gerentea. b) Lehendakaria. c) Zuzendari exekutiboa. d) Idazkaria. Osakidetzako Administrazio Kontseiluko kideak: a) Sailburuordea eta Ogasuneko sailburuak izendatutako hiru ordezkari. b) Gerentea eta Estatuko Administrazioaren bost ordezkari. c) Ogasuneko sailburua eta Osasuneko sailburuak proposatutako hiru ordezkari. d) Lehendakaria eta Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkari. 255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetza ente publikoaren menpeko zerbitzu- erakundeek osasun-zerbitzuak eskainiko dituzte. Bada, horretarako, zer printzipio hartuko dute aintzat?. a) Ekitate-printzipioa. b) Elkarrekikotasun-printzipioa. c) Ekonomi-finantza autonomiaren eta kudeaketaren printzipioa. d) Berdintasun-printzipioa. Ente publikoko Administrazio Kontseiluak, kudeaketa eraginkorra bermatzea xede, zerbitzu-erakundeetan esku hartzeko beharrezko neurriak hartuko ditu. Honako hauek izan daitezke neurriak: a) Ente publikoko zerbitzu-erakundeek berenganaturik dauzkaten kudeaketa-ahalmenak eten ahal izango ditu aldi baterako, erabat edo hein batean. b) Ezingo ditu inola ere kudeaketa-ahalmenak eten. c) Ente publikoko zerbitzu-erakundeek berenganaturik dauzkaten kudeaketa- ahalmenak eten ahal izango ditu aldi baterako, hein batean esklusiboki. d) Ente publikoko zerbitzu-erakundeek berenganaturik dauzkaten kudeaketa-ahalmenak eten ahal izango ditu aldi baterako, erabat esklusiboki. Hurrengoetatik, zein EZ da Kontseilu Teknikoak erakundearen plan estrategikoko aurreikuspenen barruan garatu beharreko eginkizunetako bat?. a) Ikerketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan ekintza-ildoak proposatzea. b) Estrategia asistentzialak, diagnostikoak eta terapeutikoak balioestea. c) Asistentzia-kalitatea, antolamendua eta funtzionamendua jorratzen dituzten politikak taxutzea. d) Tokiko osasun-plana ezagutzea eta bertan parte hartzea. Ezarritakoaren arabera, nolakoa izan behar da atsedenaldia?. a) Eguneko atsedenaldia, etenik gabeko 12 ordukoa gutxienez, eta, asteko atsedenaldia, etenik gabeko 24 ordukoa gutxienez. b) Eguneko atsedenaldia, etenik gabeko 8 ordukoa gutxienez, eta, asteko atsedenaldia, etenik gabeko 36 ordukoa gutxienez. c) Eguneko atsedenaldia, etenik gabeko 8 ordukoa gutxienez, eta, asteko atsedenaldia, etenik gabeko 24 ordukoa gutxienez. d) Eguneko atsedenaldia, etenik gabeko 12 ordukoa gutxienez, eta, asteko atsedenaldia, etenik gabeko 32 ordukoa gutxienez. Ordaindutako zenbat opor egun hartzeko eskubidea izango dute langileek zerbitzuko urte oso bakoitzeko?. a) 30 lanegun, larunbatak lanegun gisa zenbatu gabe. b) 30 lanegun, larunbatak lanegun gisa zenbatuta. c) 28 lanegun, larunbatak lanegun gisa zenbatu gabe. d) 28 lanegun, larunbatak lanegun gisa zenbatuta. Aldi baterako ezintasun egoera bat langile bat oporretan den bitartean hasten den kasuetan, zer gertatzen da oporraldiarekin?. a) Oporraldia eten egiten da. b) Ordezkapen-kontratuen kasuan, oporraldia galdu egiten da. c) Soilik estatutupeko langileei eteten zaie oporraldia. d) Oporraldia ez da eteten. Aldez aurreko negoziazio baten ostean, zerbitzu-erakunde guztietan urtero ezarri behar dira bai urteko lanegunen egutegiak bai lan-ordutegiak. Nork hartzen du parte negoziazioan?. a) Estatutupeko langileek eta langileen ordezkariek. b) Zuzendaritzak eta Osasuneko Sailburuordetzak. c) Estatutupeko langileek eta bitarteko langileek. d) Zuzendaritzak eta langileen ordezkariek. Unitate bakoitzean negoziatutako hurrengo bi hilabeteetako lan-karteldegi espezifikoak betetzea derrigorrezkoa da. Zein kasutan alda daitezke?. a) Zerbitzuburuak, langileek aldez aurretik eskatu ondoren, hala erabakitzen duenean. b) Zerbitzuburuak hala erabakitzen duenean, unitateko langileek eskatu beharrik gabe. c) Behar larriak, premiazkoak edo ustekabekoak daudenean bakar-bakarrik. d) Lan-eskaerak gora egiten duenean, izan bajengatik edo izan oporrengatik. Lizentzia bat eskatu nahi baldin baduzu, non egin behar duzu eskaera?. a) Dagokion zerbitzu-erakundeko Giza Baliabideen Zuzendaritzan. b) Dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendaritzan. c) Erakundeko idazkaritzan. d) Lehenik eta behin, zerbitzuaren buruzagitzan, eta, ondoren, dagokion zerbitzuaren Antolaketako Zuzendaritzan. Adingabe bat harrera sinplean hartuz gero, zertarako eskubidea dut?. a) Norberaren gauzetarako baimen bat. b) Ordaindutako lizentzia bat. c) Harrera kasuetan ez dira erditze kasuetako eskubide berberak izaten. d) Adingabeak zaintzeko baimen bat. Giltzurrun egituraz eta funtzioaz arduratzen den espezialitate medikoa: a) Kardiologia. b) Neurologia. c) Nefrologia. d) Endokrinologia. Lanorduetan zentro ofizial batera azterketa akademiko bat egitera joan beharra izanez gero, baimen bat lortzeko eskubidea dugu. Zenbat egunekoa da baimena?. a) Egun natural bat azterketa bakoitzeko. b) Lanegun bat azterketa bakoitzeko. c) Lanegun bat, azterketa kopurua edozein dela ere. d) Ez dago egunik hartzeko eskubiderik. Lanaldian zehar medikuaren kontsultara joan beharra izanez gero, zer hartzeko eskubidea dut?. a) Lizentzia bat. b) Ordaindu gabeko baimen bat, gehienez ere lau ordukoa, salbuespen gisa aldatu ahal izango dena. c) Ordaindutako baimen bat, gehienez ere lau ordukoa, salbuespen gisa aldatu aha! izango dena. d) Ordaindu gabeko baimen bat, gehienez ere bi ordukoa, salbuespen gisa aldatu ahal izango dena. «Ahoz gora etzandako pazientea, 45 graduko piano zeihar batean, burua oinak baino beherago jarrita» deskribapenak, zer posiziorekin egiten du bat?. a) Sims. b) Litotomia. c) Anti-trendelemburg. d) Trendelemburg. Hautatu OKERRA. Zeladore lanpostua betetzeko beharrezkoak diren gaitasunen artean honako hauek daude: a) Pazientea orientatzea. b) Arazoak konpontzea. c) Kalitatezko zaintzak emateko beharrezko gaitasunak. d) Aldaketetara moldatzea eta hobetzen laguntzea. Zein da erditze batean jarrera egokia?. a) Roser. b) Fowler. c) Sims edo semiprona. d) Litotomia. Pazienteak mobilizatzeko arau orokorrak dira: a) Enbarazu egiten duten objektuak kentzea. b) Pazientea posizio egokian uztea. c) Pazientea mobilizatzean mugimendu zakarrak saihestea. d) b) eta c) erantzunak zuzenak dira. Hautatu erantzun OKERRA. Mobilizazio ororen aurreko urratsak dira: a) Pazientearen segurtasuna egiaztatzea. b) Ohea pazientea mobilizatzeko orduan lagungarrien gertatuko zaigun pos1z1oan jartzea. c) Enbarazu egiten duten objektuak kentzea. d) Mekanika posturala hartzea. Hautatu erantzun OKERRA. Mobilizazioan laguntzeko gailuak eta materialak dira: a) Oinazpikoa. b) Rolon-a. c) Potentzia. d) Brown-en ferula. Laguntzen EZ duen paziente bat ohearen albo baterantz mugitu eta ezkerreko alboko etzaneran jartzean: a) Eskuineko besoa gorputzaren azpian presionatuta geratzen ez dela egiaztatuko dugu. b) Ezkerreko besoa gorputzaren azpian presionatuta geratzen ez dela egiaztatuko dugu. c) Eskuineko hanka gorputzaren azpian presionatuta geratzen ez dela egiaztatuko dugu. d) Ezkerreko hanka gorputzaren azpian presionatuta geratzen ez dela egiaztatuko dugu. Pazientea planotik planora mugitzen dugunean, bi pertsonak edo gehiagok parte hartzen duten prozedura batean: a) Pertsonak mugimendua egingo dugun planoaren kontrako aldean kokatu behar dira. b) Plano baten burua bestearen oinean jarri behar da, edo alderantziz, betiere biak angelu zuzenean eta perpendikularki geratzeko moduan. c) Bi planoetako buruak paralelokijartzen dira. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira. Garabiekin lotutako hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?. a) Garabi modelo batzuek zintazko ohatilen sistema bat dute, pazientea horizontalki jasotzeko eta garbiketa edota sendaketak egiteko aukera ematen duena. b) Garabiek ames bat dute, pazientea mugitzeko lagungarria zaiguna. c) Ospitalizazio-unitateetan erabiltzen dira, ezinduta dauden edo astunegiak diren pazienteak mugitzeko. Izan ere, garabiei esker, segurtasuna handiagoa da eta lesio-arriskua txikiagoa, bai pazientearentzat, bai erizainentzat eta zeladoreentzat ere. d) Hiru garabi mota daude: hidraulikoa, elektrikoa eta elektrohidraulikoa. Transferra piano arteko zubi gisa erabiltzean: a) Pazientearen izararen azpitik sartzen da, transferraren erdia pazientearen azpian utziz eta beste erdia ohatilatik kanpo. b) Pazientearen izararen azpitik sartzen da, transferra oso-osorik pazientearen azpian utziz. c) Pazientearen izararen azpitik sartzen da, transferraren bi heren pazientearen azpian utziz eta beste herena ohatilatik kanpo. d) Aurreko erantzunenetako bakar bat ere ez da zuzena. Zer esan nahi du "TAK" siglak?. a) Tomografia Axial Konputatua. b) Tratamendu Lagundua. c) Gorputz Analisiaren Teknika. d) Tomografia Aurreratua Kontrasteduna. Transfer finkoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?. a) Transfer finkoa, berez, rolon elektriko bat da, desplazamendu bertikalekin. b) Transfer finkoa, berez, rolon elektriko bat da, desplazamendu horizontalekin. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a) eta b) okerrak dira. Gurpil-aulkia egoki erabiltzeko moduari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?. a) Aldapetan, igotzeko, aurrez aurre egingo dugu. b) Igogailutik ateratzeko, ateari begira aurrez aurre egingo dugu. c) Igogailuan sartzeko, ateari bizkarra emanda egingo dugu. d) Aldapetan, jaisteko, aurrez aurre egingo dugu. Oxigenoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da OKERRA?. a) Ez da oso gas erreaktiboa. b) Manipulatzeko beharrezkoa da neurriak hartzea. c) Gas koloregabea eta zaporegabea da. d) Gas usaingabea da. Oxigeno-botila jarrita duen paziente baten maneiuarekin lotutako hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?. a) Oxigeno-botila pazientearen ohean zintzilikatu behar dugu. b) Lekualdaketa hezegailuarekin egiten bada, ez da oxigeno-botila etzanda jarri behar. c) Lekualdatzean zehar ihesak saihesteko, emari-neurgailua itxi behar dugu. d) a) eta b) zuzenak dira. Nola deitzen da odol-bidezko nutrizioa erregulatzen duen aparatua?. a) Nutrizio enteraleko ponpa. b) Nutrizio parenteraleko ponpa. c) Perfusio-ponpa. d) Nutrizio jarraituko ponpa. Mikrodifusore elektrotermikoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?. a) Aire bidezko desinfekzioan (DVA gazteleraz) oinarritutako tratamenduek murrizketa handiak lortzen dituzte puntu guztietako kutsadura mikrobiologikoko mailetan, urrutien daudenetan edo iristeko zailak direnetan salbu. b) Airearen bidez gainazalak erabat desinfektatzea ahalbidetzen duen sistema da. c) Aireak aerosol biozidaren transmisio-bektore gisa jarduten duen prozesu bat da. d) b) eta c) zuzenak dira. Nola deitzen da bihotzeko korronte elektrikoak erregistratzea xede duen aparatua?. a) Elektrokardiografoa. b) Ekokardiografoa. c) Ekografoa. d) a) eta b) zuzenak dira. Oinazpikoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?. a) Ohera igotzeko laguntza gisa erabil daiteke. b) Eserita dauden pazienteek erabiltzen dute, oinek atseden har dezaten. c) Izaren marruskadura saihesteko erabiltzen da. d) a) eta b) zuzenak dira. Zer atzizki dagokio «bolumena handitzea» esanahiari?. a) -logia. b) -tomia. c) -osis. d) -megalia. Trapezioa edo potentzia: a) Ohe traumatologikoetan erabiltzen den metalezko armazoi bat da. b) Buruaren eta lepoaren mugimenduak mugatzea ahalbidetzen duen gailu bat da. c) Laginak garraiatzeko ontzi bat da, bai eta hondakin organikoak zein sendaketetako hondakinak jasotzeko ere. d) Pazienteak ohean mugitzeko laguntza gisa erabiltzen duen gailu bat da. |




