Test Pimpi
![]() |
![]() |
![]() |
Título del Test:![]() Test Pimpi Descripción: test pimpi |




Comentarios |
---|
NO HAY REGISTROS |
• Zein da didaktikaren kontzeptu zuzena Contreras-en arabera?. A) Batez ere irakaste-ikaste prozesuei buruzko ezagutza, ikerketa, proposamen teoriko eta praktikoen eremu hori da gaurko Didaktika. B) Hezkuntza-xedeekin adostasunean garatzeko, ikaste-irakaste prozesuak azaltzen dituen prozesua. C) Hezkuntza-xedeekin adostasunean garatzeko, ikaste-irakaste prozesuak azaltzen dituen diziplina. D) Erantzun guztiak okerrak dira. • Didaktikaren aztertze objektuaren irakaskuntzaren zein dimentsio berreskuratzeko kezka sortu da?. A) Psikologikoak, politikoak, ideologikoak... B) Soziologikoak, politikoak, ideologikoak... C) Biologikoak, politikoak, ideologikoak... D) Biologikoak, psikologikoak, politikoak ... Hurrengo paradigma motetatik, zein oinarritzen da behaketan, baina distantzia hartuta objektibotasuna mantentzeko?. A) Paradigma teknologikoa. B) Paradigma interpretatzailea. C) Paradigma kritikoa. D) Paradigma positibista. • Ondorengo elementuetatik, zeintzuk dira ikaskuntza esanguratsu baterako elementu klabeak?. A) Ikasleen beharrak, autokritika eta interesa. B) Konfiantza, ikasleen beharrak eta iniziatiba. C) Afektua, talde lana eta laguntza. D) Inplikazioa, talde lana eta autokritika. Zein ez da ikaskuntzaren definizioa?. A. Ikasleen gaitasunetan eta aurreko esperientzietan oinarritzen da. B. Ikasleen pentsamendu, jarrera eta jokabideen etengabeko eraldaketa eta erantzuna ematen da. C. Zenbait aldaketa iraunkor eta mental, psikomotor edo afektibo-sozial sortzen du. D. Ikaste-prozesua ikasleek egiten dituzten jardueren multzoa da. • Ikasle enbaxadorea den ikasleak, zer hartu behar du kontuan batez ere?. A. Prestaketa momentuan egitea, inprobisazioa garatzeko. B. Prestaketa aldez aurretik antolatzea. C. Prestaketari hainbeste garrantzirik ez ematea, borondatezkoa baita. D. Prestaketa ez da beharrezkoa. • Zertan datza irakurketa gidatua?. A) Hainbat adinetako ikasleen arteko interakzioak eta laguntza sustatzean datza. B) Kultura ezberdina duten adin bereko ikasleen arteko interakzioak eta laguntza sustatzean datza. C) Hainbat eskoletako ikasleen arteko interakzioak eta laguntza sustatzean datza. D) Erantzun guztiak okerrak dira. • Amaraberri sisteman honetan, ikasleenganako ikuspegia funtsezko hiru elementutan oinarritzen da: A) Ikasle bakoitzarengana hurbiltzean izaki globaltzat hartzea, ikasleek dituzten interesetatik abiatzea eta ikasle bakoitzak bere ezaugarri kontzeptualak, emozionalak eta gaitasun indibiduala duela onartzea. B) Irakasleek dituzten interesetatik abiatzea, ikasle bakoitzarengana hurbiltzean izaki globaltzat hartzea eta ikasleen ezaugarri kontzeptualak nahiz emozionalak duela onartzea. C) Ikasle bakoitzarengana hurbiltzean izaki globaltzat hartzea, jarduera ludikoak diseinatzea eta ikasleen ezaugarri kontzeptualak nahiz emozionalak duela onartzea. D) Erantzun guztiak okerrak dira. • Zeintzuk dira Amara Berri Sistemaren printzipio metodologikoak?. A) Indibidualizazioa, sozializazioa eta material berezien erabilera. B) Indibidualizazioa, sozializazioa, aktibitatea, sormena, askatasuna, normalizazioa eta globalizazioa. C) Erantzun guztiak okerrak dira. D) Indibidualizazioa, sozializazioa eta aktibitatea. • Irakasle berritzailearen ezaugarrietatik zeintzuk dira?. A) Era indibidualean zein taldekako formakuntza etengabean dago. B) Teoria eta praktikaren inguruan hausnartzen du eta etengabeko formakuntzari garrantzia ematen dio. C) Ikasleria eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobeto ezagutzen ahalegintzen da. D) Erantzun guztiak zuzenak dira. • Berrikuntza oztopatzen duten faktoreak hurrengokoak dira: A) Eskaintza pedagogikoaren zatiketa eta asetasuna. B) Curriculum bikoitzaren paradoxa. C) Eskola modernizatzea. D) A eta B erantzunak egokiak dira. • Zeintzuk dira curriculumaren oinarrizko alderdiak?. A) Positibista, psikologikoa eta pedagogikoa. B) Positibista, interpretatzailea eta soziokritikoa. C) Positibista, interpretatzailea eta pedagogikoa. D) A eta C egokiak dira. Zeintzuk dira curriculumaren elementuak?. A) Konpetentziak, helburuak, metodologia eta ebaluazioa. B) Konpetentziak, helburuak, edukiak eta ebaluazioa. C) Konpetentziak, metodologia, edukiak eta ebaluazioa. D) Konpetentziak, Helburuak, metodologia eta testuingurua. Zeintzuk dira zehaztapen mailak, hurrenez hurren?. A) Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua/ Ikastetxeko Curriculum Proiektua, Oinarrizko Curriculum Diseinua eta Programazioa/ Unitate Didaktikoa. B) Oinarrizko Curriculum Diseinua, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua/ Ikastetxeko Curriculum Proiektua eta Programazioa/ Unitate Didaktikoa. C) Oinarrizko Curriculum Diseinua/Curriculum Proiektua, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua/Ikastetxeko Programazio Proiektua eta Unitate Didaktikoa. D) Erantzun guztiak okerrak dira. Zein(tzuk) d(ir)a 2. Zehaztapen mailako konpetentzia(k)?. A) Zuzendaritza taldea eta Eskola Kontseilua eta Irakasle klaustroa. B) Ikastaldearen irakaslegoa. C) Zuzendaritza taldea eta Eskola Kontseilua eta Ikastaldearen irakaslegoa. D) Hezkuntza administrazioa. • Zer da Heziberri?. A) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza sistema hobetzeko osatu duen plana da. B) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza sistema hobetzeko osatu duen azterketa da. C) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza sistema hobetzeko osatu duen istorioa da. D) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza sistema hobetzeko osatu duen edukien multzoa da. Zein eduki ez dago Heziberri barruan?. A) Prozedurazko edukiak hautatzeko orientabideak. B) Jarrerazko edukiak hautatzeko orientabideak. C) Idatzizko edukiak hautatzeko orientabideak. D) Edukien tipologia eta haiek autatzeko irizpide orokorrak. • Zer da planifikatzea?. A. Irakas-ikas prozesuak prestatzeko eta diseinatzeko garatzen den hausnarketa, helburuak eta erabakiak hartzeko prozesua da. B. Irakas-ikas prozesuak prestatzeko eta diseinatzeko garatzen den hausnarketa, programazioa eta erabakiak hartzeko prozesua da. C. Irakas-ikas prozesuak prestatzeko eta diseinatzeko garatzen den hausnarketa, balorazioa eta erabakiak hartzeko prozesua da. Prozesu honen ondorioz sortutako dokumentu idatzia ere bada. D. Irakas-ikas prozesuak prestatzeko eta diseinatzeko garatzen den hausnarketa, helburuak eta ebaluazio-irizpideak hartzeko prozesua da. Zeintzuk dira planifikazioaren zehaztapen mailak?. A. Curriculum ofiziala, Ikastetxeko Curriculum Proiektua ICP eta Ikasgelako planifikazioa. B. Curriculum ofiziala, Ikastetxeko Curriculum Proiektua ICP eta Irakasleen planifikazioa. C. Curriculum ofiziala, Ikastetxeko Curriculum Proiektua ICP eta Ikasleen planifikazioa. D. Curriculum ofiziala, Ikastetxeko Curriculum Proiektua ICP eta Irakasleen eta familien planifikazioa. Hurrengoetatik, zein ez da testuinguruaren azterketa egiteko jarraitu beharreko pausuak?. A) Informazioren helburuak atera. B) Zer aztertuko den eta horren inguruko informazioa nola jasoko den erabaki. C) Lortutako informazioaren irudi orokor bat osatu. D) Ondorioak atera. • Zein aldagai hartzen dira kontuan egoeraren azterketan?. A. Ingurua, ikastetxea, ikasgela, familiak, ikasleak, helburuak eta norbera. B. Ingurua, ikastetxea, ikasgela, familiak, ikasleak, irakatsi nahi duguna eta norbera. C. Ingurua, ikastetxea, ikasgela, familiak, ikasleak, helburuak eta taldea. D. Ingurua, ikastetxea, ikasgela, familiak, ikasleak, helburuak eta materialak. • Zer da programazio didaktikoa?. A. Astero egiten den planifikazioa da. B. Hilabetero egiten den planifikazioa da. C. Ikasturte osorako egiten den planifikazioa da. D. Hiru hilez behin egiten den planifikazioa da. Zeintzuk dira unitate didaktikoaren faseak?. A) Hasierako fasea, garapen fasea, aplikazio- eta komunikazio-fasea, eta orokortzea eta transferentzia. B) Hasierako fasea, garapen fasea, aplikazio- eta komunikazio-fasea, eta ebaluazio fasea. C) Hasierako fasea, garapen fasea, helburuak zehaztatzeko fasea eta ebaluazio fasea. D) Hasierako fasea, garapen fasea, helburuak zehaztatzeko fasea, aplikazio fasea eta ebaluazio fasea. • Helburuek nolako atalak izan ditzakete?. A) Non, noiz eta zertarako. B) Zer, nola eta zergatik. C) Zer, nola eta zertarako. D) Zer, noiz eta zergatik. Zein ez da Haur Hezkuntzako helburua?. A) Gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzea eta haiek erregulatzen hastea. B) Ohiko jardueretan pixkanaka talde lana sustatzea. C) Komunikazio-trebetasunak garatzea zenbait hizkuntza eta adierazpidetan. D) Ohiko jardueretan pixkanaka autonomia lortzea. Zeintzuk dira Haur Hezkuntzako eremuak?. A) Harmonian hazten, ingurunea ezagutzea eta esploratzea, eta, komunikazioa eta errealitatearen adierazpena. B) Talde lanean hazten, ingurunea ezagutzea eta esploratzea, eta, komunikazioa eta errealitatearen adierazpena. C) Harmonian hazten, ingurunea ezagutzea eta esploratzea, eta, komunikazioa eta elkarlanaren adierazpena. D) Harmonian hazten, ingurunea ezagutzea eta esploratzea eta komunikazioa afektiboen garapena. Ondorengo oinarrizko jakintzetatik zein ez dago 2. Eremuaren barne?. A) Gorputzaren harremana ingurunearekin. B) Jakinmina, pentsamendu zientifikoa, arrazoimen logikoa eta autoezagutza. C) Ingurune fisikoan eta naturalean ikertzea. D) Esperimentazioa ingurunean. Zer dira konpetentziak?. A) Konpetentzia eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena da. B) Konpetentzia eskaera konplexuei erantzuteko eta helburuak egoki lortzeko ahalmena da. C) Konpetentzia helburuak egoki lortzeko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena da. D) Erantzun guztiak okerrak dira. Zein ez da funtsezko konpetentzia bat?. A) Naturaren elementuak eta fenomenoak ezagutzea. B) Ekintzailetza-konpetentzia. C) Materialen, objektuen eta bildumen ezaugarriak identifikatzea. D) A eta C egokiak dira. • Ikas-egoeraren elementuak honako hauek dira: A) Proposamen xedea, arazo-egoera, funtsezko konpetentziak, deskriptoreak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintzak. B) Proposamen xedea, funtsezko konpetentziak, deskriptoreak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintzak. C) Proposamen xedea, arazo-egoera, metodologia, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintzak. D) Erantzun guztiak okerrak dira. Metodologiaren ezaugarriak... A) Helburu zehatz batzuk lortzea du helburu. B) Haurren beharretara eta ezaugarrietara egokitu behar dira, gainera, metodologia hauetan, ikasleak dira protagonistak eta modu aktiboan parte hartzen dute beren ikaskuntza prozesuan. C) Teknika eta jarduera-multzo ezberdinek sortzen dute ikaskuntza hau. D) Erantzun guztiak zuzenak dira. • Zer dira edukiak?. A) Ikasleei transmititzeko aukeratutako kultur moduak eta jakintzak dira. B) Transmititzen dira, aukeratuak izaten dira, elementu egituratzaile garrantzitsuak dira eta irakaskuntzan edukiak beti daude. C) Edukien esparrua erabaki-espazioa da irakasleontzat. D) Erantzun guztiak zuzenak dira. Zeintzuk dira eduki motak?. A) Gutxienezko edukiak edo oinarrizko edukiak, aukerako edo hautazko edukiak eta eduki askeak. B) Gutxienezko edukiak edo oinarrizko edukiak, eduki espezifikoak, eduki orokorrak eta eduki askeak. C) Gutxienezko edukiak edo oinarrizko edukiak, aukerako edo hautazko edukiak, eduki espezifikoak eta eduki orokorrak. D) Gutxienezko edukiak edo oinarrizko edukiak, eduki espezifikoak eta eduki orokorrak eta ebaluazioa. • Jarduera moten artean aurkitu ditzakegu: A) Bizitza errealaren presentziaren araberakoak, xede didaktikoaren araberakoak eta planteatzeko eta burutzeko askatasun-mailaren araberakoak. B) Xede didaktikoaren araberakoak, testuingurukoaren araberakoak eta askatasun- mailaren araberakoa. C) Xede didaktikoaren araberakoak, testuingurukoaren araberakoak eta bizitza errealaren presentziaren araberakoa. D) Erantzun guztiak okerrak dira. Jardueren sekuentziaren hasierako fasean... A) Ikaskuntza berriak txertatzen dira. B) Gaia eta unitate didaktikoa aurkezten da. C) Ikasitako aplikatzen eta komunikatzen da, beste egoera batzuetara transferituz. D) Ikaskuntza berriak txertatzen dira eta ikasitakoa aplikatzen eta komunikatzen da. • Ebaluazioaren ezaugarri bat... A) Helburuen multzoa da. B) Ez da helburua, bidea baizik. C) A eta b egokiak dira. D) Erantzun guztiak okerrak dira. Orokorrean Ebaluazioa zein galderei erantzun beharko ditu?. A) Zer ebaluatuko da? Noiz ebaluatuko da? Zer tresna erabiliko da ebaluazioan? Nork ebaluatuko du? Zertarako erabiliko da jasotako informazioa eta horri buruz egingo den analisia?. B) Ebaluazioa egiterakoan ez da beharrezkoa galderei erantzutea. C) Zer ebaluatuko da? Eta noiz ebaluatuko da?. D) Zer ebaluatuko da? Noiz ebaluatuko da? Eta nori ebaluatuko da?. |