Cuestiones
ayuda
option
Mi Daypo

TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESETest Psiko

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del test:
Test Psiko

Descripción:
Test Psiko

Autor:
AVATAR

Fecha de Creación:
27/05/2023

Categoría:
Otros

Número preguntas: 23
Comparte el test:
Facebook
Twitter
Whatsapp
Comparte el test:
Facebook
Twitter
Whatsapp
Últimos Comentarios
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
1. Azterketetarako ikasteko tailer bat antolatu du zure herriko udalak, bertan oroimen eta arreta teknikak landuko dira. Besteak beste: akronimoak, kateatzeak, errimak, ikaste partziala. Horrela ikasitako guztia errazago errekuperatu ahal izango dute parte-hartzaileek!. Zein teoria motatan dago oinarrituta tailer hau? a) Teoria konduktistetan b) Informazioaren prozesamenduaren teorietan c) Teoria konstruktibistetan d) Adimen emozionalean .
2. Hezitzailea: "Planteatu nuen jarduera uste baino luzeegia zen, eta arreta maila altua eskatzen zuen. Beraz burutzen hasi eta 30 minutura emaitza kaskarra jasoko zuela ikustean, bertan behera utzi zuen eta ez zen modurik egon berriz saiatzen konbentzitzeko" Zer erakusten digu egoera honek? a) Hezigaiak lorpenaren behar altua zuela, ziurrenez autokontzeptu apal baten ondorioz (helburu desegokiak ezartzera eraman dezakeena). b) Hezigaiak lorpenaren behar baxua zuela, ziurrenez autoefikazia maila altuegia izateagatik. c) Hezigaiak lorpenaren behar baxua izateaz gain, hezitzaileak helburu zailegia planteatu zuela. d) Hezitzaileak eta Hezigaiak lorpen behar altuaz zutela baina ez zutela lortu. .
3. Ikaslea; "Ez nintzateke gai izango, neskek ez dugu horretarako gaitasunik, ezinezkoa litzateke lortzea". Zein egozpen mota egiten ari da?: a) Barnekoa, kontrolagarria, ezegonkorra. b) Barnekoa, kontrolaezina, egonkorra. c) kanpokoa, kontrolagarria, iraunkorra, d) Kanpokoa, Kontrolaezina, egonkorra .
4. irakasle batek koordinatzaileari: "jitoak datozen bakoitzean urduri jartzen naiz, beti zakar portatzen dira nirekin eta ez didate kasurik egiten eta hori ni sartzen diren uneuk haien gain gainean egoten naizela ezer ez ukitzeko edo apurtzeko esanaz" koordinatzaileak "ba ez duzu uste zure gehiegizko kontrol horrek haien jarrera zakarra eragin dezakeela?* zer fenomeno ari dira deskribatzen? a. maslowren piramidea b.ikasitako babesgabetasuna c.pigmalion efektua d.locus hauskorra.
5. rosenthal eta jacobsonen esperimentuan irakasleek: a. nahita soilik sortzen zituzten ikasle onekiko igurikapenak b. irakasleek ustezko ikasle onak hobeto tratatzen zituzten c. ikaslerik argienak nota onenak atera zituzten gero ere d. irakasleek beharrizan handiena zutenei eskaintzen zieten arreta gehien. .
6. Ikasleek artean elkarrizketa hau entzun duzu. Zein familia eredu deskribatzen du bakoitzak?: • Maddi: Nire gurasoak zorrotzak izan direla uste dut nik, etxean jarntako arauak bete egin behar baitziren baina aldi berean baita maitekorrak ere eta arau horiekiko gure usteak kontutan izaten zituzten •Beñat ba nire etxean ere maitasun asko egon da beti. hori bai arauek ez dute hainbeste garrantzirik eduki dio - Ane: ba nire etxean arauak bai ala bai bete behar ziren, ezin zitezkeen inolaz ere zalantzan jarri ezta eztabaidatu ere Jon: ba nire etxean paso egiten dute nitaz, berdin zaie arauak betetzen ditudan ala ez. a Maddi permisiboa: Benat: demokratikoa: Ane: autoritanoa; Jon: arduragabea b) Maddi:;permisiboa; Beñat: arduragabea;Ane:demokratikoa; Jon:autoritario c) Maddi:demokratikoa: Beñat: permisiboa: Ane: autoritarioa; Jon: arduragabea d) Maddi:autoritarioa: Benat: permisiboa; Ane: demokratikoa; Jon: arduragabea .
7. Maria pozik doa eskolara. Maria bullyinga jasaten hasi da eta ondorioz ez du eskolara joan nahi, beldur izugarria du, eskola ikusi orduko dardarka hasten da. Hezitzaileek egoera detektatu eta Mariaren erasotzaileak taldetik banatzen dituzte. Nahiz eta Mariak bere klasekideekin harreman ona izan eta bullying-ik ez iaso eskola ikuste hutsarekin dardarka hasten da oraindik. Zer gertatu da? a) Baldintzapen klasikoko fenomenoa da, non eskola bullyingak estimulu ez baldintzatu bezala sormako beldur ez baldintzatuak eskola estimulu baldintzatu bihurtu duen. b) Baldintzapen klasikoko fenomeno da, non eskola bullyingak estimulu baldintzatu bezala sortutako beldur baldintzatuak, eskola estimulu ez baldintzatu bihurtu duen. c) baldintzapen klasikoko fenomenoa da non eskola bullyingak estimulu neutro bezala sortutako beldur baldintzatuak, eskola estimulu baldintzatu bihurtu duen. d) Baldintzapen klasikoko fenomenoa da, non eskola bullyingak erantzun ez baldintzatu bezala sortutako beldur ez baldintzatuak, eskola erantzun baldintzatu bihurtu duen.
8. Albert Banduraren teoriaren arabera neskato ume batek (4 urte), ondorengo pertsonetatik nor imitatuko luke gehiago? a) Emakume bat panpina bat jotzen b) Emakume bat panpina bat musukatzen c) Gizonezko hat panpina bat musukatzen d) Gizonezko bat panpina bat jotzen .
9. Eskola batean, ondo portatzeagatik ikasleei puntu bana ematen zaie eta astean 10 puntu lortzen badituzte ostiralero gogoko duten pelikula bat jarriko diete. Zein teknika ari dira erabiltzen? a) Fitxen ekonomia eta errefortzu negatiboa b) Premarck printzipioa eta errefortzu negatiboa c) Fitxen ekonomia eta Premarck printzipioa d) Kontingentzia kontratua eta errefortzua .
10. Zure eskolako ikasleek horma bat margotu dute baimen gabe eta hezitzaile taldeak zigorra merezi dutela erabaki du. Zein zigor litzateke zuzenena (egokiena)? a) Egunean bertan eskolako horma hori berriro zegoen bezala margotzeko esatea b) Handik aste betera eskolako horma hori berriro zegoen bezala margotzeko esalea c) Arratsalde horretan eskolako horma guztiak eta eraikin osokoak d) Horma margotu duten ikasleak margotzea, horrela barregarri egoteko eta lotsa pasa dezaten .
11. Jantokiko hezitzaile bat umeekin guztiz haserretu da janaria lurrera bota dutelako eta hau esan die: Egin duzuena dela eta 1) gaur ezingo duzue telebistank Ikusi 2) Harrikoa egin beharko duzue eta 3) jantoki guztiko lurra garbitu beharko duzue. Zer zigor mota jarri dizkie? a) 1)zigor positiboa 2)Zigor negatiboa 3) Zigor negatiboa b) 1)Zigor negatiboa 2)Zigor positiboa 3)Gainzuzenketa c) 1)Zigor negatiboa 2)Zigor negatiboa 3) Zigor negatiboa d) 1) Zigor positiboa 2)Gainzuzenketa 3)Zigor positiboa .
12. Lan egiten duzun eskolan sirena batek jotzen du jolastordua hasiko dela jakinarazteko. Egunero 11etan sirena hotsa entzutean ikasleak pozez algaraka hasten dira. Gaur ordea betiko sirena hotsa entzun beharren anbulantzien sirena bat entzun da eta ikasleak ez dira lekutik mugitu. Ikasgelan gertatutakoa baldintzapen klasikoarekin lotu ahalko Genuke? a) Bai, jasotze prozesu bat da non kasleak erantzun berri bat ikaster dausen b) Ez, ahazte prozesu bat delako c) Bai, Bereizketa (diskriminazio) prozesu bat deskribatzen delako, hau da, antzekoak baina berdinak ez diren estimuluen aurrean erantzun desberdina ematea. d) Bai orokortze bat eman delako antzeko sirena hotsak direlako, antzeko estimultien arean eran zun saldinizatta emana? .
13. Euskaltelen gabonetako kanpainan "Lehen hitzarmena" deituriko proposamena egiten zuten, horrela guraso eta seme alabek idatziz mugikorraren erabilera nolakoa izan behar zen adostuko zuten, ume hauei mugikorra oparitu baino lehen. Zein teknikan dago oinarrituta proposamen hau? a) Teknika batean ere ez, marketina baino ez da ez du hezkuntzaren psikologiarekin zerikusirik b) Kontingentzia kontratu baten ezaugarriak ditu c) Teknika konstruktibistetan, kontratua eraiki ahal delako d) Premarck-en printzipioa jarraitzen du proposamen honeK. .
14. Eskolako irakasle guztiek jolas orduan ikasleen aurrean gozokirik ez jatea erabakitzen dutenean zein teknika konduktista ari dira erabiltzen? a) Modelatua b) Moldeaketa c) Premarck printzipioa d) Errefortzu positiboa .
15. Klasean ikusi genuen Big Bang Theory-ko kapituluan Sheldon-ek Pennyri gozokiak ematen zizkion bere jokaera aldatzeko eta Leonard-i ura jaurtitzen zion bere ideiak alda zitzan. Zer ziren gozokiak eta zer ura? a) Gozokiak: Errefortzu negatiboa; Ura zigor positiboa b) Gozokiak: Errefortzu positiboa: Ura: Zigor negatiboa c) Gozokiak Errefortzu positiboa; Ura: Zigor positiboa d Gozokiak: Errefortzu negatiboa; Ura: zigor negatiboa .
16. Noiz sortzen da gatazka Plageten ustez? a) Garapen aldi ezberdinetako haurrak bateratzean b) Garapen aldia bukatzean c) Personen oreka kognitiboa indartzea d) Subjektuaren ulertzen ez duen zerbaiten aurrean jartzean .
17. Haur talde batekin lanean Beñatek Maddiri bi ama dituela esaten dio. "Hori exinezkoa da" erantzuten du Maddik. Zuk hezitzaile gisa famili eredu ezberdinak daudela azaltzen diezu, adibideak jarriaz eta Benatek ere familia eredu berriak ikasi ditu. Zer gertatu da eskemen ikuspuntutik? a) Maddiren kasuan informazioaren asimilazioa (edo barneratzea), eta Beñaten kasuan informazioaren akomodazioa (moldatu) b) Bien kasuan, informazio berriaren asimilazioa (bameratzea) c) Beñaten kasuan informazioaren asimilazioa (edo barneratzea), eta Maddiren kasuan informazioaren akomodazioa (moldatu). d) Bien kasuan, informazio berriaren akomodazioa (moldatu). .
18. Eskola batean ostiralero merendola bat antolatzen da errefortzu gisa. Nolako errefortzu programa da hau? a) Arrazoi tarte finkokoa b) Arrazoi tarte aldakorrekoa c) Denbora tarte finkokoa d) Denbora tarte aldakorrekoa .
19. Umeekin animaliak landu dituzue, Maddik dio.....nire txakurrak pentsua jaten du . Beraz animalia guztiek pentsua jaten dute txikiek gutxi gutxi eta handiek pila bat! Nola interpreta daiteke eskema kognitiboen ikuspuntutik? a) Gehiegizko asimilazioa egiten du: eskema bera (txakurrek jaten dutena) egoera ezberdinetara aplikatu dute (beste animaliak), nahiz eta "egoera" edo errealitate horietan desegokia izan. b) Eskema kognitiboak errealitatearekin elkar eragitean sortzen dira, beraz eskema horiek baldin baditu animalien inguruan, haien esperientziagatik izango da, hala ere, behar izatekotan, eskemak errealitatearekin elkar eraginez erraz aldatu daitezke. c) Agertu duen eskema aldatu beharko litzateke, eta horretarako asimilazio prozesua bultzatu beharko zen. d) Ikasle honek ez dute eskemarik, haien usteak okerrak direlako .
20. Nire Irakasle gustukoena itzela zen! Berak hitz egitean guztiok isil isilik egoten ginen, zioenari adi-adi, ez zaizkit berak irakatsitakoak inoiz ahaztuko. Zein autore konstruktibista legoke irakaskuntza mota honen alde? a) Vygotsky b) Bruner c) Ausubel d) Bat ere ez, konstruktibismoan ezagutza eraiki beharra dago eta entzuten ezin daiteke ikaskuntza esanguratsua eraiki .
1. Mikelek ikasgelan oihuak egiteko ohitura itsusia du. Iratik, bere andereñoak, oihuei jaramonik ez egitea erabaki du, eta, aldi berean, 10 minutu oihurik egin gabe igarotzen den bakoitzean arretaren eta laudorioen bidez jokabide on hori indartzea. Zer teknika erabiltzen ari da Irati? a) Indartze negatiboa. b) Beste jokabide batzen Indartze Diferentzialean (BID). c) Jokabide Bateraezinen Indartze Diferentziala da (BEID). d) Tasa Bauen Indartze Diferentziala (TBID). .
22. Gelan haurrek zein familia mota duden galdetzen dute. Irakasleak taldeka banatzeko esaten die proiektuan lan egiteko, talde bakoitzak familia mota bati buruzko informazioa bilatuko du eta gero beste taldeei azalduko diete. Zein motatako ikaskuntza ari da hezitzaile hau ebaluatzen? a) Espiraleko ikaskuntza b) Aurkikuntza bidezko ikaskuntza c) Ikaskuntza esanguratsu hartzailea d) Funtzio bikoitz bidezko ikaskuntza.
Txupetea uztea nahi duten haur bati "chupa-Chups" ak ematen dizkiote. Hauek jaten ari den bitartean ezingo duelako txupetea erabili. Zein teknika ari da erabiltzen? a) erantzunaren kostua b) zigor positiboa c) errefortzu diferentziala errefortzu negatiboa.
Denunciar test Consentimiento Condiciones de uso