option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

Zailtasunak garapenean eta iakskuntzan

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Zailtasunak garapenean eta iakskuntzan

Descripción:
Examen ez-jarraia

Fecha de Creación: 2024/06/23

Categoría: Otros

Número Preguntas: 35

Valoración:(2)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

1. Garapen arloak dira: Fisikoa eta psikomotorra, kognitiboa, afektiboa eta soziala. Fisikoa eta psikologikoa. Lehen eta bigarren haurtzaroa. Guztiak zuzenak dira.

2. Amarekiko edo aitarekiko atxikimendua garapenaren zein arotan garatzen da?. Lehen urtean zehar. Bigarren haurtzaroan. Eskola aurreko urteetan. Jaio aurreko aroan.

3. Ekintza bat gizabanakoarentzat normala den modu batean burutzeko gaitasunaren murrizketa edo gaitasun eza. Desgaitasuna. Urritasuna. Minusbaliotasuna. Nahasmendu psikologikoa.

4. Nahaste baten jatorria da: Ekologia. Etologia. Sindromea. Etiologia.

5. Gizakion komunikazioaren nahasmenduak prebenitzeaz, diagnostikatzeaz, pronostikatzeaz, tratatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den profesionala da: Pedagogo terapeutikoa. Logopeda. Psikologoa. Laguntzailea.

6. Aukeratu OKERRA den baieztapena: DSM eta CIE sailkapen-sistemak dira ezagunenak eta erabilienak psikologiaren eremu klinikoan. Diagnostiko bat egitearen desabantaila posible bat da pertsona horren ezaugarri bat azpimarratzea. Diagnostikoa beti da objektiboa, hau da, jokabide bat gehiegizkoa edo defizitarioa den baloratzea ez dago inoiz iritzia ematen duenaren esku. Diagnostiko-etiketen abantailetako bat izan daiteke profesionalen arteko komunikazioa erraztea.

7. Pigmalion efektua: Positiboa zein negatiboa izan daiteke. Irakaslearen aurreiritziak mugatzen ditu. Ikaslearen portaeran zein errendimenduan eragina izango du. Guztiak zuzenak dira.

8 . Aukeratu ZUZENA den baieztapena: Doluaren fase guztiak pasa ez badira, arazo emozionalak sor daitezke. Dolaren faseak orden zehatz batean pasa behar dira ondorio emozionalik ez jasateko. Familia guztiek doluaren fase guztiak ez dituzte pasa behar. Dolu prozesua beti amorru eta tristeziarekin hasten da.

9.Komenigarria litzateke: Irakasleak familia inoiz ez epaitzea. Irakasleak familia dolaren zein etapatan dagoen diagnostikatzea. Zailtasunak dituzten umeen familiak desorekatuak daudela kontuan hartzea. Zailtasunak dituzten haurren familiak psikologo batengana joatea.

10. Ezgaitasuna duen pertsona baten anai-arrebak: Askotan gaitasun sozial altuagoak garatzen dituzte. Zaintzaz arduratzea komenigarria da, etxea eta ahal den neurrian eskolan. Ez diegu nahasteari buruzko informaziorik eman behar, ezgaitasuna duen anaia edo arreba desberdin ez ikusteko. Guztiak okerrak dira.

11. Haurra hobeto ezagutzen dutenak dira: Tutoreak. Berritzegunekoak. Gurasoak. Psikologoak.

12. Hizkuntzaren Nahasmendu Espezifikoan (HNE), ikasleek, askotan: Ez dute ulertzen zer eskatzen diegun, horregatik ez dute egiten. Oso hiztegi zabala dute, batez ere gaia interesatzen bazaie. Zailtasun morfosintaktikoak adierazten dituzte, hau da, hitzen osagaien soinuekin. Guztiak zuzenak dira.

13. HNE, normalean: Laguntzak jasoz gero, helduaroan pronostiko ona dauka. Adimen desgaitasunarekin batera agertzen da. Oso homogeneoa da sintomen adierazpenean. Jatorri perinatala izan ohi du.

14. HNEn, askotan, espazio eta denbora nozioak alteratuta daude, horrek esan nahi du: Ezkerra eta eskuina desberdintzea kostatuko zaiela. Atzo, gaur eta bihar bezalako kontzeptuak nahasten dituztela. Idaztean ispiluan egin ahal dutela. Guztiak zuzenak dira.

15. 4 urteko gelako tutorea gara, eta haur bat, minbizia dela eta, denbora luze klasera etorri gabe izango da. Gomendagarria litzateke: Familiaren baimenarekin, beste haurrekin zintzotasunez hitz egitea. Ospitaleko geletako irakasleekin koordinatzea. Mikelentzako marrazkiak edo bideoak prestatzea. Guztiak zuzenak dira.

16. Aukeratu baieztapen OKERRA: Minbizia ez dela kutsakorra gelakideekin landu beharko litzateke. Minbizirako tratamenduak edo bigarren mailako ondorioak gelan aipatzea saihestu beharko genuke. Aldaketa fisikoak edo emozionalak direla eta egin litezkeen txantxak aurreikusi beharko dira. Argi utzi behar dugu minbizia duen haurrak ez duela ezer egin gaixotasuna sortzeko.

17. Adimen gaitasun handiko haurrak direla eta: Ikasgelan nabarmentzeko oso motibatuta daude. Identifikatuta ez badaude, arrisku handiagoa dute ongizate psikologiko txikiagoa izateko. Adimen-kozientea neurtzeak gaitasun handiaren identifikazioa bermatuk du. Guztiak okerrak dira.

18. Adimen gaitasun handiak Haur Hezkuntzan identifikatzeko erabiltzen da: Haurren garapena jarraitzeko protokoloan garapen goiztiarra adierazten duten item-ak. Tutoreak bete beharreko adimen gaitasun handien ezaugarriei lotutako adierazleen inguruko galde-sorta. Sormen-probak, hala nola CREA edo PIC-N. Elkarrizketa familiarekin, dagokion galde-sorta erabiliz.

19. Adimen desgaitasunean, eredu kliniko-medikuaren arabera: Pertsona gaixo dago. Pertsonak egungo funtzionamenduan muga nabarmenak baditu. Pertsona eta ingurunea baloratu behar da. Adina eta kultura kontuan izatea ezinbestekoa da.

20. Adimen desgaitasun kasuetan: Laguntza mota orokortuan, laguntzak intentsitate handikoak edo txikikoak izan daitezke. Laguntza mota zabalean, laguntzak intentsiboak dira eta garai batean mantentzen dira. Laguntza mota aldizkakoan, laguntzak intentsitate handikoak edo txikikoak izan daitezke. Guztiak okerrak dira.

21. Aukeratu OKERRA den baieztapena: Adimen desgaitasuna aldakorra da. Adimen desgaitasunaren diagnostiko bat egitean, zailtasunak azpimarratu behar dira, hortik abiatu behar garelako hezkuntza- eskuhartzea planifikatzeko. Adimena ebaluatzean, zentzumen eta mugimenduzko zailtasunak kontuan hartu behar dira. Haur Hezkuntzako ikasleak ebaluatzean, froga idatziak erabiliz gero, froga horiek ama-hizkuntzan egin behar dira.

22. "Koloreak entzutea" zeren adibidea izango litzateke?. Sinestesia. Pertzepzio zatituta. Agnosia sentsoriala. Ekolalia.

23. Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) dela eta, aukeratu ZUZENA den baieztapena: Kasu guztietan desgaitasun intelektuala agertuko da. Espektro kontzeptuak ezaugarrien aniztasunari egiten dio erreferentzia. Autistak diren ume guztiek zailtasunak izango dituzte ahozko hizkuntzan. Haur Hezkuntzan ez dugu ikusiko AENrik.

24. DSM-Vean: Autismo nahastea eta Asperger nahastea diagnostiko desberdinak dira. Autismoaren espektroko nahastea neurogarapenaren nahasteen artean agertzen da. Asperger sindromea garapen nahaste orokorren artean agertzen da. Autismoaren espektroko nahastea dagoeneko ez da agertzen.

25. Zentzumen hipo edo hipersentsibilitatea: Pertsonen artean aldakorrak dira baina pertsona batengan iraunkorrak. Nahiko iraunkorrak dira, baina egoeraren arabera alda daitezke. Ezin dira aurreikusi, egoeraren arabera aldakorrak baitira. Guztiak okerrak dira.

26. Izarori izugarri gustatzen zaio bueltaka ibiltzea, patioan zein gelan, askotan horrela hasten da. Zein zentzumenekin lotuko zenuke adibide hau?. Oreka. Sistema bestibularra. Ikusmena. Propiozepzioa.

27. Iratik bi urte ditu, oraindik ez du bere lehen hitza esan, eta talde handiko ekintzetan, adibidez korroan, askotan arreta erraz galtzen du. Beste daturik gabe, zein zailtasun egon daitezke egoera honen oinarrian?. Autismoaren espektroko nahastea. Hizkuntzaren nahaste espezifikoa. Entzumen desgaitasuna. Guztiak zuzenak dira.

28. Entzumen galera ahozko hizkuntzaren ikaskuntzan zehar gertatzen bada (2-5 urte): Aurrelokutiboa da. Perilokutiboa da. Postlokutiboa da. Guztiak okerrak dira.

29. Ahozko hizkuntzaren garapena dela eta: Badago hitz egiten "ikasteko" epe kritiko bat, 5-7 urte bete arte. "Ikasten" den lehen arloa gramatika da. Entzumen galera arina izanda ere, ahozko hizkuntzaren garapenean eragina izango du. Ahozko hizkuntzan zailtasuna izateak ez du esan nahi zailtasunik ikusiko dugunik irakurketan edo idazketan.

30. Entzumen desgaitasunean ikasleek askotan adierazten dute: Arreta falta, nekeagatik. Jarrera arazoak, batzuetan, arauak ondo ez ulertzeagatik. Harremanak izateko zailtasunak. Guztiak zuzenak dira.

31. Entzumen desgaitasuna duen ikasle batekin hitz egitean: Aho artikulazioa exageratu behar dugu. Hobe da esaldiak beti bitan errepikatzea. Bere altueran jarri. Korroan bagaude, hobe izkina batean esertzen bada.

32. Mugimen desgaitasunen kasuetan, hainbeste eremu ebaluatu behar ditugu, hala nola: Mugimenduaren, komunikazioaren edo ikusizko hautematearen eremuak. Eremu sozio-afektiboa eta familiaren eremua. Eskolako eremua, hezitzaileak izango gara eta. Guztiak zuzenak dira.

33. Garun-paralisian, fonazio, praxiak edo arnaseri lotutako zailtasunekin lan egiten duen profesionala da: Fisioterapeuta. Psikologoa. Pedagogo terapeutikoa. Logopeda.

34. Jonek, jaiotzetik, ikusmen desgaitasuna dauka. Orain bi urteko gelan dago, bere tutorea izanda, komenigarria litzateke: Arbelean jartzen duguna, beti oso handia izatea. Zarata kontrolatzea. Hobe litzateke psikomotrizitate gelara ez joatea. Ez frustratzeko, ahozko argibide orokorrak ematea ("eman ipuin hori").

35. Aukeratu OKERRA den baieztapena: IBT-CRlak ikusmen-desgaitasuna duten haurren familiak osatutako elkarte bat da. "Begiratu" eta "ikusi" hitzak hizkera arruntekoak dira, eta ikusmen desgaitasuna duten ikasleekin naturaltasun osoz erabiltzea komeni da. Ikusmen desgaitasunean, hondar-ikusmenaren erabilerak kalte egiten zaie begiei. Ikus-eremua hurbil edo urrun dauden objektuen formak eta xehetasunak bereizteko trebetasuna da.

Denunciar Test