option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

Osakidetza EPE 23-24-25. Zeladorea (4)

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Osakidetza EPE 23-24-25. Zeladorea (4)

Descripción:
EPE 23-24-25. Zeladorea 151-200

Fecha de Creación: 2026/05/15

Categoría: Otros

Número Preguntas: 50

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

Gaixotasuna sendatzeko asmoz egiten den tratamendu aktiboari erantzuten ez dioten pazienteen erabateko zaintzaz arduratzen den espezialitatea da: a) Etengabeko zainketak. b) Zainketa aringarriak. c) Zainketa terminalak. d) Zainketa intentsiboak.

Odolaren osagaiak banatzeko teknika, medikuntzan erabiltzeko beharrezkoak direnak hautatzean eta gainontzekoak odol-fluxura itzultzean oinarritzen dena. Nola deitzen da?. a) Frotisa. b) Amniozentesia. c) Aferesia. d) Desbridazioa.

Nola deitzen da odol-hodiak konpontzeko kirurgia?. a) Angioplastia. b) Bronkoskopia. c) Kolangiografia. d) Profilaxia.

Nola jarri behar zaio pazienteari arnesa, alboko etzanerako posizioan badago?. a) Arnesa tarteko izararen gainetik pasatu behar dugu, pazientea kontrako alboko etzanerako posiziorantz mugitu, eta amesa eta tarteko izara zabaldu. b) Arnesa tarteko izararen gainetik pasatu behar dugu, pazientea kontrako alboko etzanerako posiziorantz mugitu, eta amesa eta tarteko izara zabaldu, ahoz gorako etzanerako posizioan amaitu arte. c) Arnesa tarteko izararen azpitik pasatu behar dugu, pazientea ahoz gorako etzanerako posiziorantz mugitu, eta arnesa eta tarteko izara zabaldu, alboko etzanerako posizioan amaitu arte. d) Arnesa tarteko izararen azpitik pasatu behar dugu, pazientea alboko etzanerako posiziorantz mugitu, eta amesa eta tarteko izara zabaldu, ahoz gorako etzanerako posizioan amaitu arte.

Zertarako balio du ohatilen bosgarren gurpilak?. a) Biraketak errazteko. b) Aurreko gurpilen direkzioa martxaren noranzkoan finkatzeko. c) Alboetako desplazamenduak errazteko. d) a) eta c) zuzenak dira.

Eraso baten aurrean, zein da egin beharreko berehalako jarduketa?. a) Laguntza rnedikoa behar bada ere, lehenik eta behin salaketa jarri behar da poliziaren aurrean. b) Laguntza rnedikoa behar izanez gero, dagokion Prebentzioko Oinarrizko Unitatera jo behar da. Laguntza Prebentzioko Oinarrizko Unitatetik kanpo jasotzen bada, zentroan bertan edo Osakidetzako beste edozein zentrotan, laguntza jasotzeko arrazoiak eta lesio objektiboak zehazten dituen txosten rnediko bat eskatu behar da. c) Laguntza rnedikoa behar bada ere, lehenik eta behin, goi-hurrengo arduradunarekin batera, ahalik eta txosten zehatzena egin behar da, egoeraren inguruko datuak, ikusitako gertaerak edo lekukoen adierazpenak jasoz. d) Istripua jakinarazteko «I formatua» erregistroa bete behar da, goi-hurrengo arduradunak sinatu behar duena, Larrialdietako Zerbitzura jo aurretik.

Su klase bat baino gehiago daude, eta su guztiak ez dira agente-itzaltzaile berdina erabilita itzaltzen. Horregatik, su klase bakoitzerako agente-itzaltzaile mota desberdinak daude: a) B klaseko suetan ura erabil daiteke. b) ABC klaseko suetan balio anitzeko hautsezko itzalgailuak erabil daitezke. c) ABC klaseko suetan lainoztatutako ura edo karbono dioxidoa (CO2) erabil daiteke. d) C klaseko suetan karbono dioxidozko (CO2) itzalgailuak erabil daitezke.

Karbono dioxidozko itzalgailuak erabiltzean, zer izan behar da kontuan?. a) C klaseko suetan bakarrik dira egokiak, eta kanpora irtetean karbono dioxidoa gorputzeko zatiekin kontaktuan jartzeak erredurak eragin ditzake beroaren ondorioz. b) A eta B klaseko suetan bakarrik dira egokiak, eta kanpora irtetean karbono dioxidoa gorputzeko zatiekin kontaktuan jartzeak erredurak eragin ditzake beroaren ondorioz. c) C klaseko suetan bakarrik dira egokiak, eta kanpora irtetean karbono dioxidoa gorputzeko zatiekin kontaktuan jartzeak erredurak eragin ditzake hotzaren ondorioz. d) A eta B klaseko suetan bakarrik dira egokiak, eta kanpora irtetean karbono dioxidoa gorputzeko zatiekin kontaktuan jartzeak erredurak eragin ditzake hotzaren ondorioz.

Istripu biologiko bat agente biologikoekiko ustekabeko esposizioagatik gertatzen da. Zergatik gerta daiteke?. a) Osorik ez dagoen azalarekin kontaktua. b) Osorik dagoen azalarekin kontaktua. c) Odolarekin edo beste tluido biologiko batzuekin kontaktua, ebakien edo ziztaden bidez. d) a) eta c) zuzenak dira.

Pertsonei osasun-galerarik edo lesiorik eragin gabe, erabiltzen ari garen ekipoan kalteak eragin ditzakeen espero gabeko eta nahi gabeko gertaera. Nola deitzen da?. a) Laneko istripua. b) Bajarik gabeko istripua. c) In itinere istripua. d) Gertakaria.

Oporrei dagokienez: a) Oporrak diruarekin ordaindu ahal izango dira, notario-idazki baten bidez horrela eskatuz gero oporraldi bakoitza baino 15 egun lehenago. b) Arau orokor gisa, oporrak ezin dira dirutan ordaindu, ez osorik ez zati batean. c) Kontratazio aldia amaitzean zati bat dirutan ordaintzea nahi badu, langileak lan-prestazioaren hasieran egin behar du eskaera. d) Kasu bakar batean ere ezin da eskatu oporrak ordaintzeko.

Banakako Babes Ekipoari (BBE) dagokionez erantzun zuzena aukeratu: a) Lanerako erabilitako edozein makina, aparatu, tresna edo instalazio. b) Arduradun zuzenak langileari here zeregina azkar egiteko ematen dion edozein tresna edo gailu. c) Osasun-ingurunean ingurumen-arriskuak ezabatzeko diseinatutako neum kolektiboen multzoa. d) Lanean diharduen bitartean, bere segurtasuna edo osasuna mehatxa dezakeen arriskuren batetik edo batzuetatik babesteko, eraman edo eutsi beharreko edozein ekipamendu.

Abdomeneko euskailu batean, eusteko uhalak: a) Beheko zatia oheari lotzen zaio eta goikoa pazientearen gerriaren inguruanjartzen da. b) Abdomeneko zatia oheari lotzen zaio eta behekoa pazientearen beheko gorputz-adarren inguruan jartzen da. c) Ohean dagoen pazientea erabat immobilizatzea errazten du. d) a) eta c) zuzenak dira.

Peto-uhaletan, 1. zenbakidun kita, abdomeneko kortserako, zenbat botoi izango ditugu?. a) Itxitura magnetikoko lau botoi. b) Itxitura magnetikoko bost botoi. c) Itxitura magnetikoko hiru botoi. d) Itxitura magnetikoko sei botoi.

Zer egiaztatu behar da beti pazientea mugitu ondoren?. a) Ohea Trendelemburg posizioan dagoela. b) Pazienteak seruma beteta duela. c) Pazientearen segurtasuna. d) Pazientea ahoz gora dagoela.

Zein tresna erabiltzen da ultrasoinuen bidezko esplorazioak egiteko?. a) Ekokardiografoa. b) Ekografoa. c) Endoskopioa. d) Monitorea.

Zein material erabiltzen da bizkarrezurra guztiz immobilizatzeko politraumatizatuetan?. a) Gelditzeko taula. b) Brown ferula. c) Bizkarrezurra immobilizatzeko taula. d) Eskopia.

Karpeta Gorriaren arabera, Zein baieztapen da OKERRA Prebentzio Kontsulta Orriari buruz?. a) Langileak berehala arduradunari ematen dio. b) Hobekuntza-iradokizunak bidaltzeko balio du. c) Kexa formaletarako soilik erabil daiteke. d) Osasun-zaintzari buruz kontsultatzeko erabil daiteke.

Zein baieztapen da OKERRA arrisku ergonomikoei buruz?. a) Jarrera berean denbora tarte batean egoteak nekea saihesten du. b) Enborraren mugimendua oinekin batera egitea. c) Hankak tolestu eta bizkarra zuzen mantentzea. d) Jarrera-aldaketa maiz egitea.

Zein ekintza da zuzena su-itzalgailua erabiltzeko prozeduran?. a) Suaren erdira zuzenean apuntatzea. b) Suaren oinarria estaltzea abaniko mugimenduekin. c) Itzalgailua okertuta edukitzea distantzia handitzeko. d) Itzalgailua probatzea gorantz apuntatuz.

Osakidetzako Langileen Arrisku Orokorrak informazio gidaren arabera, zein da produktu kimikoak erabiltzeko arau orokor zuzena?. a) Produktu kimikoak manipulatzen diren lekuetan edariak edan daitezke, ontziak itxita badaude. b) Produktu kimikoak usaindu daitezke identifikatzeko, etiketa ondo irakurtzen ez bada. c) Produkturen bat ontziz aldatzen baduzu, identifikatu zer aldatu duzun eta etiketa ipini ontzi berrian. d) Produktu hegazkorrak (glutaraldehidoa) dituzten ontziak irekita eduki behar dira gasak metatu ez daitezen.

Adierazi su-itzalgailuaren erabilerari buruzko erantzun OKERRA: a) Apuntatu suaren oinarrirantz. b) Jarri itzalgailua posizio bertikalean. c) Jarri itzalgailua posizio horizontalean. d) Apurtu prezintoa eta kendu asegurua.

Nola deitzen zaio substantzia batek konbustioari eusteko behar beste lurrun kantitate askatzen hasten den tenperaturari?. a) Konbustio prozesua. b) Autoinflamazioko tenperatura. c) Su hartzeko puntua. d) Beroa.

Zer neurri ezartzen da Osakidetzako zentroetan lanaldiaren jarraipena ziurtatzeko?. a) Ordutegia kontrolatzeko sistema bat egongo da, eta nahitaez bete beharko da erakunde publikoaren mendeko zerbitzu-erakunde guztietan. b) Unitateko arduradunek egunero gainbegiratuko dute langileen sarrera eta irteera. c) Eskuz sinatzeko erregistro bat ezarriko da fitxatzeko sistema informatikorik ez duten zentroetan soilik. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

Umetokitik datorren odoljarioari, hilekoarekin zerikusirik ez duenari, nola deitzen zaio?. a) Metrorragia. b) Melena. c) Aftak. d) Amniozentesia.

Nola deitzen zaio ekografia kardiakoak egiteko erabiltzen den aparatuari?. a) Ekokardiografoa. b) Eskopia. c) Elektrokardiografoa. d) Hemofiltroa.

Zer adierazten du Esplenomegalia terminoak?. a) Zulo baten estutzea. b) Likido baten ezohiko metaketak sortzen duen hantura. c) Barea handitzea. d) Gaixotasun akutu honen oinarrian gibelaren hantura dago.

Nola esaten zaio linfa-gongoil baten hanturari?. a) Adenoma. b) Aferesia. c) Adenitisa. d) Abzesua.

Likido amniotikoa duen barne mintzari, nola deitzen zaio?. a) Amniozentesia. b) Amniosa. c) Anamnesia. d) Anemia.

Bizitzari buruzko definizioari zein aurrizki dagokio?. a) Bio-. b) Hidro-. c) Inter-. d) Logia-.

255/1997 Dekretuaren arabera, nor da konpetentea Osakidetza Ente Publiko-Euskal osasun zerbitzuaren helbidea finkatzeko edo aldatzeko?. a) Eusko Jaurlaritza, Dekretu bidez. b) Autonomia Erkidegoko Osasun Saila. c) Ente Publikoaren Administrazio Kontseilua. d) Ente Publikoko Ekonomia eta Finantza Erregimeneko Zuzendaria.

Suteen sailkapenaren arabera, likidoek eragindako sutea honela katalogatzen da: a) A motako suak. b) B motako suak. c) C motako suak. d) D motako suak.

Txingarrak dituen eremu batean sua sortzen bada, agentze itzaltzaile hauetako zein EZ da erabili behar?. a) Hauts polibalentea. b) Ura. c) karbono dioxidoa. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

Erradiazio ionizatzaileari dagokionez, adierazi erantzun zuzena: a) Erradiazio ionizatzailea erabiltzen den eremuetarako sarbidea baimendutako pertsonetam mugatuta dago. b) Erradiazio ionizatzailea mota askotakoa izan daiteke: infragorria eta laserra, elektrornagnetiko, etab. c) Osasunemko frogatutako ondorioak eskasak dim (tokiko beroa, azalaren gorritzea). d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

Datuak bistaratzeko pantailak (DBPak) erabiltzean, nola jarri behar da pantaila begien aldean?. a) Begiak pantailaren goiko ertzaren parean egon daitezen. b) Begiak pantailaren beheko ertzaren parean egon daitezen. c) Ahalik eta altuen, lepoa luzatzeko. d) Mahaiaren mailaren azpitik.

Goizeko lanaldian, berehalako asistentzia medikua behar duen Ian istripu bat izanez gero (08:00-15:00), nora joan beharko du langileak lehentasunez?. a) Bere osasun zentroko familiako medikuarengana. b) Bere erakundeko Prebentzio Unitate Basikora. c) Zuzenean Mutualiako bulegoetara. d) Erantzun guztiak okerrak dira.

Lan-istripu bat in itinere kontsideratua izan dadin, beharrezkoa da: a) Erabilitako garraiobidea ohikoa izatea. b) Ibilbidea borondatez aldatu edo eten ez izana. c) Denbora-tartea muga arrunten barruan egotea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

Guedel hodiari buruzko erantzun zuzena adierazi: a) Mihia atzera ez erortzeko erabiltzen den kanula, amasbidearen blokeoa sahiesteko. b) Rodi malgua, gorputzeko hodi edo barrunbe batean sar daitekeena, likidoak bameratu edo ateratzeko. c) Mayo kanula ere esaten zaio. d) a eta c erantzunak zuzenak dira.

Zer adierazten du hematuria terminoak?. a) Urdail-hesteetatik datorren odol-gorakoa. b) Larruazalaren kolorazio horixka. c) Gernuan odola agertzea. d) Arnasbideetan sortutako odola kanporatzea.

Kolelitiasia terminoa honela definitzen da: a) Gernu-maskuriaren hantura, bakterioek sortutako infekzioagatik. b) Behazun-bideak ikusi eta aztertzea, X izpien bidez eta prestakin erradiopaku bat injektatuta. c) Harriak behazun-besikulan. d) Erantzun guztiak okerrak dira.

Zer adierazten du aneurisma terminoak?. a) Odol-hodi baten pareta ahulduaren dilatazioa. b) Hodi-egiturak teknika erradiologikoekin aztertzea. Helburu diagnostiko eta terapeutikoekin erabiltzen da. c) Odoleko oxigeno-falta dela-eta, larruazalaren eta mukosen kolorazio urdinmorea. d) Erantzun guztiak okerrak dira.

Espezialitate mediko hau guruin endokrinoen funtzio normala, anatomia eta euren alterazioek eragindako desordenak aztertzeaz ardurartzen da: a) Dermatologia. b) Hematologia. c) Endokrinologia. d) Nefrologia.

Minari buruzko definizioari dagokion atzizkia honako hau da: a) -grafia. b) -algia. c) -itis. d) -zitosia.

Benei ( zaineei) buruzko definizioari dagokion aurrizkia honako hau da: a) Hemi-. b) Endo-. c) Hidro-. d) Flebo-.

Zer adierzten du histerektomia terminoak?. a) Umetokia erauztea. b) Umetokiko odoljarioa. c) Umetokia eortzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

Adierazi zein den erantzun zuzena ohiko etxebizitzaz aldatzeko lizentziari dagokionez: a) Egun bateko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, etxebizitza berrian erroldatzen den egunetik kontatzen hasita hilabete naturaleko epean. b) Egun bateko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, urte natural bateko epean, bizileku berrian erroldatzen den egunetik zenbatzen hasita. c) Bi egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, etxebizitza berrian erroldatzen denetik hilabete naturaleko epean. d) Bi egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, bizileku berrian erroldatzen den egunetik kontatzen hasita urte natural bateko epean.

Adierazi zein den erantzun zuzena gaixotasun oso larria duen lehen mailako senide bat zaintzeko lizentziari dagokionez: a) Langileak lanaldia ehuneko berrogeita hamarreraino murrizteko eskubidea izango du, ordainsariak jasoz, gehienez 2 hilabeteko epean. b) Langileak lanaldia ehuneko berrogeita hamarreraino murrizteko eskubidea izango du, ordainsariakjasoz, gehienez hilabete bateko epean. c) Langileak lanaldia ehuneko ehunera arte murrizteko eskubidea izango du, ordainsariak jasoz, gehienez hilabete bateko epean. d) Erantzun guztiak okerrak dira.

Osakidetzako Arau-Akordioaren arabera, zenbateko iraupena du berezko ezkontzagatiko ordaindutako lizentziak?. a) Langileek 20 egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute; ospakizunaren aurretik zein ondoren hartu ahal izango dute, data hori epealdi horren barruan sartuta. b) Langileek 25 egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute; ospakizunaren aurretik zein ondoren hartu ahal izango dute, data hori epealdi horren barruan sartuta. c) Langileek 20 egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute; ospakizunaren ondoren bakarrik hartu ahal izango dute. d) Langileek 25 egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute; ospakizunaren ondoren bakarrik gozatu ahal izango dute.

Nola deitzen zaio urgentziazko immobilizazioa behar duten pazienteentzako oholari?. a) Bizkarrezurra immobilizatzeko taula. b) Gelditzeetako taula. c) Transpalet elektrikoa. d) Miaketarako ohatila.

255/1997 Dekretuaren 4. artikuluak (nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna) dioenez, Osakidetza Euskal osasun zebitzua Ente Publikoak: a) Nortasun juridiko pribatuarekin eta osasun eremura mugatutako ahalmenarekin jarduten da. b) Nortasun juridiko berezia eta jarduteko gaitasun osoa dauzka, bereak dituen helburuak eta xedeak betetzeko. c) Ez du berezko nortasun juridikorik, eta organikoki Osasun Sailaren menpe dago. d) Erantzun guztiak okerrak dira.

Denunciar Test